|
Hona hemen gaur
egungo ironia: milioika jende lagun hiltzen den bitartean, obesitatea
osasun-arazo nagusienetakoa bilakatzen ari da. Haurrei zein helduei eragiten
die, eta obesoen kopurua etengabe ari da handitzen mundu osoan. Hori ikusita,
bada obesitateari XXI. mendeko izurria deitu dionik. Izendapen deigarriak
alde batera utzita, gaitza errotik aztertzen hasi dira adituak. Zer dakite
obesitateari buruz? Nola gelditu izurria? Galdera asko daude erantzuteko.
Pertsona
bat obeso izatera nola iristen den azaltzea ez da zaila: behar baino gehiago
jaten duelako gizentzen da. Irensten dituen gehiegizko kaloriak gantz
moduan metatzen dira gorputzean eta, denborarekin, obeso bihurtzen da.
Joera edo portaera hori gizarte osora zergatik hedatu den azaltzea, ordea,
ez da hain sinplea.
Izan ere, faktore
askok eragiten dute obesitatearen hedapenean. Herrialde garatuetan, publizitate-kanpaina
erraldoien bidez, janari ezin erakargarriagoak eskaintzen dituzte elikagai-industriek;
gehienetan, janari horiek kaloria ugari eta balio nutrizional eskasa dute.
Horrekin batera, autoari, telebistari, telefonoari, ordenagailuari eta
beste aurrerapen teknologiko batzuei esker, ez dago lehen adina mugitu
beharrik eguneroko bizimodua egiteko. Guztiagatik, benetan erraza da behar
baino kaloria gehiago hartzea. Ondorioz, osasun-zerbitzuen aurrekontuetan,
gero eta handiagoa da obesitatearen eta berarekin lotutako gaixotasun
kronikoen pisua.
Garatze-bidean dauden
herrialdeetan, egoera ez da hobea. Maila ekonomikoa igo ahala, herrialde
garatuen ohiturak bereganatzen dituzte. Beraz, populazioaren zati batek
desnutrizio-arazoak eduki arren, ez da arraroa gizarte-maila baxuetan
ere obesoak egotea.
Gene
aurreztailea
 |
| Mendebaldeko
ohiturak eta bizimodua mundu osora hedatzen ari da. |
Argi dago inguruak
eta bizimoduak eragin handia dutela obesitatea hedatzean. Baina, aditu
batzuen ustez, badaude behar baino gehiago jatera bultzatzen duten arrazoi
biologikoak ere.
Orokorrean lehen baino
gizen eta obeso gehiago badaude ere, jende guztia ez da berdin gizendu,
nahiz eta ingurune berean egon; alderantziz, azkenaldian askoz gehiago
hazi da obesoen proportzioa talde etniko batzuetan gainerako populazioan
baino. Horren arabera, giza espeziearen barruan talde desberdinak daudela
dirudi; alegia, obeso bihurtzeko joera dutenak eta erresistenteak direnak.
Gorputzaren pisua
kontrolatzen duen sistema biologikoa sendoa den arren, horren gainean
selekzioak egiten duen indarra oso handia da, eta zentzuzkoa da pentsatzea
inguruaren arabera aldatu egin direla sistema horretan parte hartzen duten
geneak.
James Neel izan zen
hori proposatu zuen lehena. 1962an, gene aurreztailearen hipotesia plazaratu
zuen. Gene horiek gantza metatzea errazten dute, hau da, obeso bihurtzeko
joera indartzen dute. Gene horiek edukitzea onuragarria zen janari gutxi
zegoen garaietan, adibidez, jendea ehiztari-biltzaile zenean, beti baitzegoen
gosearen arriskua. Gene aurreztaileek gantz-erreserbak edukitzea ahalbidetzen
dutenez, gene horiek zituztenek errazago egiten zieten aurre gosete-sasoiei.
Ekialde jorian bizi
zirenek, berriz, landareak eta animaliak etxekotuta zituzten, eta ez zuten
gosea izateko hainbesteko arriskurik. Inguru horretan, obesitaterako joera
izatea ez zen abantaila bat, obesoek osasun-arazo gehiago izaten dituztelako.
Horregatik, beste inguru batzuetan ez bezala, gene aurreztaileen aurkako
selekzioa gertatu zela uste dute.
 |
| Talde
etniko batzuetan, obesoen proportzioa gainerako populazioan baino
handiagoa da. Hortik ondorioztatu dute geneek eragin handia dutela
obesitatean. |
Gaur egun, mendebaldeko
gizartean, jende gehienak behar baino janari gehiago du eskura; gainera,
bizimodu sedentarioa du; hau da, bere bizimodua ehiztari-biltzaileenetik
oso urruti dago. Giza espezieak, baina, bi inguruetan gertatutako selekzioaren
ondoreneko geneak daramatza. Hainbat adituren iritziz, eta modu errazean
esanda, obesoak ehiztari-biltzaileen ondorengoak dira; argalak, aldiz,
ekialde joriko biztanleen ondokoak.
Badaude iritzi hori
indartzen duten ikerketak. Amerikako pima indioekin, Pazifikoko uharteetako
biztanleekin eta historian zehar gose-arriskuan bizi izan diren beste
populazio batzuekin egindako azterketetan, mendebaldeko ohiturak bereganatu
eta gero, obesoen proportzioa beste populazioetan baino askoz altuagoa
dela ikusi dute.
Ziurrenik, geneen
eta inguruaren elkarrekintzan dago arazoaren erroa, eta biak eduki behar
dira kontuan obesitatea ulertzeko eta irtenbideak bilatzeko garaian.
Pisuaren
erregulazioa
Pisuaren erregulazioan
parte hartzen duten mekanismoak ez dira ondo ezagutzen. Hala ere, gero
eta ikerketa gehiago ari dira egiten horren gainean, eta pauso garrantzitsuak
eman dira azkenaldian.
 |
| Oraingoz,
gizentasunaren aurkako pilularen ametsa ez da bete. |
Pisuaren erregulazio-sistemak
epe motzekoak eta luzekoak dira, eta batean edo bestean parte hartzen
duten molekulak aurkitu dituzte azkeneko urteotan. Adibidez, duela gutxi
digestio-hodian ekoizten diren bi hormona aurkitu dira: grelina eta PYY
peptidoak. Biek epe motzeko erregulazioan parte hartzen dute. Leptina
eta intsulina, berriz, epe luzeko erregulazioarekin daude erlazionatuta.
Hain juxtu, 1994an
leptina aurkitu zutenean, obesitatearen aurkako tratamendu eraginkor bat
sortzeko aukera zegoela pentsatu zuten ikertzaileek. Gantza metatzen duten
zelulek, adipozitoek, ekoizten dute leptina: gantz-biltegiak txikitzen
direnean, leptina gutxiago ekoizten da; ondorioz, jateko gogoa piztu eta
metabolismoa geldotu egiten dira. Laborategiko probetan, leptinarekin
tratatutako sagu obesoek jateko gogoa galtzen zuten eta metabolismoa azkartzen
zitzaien. Ondorioz, argaldu egiten ziren.
Alabaina, gizentasunaren
aurkako pilularen ametsak laster zapuztu ziren. Gizaki gutxi batzuek ez
dute leptina ekoizten, eta horrek obeso bihurtzen ditu. Kasu horietan,
leptina bidezko tratamendua eraginkorra da. Leptina-maila normalak dituzten
obesoetan, ordea, tratamendu horrek ez du inolako eraginik.
Leptinak oihartzun
handia izan badu ere, intsulinak ere protagonismo handia hartu du. Ez
da berria intsulinak pisuaren erregulazioarekin erlazionatutako eragina
duela garunean, baina azkenaldira arte ez dira ikerketa sakonak egin.
Orain ikusi dute jateko gogoa gutxitzen duela, apetitua pizten duen Y
neuropeptidoaren (NPY) ekoizpena eragotziz.
Jateko
gogoa versus asetasuna
 |
| Laborategiko
saguetan, leptinaren bidezko tratamenduak emaitza onak eman zituen.
(Argazkia: Michigango unibertsitatea). |
Epe motzeko mekanismoetan,
badira urte batzuk kolezistokinina identifikatu zutela. Hesteetan ekoizten
da, eta asetasunaren hormona deitu izan zaio, nahikoa jan
dela ohartarazten duelako. Orain, grelina eta PYY peptidoetan jarri dute
arreta ikertzaileek.
Grelina duela urte
batzuk aurkitu zuten, urdailean ekoizten da eta hazkundearen hormona jariatzea
eragiten du. Gerora jakin dute baduela beste eragin bat: apetituaren pizgarri
indartsua da. Aurkikuntza horrek ordura arteko zalantza asko argitu zituen.
Izan ere, ikertzaileak
konturatu ziren beti ordu bertsuetan azaltzen dela gose-sentsazioa, esaterako,
eguerdi inguruan, eta hori nekez gerta zitekeen leptinaren eraginez, gantz-biltegiak
ez baitira gutxitzen gosaritik eguerdira bitartean.
Orain badakite grelinaren
lana dela. Jatordua baino ordubete edo bi ordu lehenago, grelina-mailak
gora egiten du, eta jan ondoren jaitsi egiten da. Zenbait obesitate-kasu
grelinaren gehiegizko ekoizpenarekin erlazionatuta daude. Bestetik, dietaren
bidez pisua galdu dutenetan, grelinaren ekoizpena handitu egiten dela
ikusi dute, ez ordea urdailaren operazio bat egin zaienetan. Operazio
horretan urdailaren goialdeko zatia heste mehearekin lotzen da, eta nahiko
eraginkorra da muturreko obesitatea tratatzeko. Operazio horren ondoren,
grelinaren ekoizpena ez da handitzen, eta, neurri batean, horrek azaltzen
du zergatik ez duten pisua berreskuratzen.
 |
| Apetitua
pizten duten molekula biologikoetako batzuk identifikatzea lortu dute.
Horiek inhibituz, gose-sentsazioa gutxitzerik ba ote dago? |
Ikertzaileek, beraz,
badakite zerk pizten duen jateko gogoa. Eta zerk agintzen du nahikoa jan
dela? Badirudi PYY hormonak duela eginkizun hori. Jaterakoan, PYY peptidoaren
maila igo egiten da, eta asetasunaren seinalea ematen du garunean. Berriki,
melatonokortinaren errezeptoreen gaineko ikerketen berri eman dute ikertzaileek.
Larruazalaren kolorearekin ez ezik, erekzioarekin eta pisu-galerarekin
erlazioa izan dezaketela dirudi.
Litekeena da grelina
eragotziz, PYY-maila igoaraziz edo errezeptoreetan eraginez pisua kontrolatzea?
Oraingoz egindako probek ez dute emaitza onik eman. Gainera, hormona horiek
ez dute pisuaren erregulazioan bakarrik eragiten grelinak, adibidez,
hazkundearen hormonarekin zerikusia dauka?, eta asko dago ikertzeko oraindik.
Baina pixkana-pixkana erregulazio-mekanismoak ulertzeko giltzak aurkitzen
ari dira ikertzaileak.
Mundu
mailako kezka
Ikerketek aurrera
egiten duten bitartean, obesitatea etengabe ari da hedatzen. Osasunerako
Mundu Erakundeak, OMEk, dietari, nutrizioari eta gaixotasun kronikoei
buruzko biltzar bat egin zuen otsailean. Kontuan izan behar da obesitatea
eta zenbait gaixotasun kroniko, diabetea eta gaixotasun kardiobaskularrak,
besteak beste, zuzenean erlazionatuta daudela. Bileran ohartarazi zutenez,
obesitatearekin batera, ikaragarri ari dira ugaritzen gaixotasun kronikoak,
bai herrialde garatuetan bai garatze-bidean daudenetan. Eta batik bat
dieta eta bizimodua aldatzearen eraginez hedatzen dira gaixotasun horiek.
OMEk emandako datuen
arabera, 2001ean gertatutako heriotzen % 60 inguru gaixotasun kronikoek
eragindakoak izan ziren.
Lehen uste zenaren
aurka, gaitz horiek ez dira herrialde garatuenetan bakarrik agertzen:
Saharaz azpiko Afrikan, hiesa, malaria eta tuberkulosia dira heriotza-eragile
nagusienak; baina, garatze-bidean dauden herrialdeetan, gaixotasun kronikoak
heriotzen % 79ren eragileak dira. Hain zuen, gaixotasun kardiobaskularrak
ugariagoak dira Txinan eta Indian herrialde garatuetan baino, eta Asian,
Hego Amerikan eta Afrikako herrialde batzuetan, obesoen kopurua bikoiztu
edo hirukoiztu egin da joan den hamarkadatik hona.
 |
| Zenbait
gaixotasun kroniko eta obesitatea zuzenean erlazionatuta daude. |
Gaixotasun kronikoei
aurre hartzea, ordea, ez da ezinezkoa. Obesitate-mota guztien eragileak
eta arrisku-faktoreak ez dira ezagutzen, eta batzuk aldaezinak dira, baina
beste batzuk identifikatuta daude eta alda daitezke. Arrisku-faktore horien
artean eragile biologikoak, sozialak eta portaerazkoak daude, hala nola,
dieta eta egoneko bizimodua.
OMEren ustez, ariketa
fisikoa egiteko eta egoki elikatzeko kanpainak ez dira nahikoak; bi neurri
horiek eraginkorrak badira ere, gobernuek, industriek, eta gizarte-eragileek
ere lan egin behar dute aldaketa nabarmena izatea nahi bada. Denak elkarlanean
aritu ezean, oso zaila izango da obesitatearen eta gaixotasun kronikoen
gorakada gelditzea.
|
Gizena
ala obesoa?
Obesitatea gorputzean
gantz gehiegi izatearen ondorioz sortzen den gaixotasun kronikoa
da. Obesitatea sailkatzeko modu bat baino gehiago daude; erabiliena
gorputz masaren indizea da, GMIa.
GMIa kalkulatzeko,
eragiketa sinple hau egin behar da: pisua kilotan zati altueraren
karratua. Adibidez, 60 kilo eta 1,7 metroko altuera duen pertsona
baten GMIa hau da: 60 / 1,72 = 20,7.
GMIaren
arabera, honako sailkapena egiten da:
- <20: pisu
gutxi.
- 20-25: normala.
- 25,1-26,9:
gehiegizko pisua.
- 27-29,9:
lehen mailako obesitatea.
- 30-34,9:
bigarren mailako obesitatea.
- 35-39,9:
hirugarren mailako obesitatea.
- >40: laugarren
mailako obesitatea, morbidoa.
Obesitatea sailkatzeko
beste eratako bat gantzaren banaketan oinarritzen da. Hain zuzen
ere, gantza non pilatzen den jakinda, obesitateak zein arazo eragin
ditzakeen ondorioztatzen da.
Zein obesitate-mota
den jakiteko, gerriaren perimetroa zati aldaken perimetroa egin
behar da. Eragiketa horren emaitza emakumezkoetan 0,9tik gorakoa
bada eta gizonezkoetan 1etik gorakoa, sabel-obesitatea deitzen zaio;
hortik beherakoa denean, berriz, obesitate periferikoa.
Sabel-obesitatea
sagar-itxurako gorputzei dagokie. Gantz gehiena aurpegian, toraxean
eta sabelean pilatzen da. Adituek diotenez, diabetea eta gutxiegitasun
kardiobaskularra dira obesitate-mota horren ondorio arruntenak.
Aldiz, obesitate periferikoa edo udare-itxurakoa dutenei gantza
gehienbat aldaketan eta izterretan pilatzen zaie. Barizeak eta belaunetako
artrosiak ohikoak dira obesitate-mota hori dutenen artean, baina
aurrekoek baino arrisku txikiagoa dute bihotzekoa izateko.
Azkenik, badira
gantza gorputzean era homogeneoan banatuta duten obesoak.
|
|
Ana
Mª Rocandio: Dieta eta ariketa fisikoa egiteaz gain, ezinbestekoa
da laguntza psikologikoa ematea
Ana Mª Rocandio
EHUko Gasteizko Farmazia Fakultateko Bromatologia eta Nutrizio Saileko
irakasle titularra da. 1986an obesitate morbidoari buruzko tesia
egiten hasi zen, eta geroztik ikerketa eta lan ugari egin ditu obesitatearen
gainean. Oso lanpetuta dabilen arren, gure galderei erantzuteko
tartetxo bat egin digu.
Gero
eta hobeto ezagutzen dira gosearen eta asetasunaren kontrol-mekanismoak.
Zure ustez, ezagutza horrek obesitatea tratatzeko botika bat asmatzea
ekarriko du epe motzean?
Biologia
molekularraz orain dakigunarekin, ez zait iruditzen argaltzeko botika
eraginkor, seguru eta unibertsal bat egiteko aukerarik dagoenik
oraingoz. Geneen eta hartzaileen ikerketetan sakontzen jarraitu
behar da, modulazioa nola gertatzen den proposatzera iristeko.
Izan ere, oraindik
gutxi dakigu obesitatearekin erlazionatutako mekanismo genetikoei
buruz. Kode genetikoak izugarrizko eragina dauka gaixotasunetan;
obesitatea, ordea, urte askotan ez da gaitz gisa hartu, baizik eta
sintoma gisa. Horregatik, azken urte hauek arte obesitatearekin
erlazionatutako geneak ez dira bilatu ere egin, eta ezarri diren
tratamenduek ez dute arazoa osotasunean hartu.
Obesitatearen
aurkako botika miragarririk ez dagoenez, dieta eta ariketa fisikoa
elkartzea da irtenbide bakarra?
Ez, tratamendua
ez litzateke dietara eta ariketa fisikora mugatu beharko. Aldiz,
uste dut horiekin batera tratamendu psikologikoa eman beharko litzatekeela,
anorexian edo bulimian egiten den bezala. Jendeak ez du bere burua
den bezalakoa ikusten, eta gaizki elikatzen da. Horrek etorkizunean
obesoa izateko arriskua handitzen du, erregulazio-sistemaren asaldura
gertatzen delako.
Horretaz gain,
komunikabideetan ere lan handia dago egiteko; komunikabideek zabaltzen
duten irudia indargabetu egin behar dela iruditzen zait. Badirudi
ezinezkoa dela arrakasta izatea argala eta garaia izan ezean. Horrelako
ideiak zabaltzeak debekatuta egon beharko luke, alkoholaren aldeko
iragarkiak debekatuta dauden bezala. Hori guztia egiten ez den artean,
adabakiak jartzen ari gara, ez besterik.
Obesoen
kopurua hazten ari den garai berean, argal egoteko obsesioak eragindako
elikadura-asalduren kasuak areagotzen ari dira. Arazo horien gainean
gizarteari zuzendutako mezuak bateratuak izan beharko lukete?
 |
| Elikagai-industriak
eragin handia du jateko ohituretan, baita Euskal Herrian ere. |
Noski. Hasteko,
esaten diren eta Interneten dauden gauza asko gezurra direla jakin
behar du jendeak, eta horretarako kanpainak egin behar dira, auto-istripuak
prebenitzeko edo kolesterolari buruz informatzeko egiten direnak
bezalakoak. Adibidez, belar batzuk hartzeagatik ez dira argalduko,
eta, argaltzen badira ere, beren osasuna kaltetzen ariko dira seguruenik.
Jendeak jakin behar du edonola argaldutakoan, aurkako eragina gertatzen
dela gero. Azkenean, organismoa ez da eraso horri aurre egin eta
kaltea orekatzeko gai izaten.
Zein
izan da nutrizio-egoeraren bilakaera Euskal Herrian?
1986an tesia
hasi nuenean, bazeuden obeso morbidoak, baina ez ziren asko. 17
urte geroago, askoz ere obeso morbido gehiago eta obeso asko daude,
eta ikaragarri hazi da gehiegizko pisua edo muturreko argaltasuna
duten pertsonen ehunekoa Euskal Herriko populazioan. Hori oso kezkagarria
da, atzerantz goazela adierazten du; non, eta janaria gurtzen den
kultura batean. Adibidez, mihi-arraina plantxan jateko agintzen
bada, hemen inon baino hobeto onartzen da, ez baita tradizioan egin
ez den zerbait egin behar. Horregatik da hain deigarria eta larria
Euskal Herrian gertatzen ari dena.
Elikagai-industriak
ere badu errua. Euskal Herriko biztanleen nutrizio-egoeran eragin
kaltegarria du, esate baterako, elikagai guztiak zerbaitetan aberasten
ari delako, bitaminak edo mineralak gehituz. Ondorioz, etorkizunean
nutrizio- eta osasun-arazoak izateko arriskua sortzen du. Gainera,
mezu arriskutsuak zabaltzen dira, hala nola, esnekien iragarki batean
esaten dena: Nik ez dut kolesterolik. Eskerrak hori
gezurra den, bestela hilda egongo litzateke!
Ondo jateko
aukera egonda, industriak elikadura baldintzatzen du, eta oso kontuan
izan behar da industriak etekin ekonomikoa besterik ez duela bilatzen.
|
|
Gero
eta gehiago, gero eta lehenago
OMErentzat,
bereziki kezkagarria da haurren eta nerabeen egoera. Izan ere, azken
hamarkadetan izugarri ari da hazten obesoen proportzioa haurren
eta gaztetxoen artean, eta gero eta gazteagoetan azaltzen da gainera.
Euskal Herrian, 18 urtez beherako gazteen % 12 obesoa da.
 |
| Oso
garrantzitsua da haurrek kalean jolastea; bestela, erraza da
nahiko ariketa fisiko ez egitea. |
Haurretan obeso
izatea arrisku-faktorea da helduaroan ere obeso izateko. Hori dela
eta, tratamendua ez dago bakarrik argaltzera zuzenduta, baizik eta
bizitza osorako ohitura osasuntsuak hartzera. Horretarako, ezinbestekoa
da gurasoen parte-hartzea, haurrek ohiturak aldatzeko, lehenik haiek
aldatu behar baitituzte.
Bestalde, haur
obeso askok beren buruaren irudi desitxuratua dute, eta beren gorputza
onartzeko zailtasunak dituzte. Kasu horietan beharrezkoa da laguntza
psikologikoa ematea, bestela urte batzuk geroago elikadurarekin
lotutako beste arazo batzuk izateko arrisku handia baitago, esaterako,
anorexia edo bulimia.
Obesitatearen
gorakada azaltzeko, hainbat eragile hartu behar dira kontuan: janari
lasterrak, gozokiak eta freskagarriak hartzea, bakarrik jatea, telebista
ikusteko ohitura, ariketa fisikorik ez egitea..., guztiek obeso
izateko arriskua handitzen dute. Beraz, horiek saihestean dago gakoa.
|
|