|
1986.eko
apirilaren 26an munduan izan den istripu nuklearrik larriena gertatu
zen Sobiet Batasuneko Txernobilen. Aurten 5 urte betetzen direnez,
egokia iruditu zaigu istripu horren ondorioez hitz egitea eta bide
batez, edozein istripu nuklearren ondorioz gerta daitekeenaz ere
bai. Gaia zabalegia denez eta geure espezialitatea Hematologia denez,
batez ere ondorio hematologikoetaz arituko gara. Hala ere, beste
xehetasun asko ezin utzi aipatzeke eta istripuaren ondorengo neurri
larrienekin hasi eta epe luzerako ondorioak azalduz bukatuko dugu.
Txernobileko
istripuan 50 mCi-ko erradiazioa liberatu zen eta kopuru berdina
gas noble moduan. %25 berehala liberatu zen eta gainerakoa 10 egunetan.
Erreaktorearen eztanda ikaragarriaren ondoren, hasieran ipar-ekialdera
jo zuen laino erradioaktibo bat 10 km-ko altuerara jaurtikia izan
zen. Istripua gertatu eta 36 ordu baino lehen erreaktoretik 2-4
km-ra zegoen Pripiat herritik 45.000 pertsona ebakuatu zituzten.
Hurrengo 2 asteetan, gutxi gorabehera beste 90.000 pertsona ebakuatu
ziren zentralaren 30 km-ko ingurunetik.
Istripu
hartan, berehalako ebakuazioa beti ez dela egokia izaten ikusi ahal
izan zen. Pripiat herriaren kasuan, atzeratu egin zen beharrezko
autobusak lortu eta laino erradioaktiboaren eraginik ez zuten bide
egokiak aukeratu arte. Gainera, polimero-geruza bat espraiatu zen
lurrazalean hauts erradioaktiboa gutxiago arnasteko. Neurri hauek
ondorio onak izan zituzten, Pripiateko biztanleek urrunago bizi
ziren pertsona askok baino erradiazio gutxiago hartu zutelako. Hala
ere, ebakuazio-planak egoera bakoitzari egokitu beharko zaizkio,
eta bestela, pentsa gauzak nola aldatuko liratekeen laino erradioaktiboa
horizontalki jaurtiki balitz eta haizeak Pripiat aldera bidali izan
balu.
| Erradiazioen
ondorioak pertsonengan |
 |
 |
 |
 |
 |
Desberdinak
izango dira faktore batzuen arabera; erradiazio-mota, hartutako
dosi, dosia zenbat denboratan hartu, gorputz guztiak hartu duen
ala ez, etab.en arabera. Osasunerako Munduko Erakundeak (OMEk) dioenez,
hauek lirateke ondorioak hartutako dosiaren arabera:
- 2
Gy baino gehiago: hezur-muinean, hau da, odola produzitzen den
tokian izango du eragina eta ondorioz 2-4 astetan odoleko zelulen
gainbehera (pantzitopenia) eta gorputzaren defentsen suntsipena
(inmunosupresioa) azalduko dira, odoljario eta infekzioen arriskua
sortuz.
- 5
Gy: antibiotikoekin eta transfusioekin sostengua eginez, pertsonen
% 50 hiltzeko dosia da.
- 7
Gy: pertsonen % 90 hiltzeko dosia da.
- 10-12
Gy baino gehiago: odoleko ondorioez aparte toxikotasun gastrointestinala
azaltzen da, hesteetako mukosaren epitelioa erori egiten da, beherakoak
eta infekzioak azalduz eta 6-9 egunetan heriotza sortuz. Beste
organoetan ere badira ondorioak.
- 50
Gy baino gehiago: egun gutxi batzuetan hilko dira, neurotoxikotasunaren
eta porrot kardiobaskularraren ondorioz. Hauetaz aparte eta larruazalean
gorritasuna eta ilearen galtzea lehenik eta geroago ezkatatzea
eta tolesturen arteko zauriak azalduko dira.
Azkenik,
kontutan eduki behar dugu istripu nuklearretan eztanda eta suaren
ondorioak ere azal daitezkeela.
| Hartutako
dosiaren neurketa |
 |
 |
 |
 |
 |
Bi
bide ditugu neurketa egiteko:
- Fisikoa
Ingurugiroko monitoreak erabil daitezke, baina Txernobilen gehienak
suntsitu egin ziren edo ezin izan ziren berreskuratu.
Bestalde, dosimetro indibidualak ere hortxe ditugu, baina ez zeuden
irradiazio-maila horietarako prestatuak eta suntsiturik gelditu
ziren edo istripuaren ezaugarriengatik galdu egin ziren. Etorkizunean
hobetu daitezke ingurugiroko monitoreen urruneko kontrolaz eta
istripuentzako dosimetro bereziak erabiliz.
-
Biologikoa
Lehen, erradiazioek pantzitopenia sortzen dutela esan dugu, hau
da, odoleko zelulen gutxiagotzea eta guk zenbat egunetan gutxiagotzen
diren aztertuz hartutako erradiazio-dosia ezagutu dezakegu. Datuak
osatzeko odoleko eta hezur-muineko zelulen kromosometan azaltzen
diren aldaketak azter ditzakegu.
| Istripu
nuklearraren ondorengo berehalako neurri medikoak |
 |
 |
 |
 |
 |
Istripuaren
ondorengo ebakuazioaren erabakia eta nondik-norakoa erakunde politikoen
eskutan gelditzen da.
Aipa
dezagun Erradiazioaren aurkako Nazioarteko Batzordeak aholkatzen
duena: 0,25 Gy baino gutxiagoko dosi integratuetan ebakuazioa ez
da beharrezkoa, 0,75 Gy baino altuagoetan beharrezkoa da eta 0,5
Gy bitarteko dosietan ebakuazioaren arriskuak, dosi-estimazioaren
doitasuna eta abar aztertuko dira erabakiak hartu aurretik.
Erradiazioa
hartutako pertsonak, horretarako prestaturik dauden ospitaleetara
ahalik eta azkarren eramango dira. Kutsatutako jantziak kendu, larruazala
garbitu eta deskontaminatu egingo zaie, zaurietan izan dezaketen
zikin guztia ondo kenduz. Gai erradioaktiboak irentsi baldin badira,
gorakoak sorterazi edo libragarriak eman. Horrelako istripuetan
gehien agertzen den erradionukleidoa I131 dugu. I131
oso erabilia da ospitaletan eta ez du minbizi tiroideoaren maiztasuna
handiagotu. Hala ere, guzti horrek ez du I131-k arrisku
kartzinogenorik ez duenik esan nahi.
Ahotik
eta inhalazioz I131 hartzen bada, tiroide guruinean kontzentratuko
da ordubete baino lehen. Badago I131-ren aurretik hartuz
gero tiroide guruinean I131-kontzentrazioa blokeatzen
duen substantzia bat: ioduro potasikoa.
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
|
 |
Zentral
nuklearretako langileei erradiazio-maila neurtzen zaie
egunero etxeratu aurretik. Txernobileko langileak ditu
argazkian agertzen direnak. |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Arazoa,
ordea, honakoa da: I131-ren ostean hartuz gero, 6 orduko
epean hartzen ez bada eragin blokeatzailea galtzea, eta alferrik
da ioduro potasikoa beranduago hartzea. Horregatik, istripu nuklearretan
eraginkorra izan dadin berehala banatu behar da eta jendeak noiz
eta nola hartu jakin behar du.
Osasun
publikoari arazo asko sortuko lizkioke bera erabiltzeak: zenbait
minbizi tiroideo prebenitzen dituen jakinda, bere kostu ekonomikoa
handia da, banatzeak arazo handiak sortuko lituzke, jendeari hain
epe motzean nola hartu duen jakin eraztea oso zaila da, etab. Bestalde,
eragin sekundario batzuk sor ditzakeela jakin behar da eta jendeak
erradiazio guztietatik ez gaituela babesten jakin behar du; I131-renetik
bakarrik baizik. Seguru asko istripu nuklear gehienetan emaitza
apalak lortuko lituzke. Txernobilen, zentral nuklearraren inguruan
banatu zen egun batzuetan, eta denborak esango du emaitzak onak
izan diren ala ez.
Gehienetan
ospitaletara zein pertsona bidali behar den jakiteko, hau da, Irradiazio
Akutuaren Sindromea zeintzuek duten jakiteko, sintoma gastrointestinalak
eta odoleko aldaketak hartuko ditugu kontutan. Sintoma nagusiak
anorexia eta botalamiak dira eta zenbat eta erradiazio handiagoa
hartu, lehenago agertzen dira. Oinarrizkoa erradiazioa hartutako
jende guztiari odoleko analisia (hemograma) egitea eta handik 3
egunera errepikatzea da.
| Ospitaleratutako
pazienteen tratamendua |
 |
 |
 |
 |
 |
Larruazala
garbitu eta deskontaminatu ondoren, erreduretan hartu ohi diren
neurri topikoen antzekoak hartuko dira eta beharrezkoak direnean
injertoak egingo dira. Sindrome gastrointestinalaren tratamendurako
ezinbestekoak izango dira sueroak, eta ahoz ia ezertxo ere irentsi
ezingo dutenez, benatik ematen den elikadura ezarriko zaie. Zoritxarrez,
larriki erasandako paziente gutxi aterako da bizirik, odoljario
eta infekzioek heriotzara bultzatuko dituztelako.
Lehen
esan bezala, odolean pantzitopenia (globulu gorri, globulu zuri
edo leukozito eta plaketak gutxiagotzea) azalduko zaie eta ondorioz
transfusioekin mantendu beharko ditugu.
Gehienbat
odolaren gatzapenerako behar diren plaketen transfusioak beharko
dituzte. Hematie edo globulu gorrien transfusio gutxiago beharko
dute hauen bizi-iraupena luzeagoa delako. Batzuetan, lesio gastrointestinala
handia denean, plasma ere beharko dute.
Leukozitoak
urrituta infekzio-arriskua asko handiagotzen da eta ahal izanez
gero gela isolatuetan edukiko dira.
| Hezur-muinaren
transplantea |
 |
 |
 |
 |
 |
Leuzemia
eta beste minbizi hematologikoetan hezur-muinaren transplantea egin
nahi denean, pazienteari gorputz guztia erradiatzen zaio, 12-16
Gy emanez. Erradiazioaren ondorioz hezur-muin gaixotua suntsitu
egiten da eta gero emaile baten hezur-muina transplantatzen zaio,
berriro odola sortu ahal izateko.
Hezur-muin
berriak behar adina odol sortu ahal izan arte, transfusioekin mantenduko
dugu pazientea. Antzeko zerbait egin daiteke istripu nuklearren
ondoren, baina zein pazienteri transplantea egin behar zaion erabakitzea
ez da gauza erraza eta honako puntu hauek hartu beharko dira kontutan:
- Hezur-muineko
transplanteen ondoriozko konplikazioen eraginez % 30 hilko dira.
- Erradiazioaren
ondorioz hezur-muinaren porrotaz hil daitezkeen pertsonei egin
ahal izango zaie transplantea, baina gorputzeko beste leku edo
erraietan dituzten lesioek ez dutela hilko segurtatuz; bestela
transplantea alferrikakoa izango bait litzateke.
- Emaile
bateragarriak hirutik bat bakarrik aurkituko dira.
- Adina
kontutan hartu behar da, zeren 45 urtetik gorakoetan hezur-muineko
transplanteak hilkortasun handiegia bait du.
- Hezur-muineko
transplanteagatik azaltzen diren konplikazioei, erradiazioek beste
erraietan sortutakoak gehitu behar zaizkie.
Txernobileko
istripua baino lehen, bi aldiz egin izan dira hezur-muineko transplanteak
istripu nuklearretan. 1.958an Vinca-n (Jugoslavian) 5 pertsonei
egin zitzaien hezur-muineko transplante bateraezina eta 4 atera
ziren bizirik. Hala ere, ez dakigu zein erradiazio-dosi hartu zuten
eta transplantea itsatsi zen ala ez. Bigarren aldiz, 1.967an Pittsburg-en
egin zen, non pertsona bati bere anaia bikiaren transplantea egin
bait zitzaion eta bizirik atera bait zen, baina bikiak izanik ez
dakigu bere hezur-muin berria berea ala bikiarena den.
Txernobilen
Erradiazio Akutuaren Sindromearen susmoz 202 pertsona eraman ziren
Mosku-ko 6 ospitale klinikoko Erradiologi eta Hematologi Zerbitzuetara.
Horietatik
105-ek 1-2 Gy-ko erradiazioa hartu zuten. Beste 33 berriz, 6 Gy
baino erradiazio handiagoa hartu zutenez, hezur-muinaren transplantea
egiteko aproposak ziren. Hala ere, arrazoi desberdinengatik 13 pertsonei
bakarrik egin zitzaien hezur-muineko transplantea istripua izan
eta 7 egunera (4-16). 13 hartzaileen batezbesteko adina 27 urtekoa
(23-46) izan zen, eta 12k erredurak zituzten. Lan honetan ezin dugu
xehetasun gehiegi aipatu, baina 13tik 11 hil egin zirela esan behar
dugu. Bi paziente bizirik atera ziren, baina erredurak eta begi-lausoak
edo kataratak dituzte. Bi hauetan transplantatutako hezur-muina
itsatsi egin zen, nahiz eta gero beraien hezur-muina berriro sortu
eta transplantatutakoari gailendu.
Argi
geratzen da, beraz, istripu nuklearren ondoren hezur-muineko transplanteak
balio mugatua duela. Hala ere 8 Gy baino gehiagoko erradiazioa hartu
duten pertsonentzat gomenda genezake hezur-muineko transplantea.
| Hezur-muinaren
faktore estimulatzaileak |
 |
 |
 |
 |
 |
Gaur
egun aurrerapen handiak egiten ari dira hezur-muineko zelulak sortzea
azkartzen duten faktoreak erabiltzen eta beharbada 5-8 Gy-ko erradiazio-dosietan
hauek erabili egin beharko lirateke. Horrelako dosietan oraindik
geldituko litzateke odola sortzeko gai den zelularik hezur-muinean
eta faktore estimulatzaileak baleude zelula hematikoak lehenago
produzituko lituzke, konplikazioen arriskua txikiagotuz.
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
|
 |
Txernobileko
zentral nuklearra istripua gertatu ondoren. |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
1.997ko
irailaren hamahiruan, bi pertsonak Cs137 isotopo erradioaktiboa
zeukan kapsula bat aurkitu zuten itxirik zegoen klinika batean Goaiania-n
(Brasilen).
Gertatutakoa
irailaren hogeitabederatzian jakin zen, baina ordurako 249 pertsona
erradiatu ziren. Egoera ondokoa zen: 129 erraz deskontaminatu ziren
arropan eta larruazalean kontaminazio arina bakarrik zutelako, 79ri
kanpo-kontsultetan egin zitzaien jarraipena larruazaleko kontaminazio
sakonagoagatik, beste 50ek erradiazio-dosi handiagoa hartu zuten
eta 20 ospitalera eraman ziren. Hauetatik hezur-muinaren porrota
zuten 10 Rio de Janeiro-ra eraman zituzten. 8 kasutan aipatutako
faktore estimulatzaile bat erabili zuten; granulozitoen eta makrofagoen
produkzioa azkartzen zuena hain zuzen. Granulozitoak eta makrofagoak
leukozito eta globulu zurien mota bat dira; infekzioen aurka defendatzen
gaituztenak. 8 paziente horietatik 4 bizirik atera ziren eta beste
4 hil egin ziren; azken hauek tratamendua hartzen hasi zirenean
jadanik infektatuak bait zeuden.
Gaur
egun faktore estimulatzaileen ikerketan aurrerapauso handiak ematen
ari da. Esate baterako, odola gatzatzeko beharrezkoak diren plaketen
produkzioa azkartzen duen faktorea ere sintetizatu da.
| Erradiazioaren
epe luzerako ondorioak |
 |
 |
 |
 |
 |
Ondorio
hauek bi taldetan bana ditzakegu:
- Zelula
somatikoengan sortutakoak.
Erradiazioak
jasotako pertsonarengan azalduko dira eta bi eratakoak izan daitezke:
- Ez-estokastiko
deiturikoak: ondorioek dosi-dependentzia daukate eta dosi berdina
hartutako pertsona guztietan azaltzen dira. Klase honetakoak
dira hipotiroidismoa, begi-lausoak, hazkuntzaren atzerapena
eta antzutasuna.
- Estokastiko
deiturikoak: aurrikusitako aukerarik gabe pertsona batzuk bakarrik
garatuko dute patologia erradiazioaren ondoren. Talde honetan
sar ditzakegu minbizia, eragin teratogenikoak (garai hartan
haurdun zeuden emakumeen seme-alabengan azaldutako patologia,
batez ere atzerapen mentala) eta eragin genetikoak.
- Zelula
germinaletan sortutakoak.
Seme-alabengan
azalduko da patologia.
Epe
motzera erradiazioak sortzen dituen ondorioetan aipatu dugu I131-k
tiroide guruinean sor ditzakeen arazoak. Hipotiroidismoa, hau da,
tiroidearen funtzio-murrizketa dakarrenean, seguru asko hormona
tiroideoak hartu beharko dituzte bizitza guztian. Bestalde, denborak
esango du erradiazioa hartutako pertsonengan minbizi tiroideoaren
maiztasuna handiagotu egiten den edo ez.
Erradiazioaren
ondorioz beste minbizi batzuk ere maizago agertzen dira, eztanda
atomikoen ondoren ikusi ahal izan denez. Gehienbat azaltzen den
minbizia leuzemia da, arriskua 3-5 urtera hasi eta 5-10 urtera maximora
iristen delarik. Beste minbizi hematologikoak ere azaltzen dira;
mieloma esate baterako. Minbizi solido deitutakoak ere maizago agertuko
dira, hala nola biriketakoa, titietakoa eta hezurretakoa. Arrisku
handiena 10 urte pasatu ondoren izaten da eta 20-30 urte igarota
ere segitzen du oraindik.
Txernobileko
istripuaren larritasuna kontutan hartuz, berehala jende gehiago hiltzea
espero zitekeen, baina 3 hilabeteko epean 29 pertsona bakarrik hil
ziren. Hala ere, ez dugu poztu behar, hori gizakiaren kontrolpean
ez dauden faktore askori esker gertatu zelako:
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Erradiazioa
jasan duen pertsona. |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Zentral
nuklearraren leherketaren ondorioz laino erradioaktiboa 10 km-ko
altueraraino jaurti zen, baldintza meteorologikoek Pripiat eta Kiev
herrietatik aldendu egin zuten laino erradioaktiboa, istripua izan
zen unean jende gehiena bere etxean zegoen eta ez zuen euririk ari.
Eta azkenik, erradiazioa ez zen berehala askatu; 9-10 egunetan zehar
baizik.
Epe
luzerako ondorioak aurrikustea oso zaila da, bakoitzak nolako dosia
hartu zuen ezagutzen ez delako eta hartu ziren neurri guztiak ere
nahikoa ezezagunak direlako.
Minbiziaren
ondorioz gertatuko diren heriotzen kopurua 5.100etik 500.000rainokoa
izan daiteke. EEBBetako Energi Sailekoen arabera kopuru hori 28.000koa
izan daiteke. Garrantzi ikaragarria duen datu bat honakoa litzateke:
minbizi horien erdiak Sobiet Batasunetik kanpora sortuko direla
eta honek garbi uzten du istripu nuklearrek nazioarteko ondorioak
sor ditzaketela.
Beste
ondorio bat, istripua gertatu zenean haurdun zeuden emakumeengan
espero daiteke. Estatu Batuetako Energi Sailak dioenez, Txernobileko
istripuaren ondorioz eragin teratogenikoa izango duten 700 haur
espero dira (normala baino % 2 gehiago) eta 1.900 kasu anomalia
genetikoekin (normala baino % 0,001 gehiago). Berriro ere, kasu
hauen erdia gutxi gorabehera Sobiet Batasunetik kanpokoa da.
Badakigu
hainbat eta hainbat puntu ez dugula aipatu ere egin, baina liburu
osoa ere idatz daiteke gai honi buruz.
Gure
helburua istripu nuklearretan neurri mediko aurreratuenek duten
zeregin mugatua agertzea izan da.
Bukatu
aurretik honakoa esan daiteke: beharbada zentral nuklearretako langileei
bateragarritasun frogak eginda eduki ditzakegula eta arrisku handiena
dutenei agian beren hezur-muina kriokonjelaturik gorde geniezaiekeela,
istripu baten ondoren emaileen hezur-muin bateragarriak edukitzea
oso zaila delako eta horrela beren hezur-muina deskonjelaturik transplanta
geniezaiekeelako.
|