|
Gizakion kasuan
udazkena gaitz- eta txerto-garaia izaten bada ere, ordenadoreen kasua
bestelakoa da. Horiekin urte guztian komeni zaigu adi-adi egotea birusen
menpe erori ez daitezen. Haientzat ere txertoa eta antzerakoak badauden
arren, birus berriak etengabe sortzen dira. Baina onena birusa zer den,
nola zabaltzen den eta, batez ere, nola konpon daitekeen aurrez jakitea
da kasu bakoitzean.
Birusak ez dira misterioa.
Beren burua ugaltzea helburu nagusitzat duten programa informatikoak dira
birusak. Ugaltzen direnean beste programa batzuen barruan ezkutatzen dira,
eta programa hori irekitzean, birusa bera ere aktibatu egiten da. Horregatik,
birus bat barnean daramalako esaten da fitxategia "kutsatuta"
dagoela. Birusak ezkutuan ugaltzen dira, eta ahal den heinean, erabiltzailea
konturatu gabe, makina batetik bestera zabalduz. Hala ere, programak direnez,
beren burua ugaltzeaz gain bestelako arazoak sortzea ere izan dezakete
helburu.
 |
| Sarea
zabaldu arte, horien bidez hedatzen ziren birusak. |
Birusek informazioa
galtzea eragin dezakete, besteak beste. Gehienetan pantailan karaktere
bereziak erakutsi besterik ez dute egiten, baina kasu askotan fitxategiak
ezabatu, disko gogorreko informazioa nahasi edo ordenadorea trabatzera
irits daitezke.
Hiru
motatako birusak
Birus-mota bezainbat
infekzio-mota dago, baina kutsatzen duten atalaren arabera, hiru birus-mota
nagusi bereizten dira: fitxategia hondatzen dutenak, makroen funtzionamendua
aztoratzen dutenak eta helburutzat sistema dutenak.
Fitxategiak kutsatzen
dituzten birusak, duela gutxi arte, .COM edo .EXE luzapendun programa-fitxategietan
bakarrik kokatzen ziren, baita .SYS, .OVL, .PRG et .MNU fitxategietan
ere. Horrela, programa abiatzen zen bakoitzean birusa ere abiarazi egiten
zen. Programa arruntak hobetzeak, ordea, beste mota bateko birusak ere
sortu du:
Makrobirusak
Makro-birusek Excel
eta Word bezalako programen atal edo programa txiki batzuk, makroak, hondatzen
dituzte. Esaterako, Word-en zuzentzaile ortografikoa makro baten esku
dago. Eta, esan bezala, birus batzuek makro horien eginbeharra aztoratzen
dute eta askotan dokumentuko informazioa aldatu edo ezabatu ere egin dezakete.
Sistema horiei esker
multiplataforma-birusak sortu dira, hau da, PCaren zein Mac-aren plataformei
erasotzen dieten birusak. Orain arte, birus gehienaek PCei erasotzen zieten,
baina Word-eko dokumentu infektatua Mac-eko Word-en PCko Word-en bezalaxe
erabil daitekeenez, makrobirusa ordenagailu batean zein bestean aktibatzen
da.
 |
| Ordenagailuak
konektatuta daudenetik asko zabaldu dira birusak posta elektronikoaren
bidez. |
Azkenik, sistemari
erasotzen dieten birusak daude. Disko gogorrean gordetako ezinbesteko
informazioa kontrolatzea dute helburu. Hau da, ordenagailua behar bezala
piztu eta erabiltzeko oinarrizko informazioa. Abioko diskoan dauden sistemaren
eremu batzuk infektatzen dituzte birus horiek. Ordenadorea pizten den
bakoitzean, birusa memorian aktibatzen da, horregatik dira bereziki arriskutsuak.
Disketeko abio-sektorean kokatzen badira, beste ordenadore batera ugaltzeko
sistema erraza da hori.
Hala ere, ez pentsa
birus bat zure sisteman sartu bezain azkar zerbait hondatzen hasiko denik.
Birusak ez dira kopiatu ahala aktibatzen. Batzuk data jakin batean aktibatu
ohi dira (hori da Friday 13th edo Jerusalem birus ezagunen kasua) eta
beste batzuk, berriz, erabiltzaileak ekintza jakin bat egiten zain egoten
dira, edo ekintza-kopuru bat bete zain (word 43 aldiz zabaldutakoan aktibatzen
direnak, adibidez).
Zoriz aktibatzen direnak
ere badaude. Askotan, gainera, birusek egindako kaltea ez da informazio-galera
izaten, gure sistemaren baliabideak alferrik galtzea baizik, disko gogorrean
edo memorian toki asko hartzen baitute.
Birusen
aurka... antibirusak
Biruseknifektatuta
dauden fitxategietako byte-mapetan aldaketa batzuk egin ohi dituzte, eta
nahikoa izaten da hori detektatzea birusa hor dagoela jakiteko. Hala ere,
hori ez da erraz egiten eta, gainera, birus batzuek sortutako aldaketa
nahiko arrunta izan ohi da, baina beste batzuena berriz ez; beraz arazoak
sor daitezke horiek detektatzeko orduan.
Arazo
eta kalteak gutxitzeko antibirus-programak erabiltzea gomendatzen da.
Antibirusek birusen presentzia detektatu eta sistematik kendu edo desinfektatzen
dituzte. Horretarako, ezagutzen dituzten birusen datu-base bat dute eta
bertako datuak konparatzen joaten dira fitxategietako byte-maparekin.
Sistema horren bidez, gainera, beren datu-baseetan agertzen ez diren birus
berrien presentzia ere detekta dezakete.
Sendabide onena prebentzioa
izaten denez, antibirus gehienek "txerto" moduko babes iraunkor
bat ezartzen diote gure sistemari. Honela, diskete bat sartzerakoan, edo
edozein aplikazio egikaritzerakoan antibirusak txekeo bat egiten du birusik
ez dagoela ziurtatzeko, eta aurkituz gero mezu bat agertzen dio erabiltzaileari
eta ordenadorea blokeatzen du.
Dena dela, birusek
beti aurkitu ohi dute ordenagailuen sisteman sartzeko zirrikituren bat,
eta, beraz, adi bili urte osoan birusekin!
|
Antibirus
euskalduna?
Birusak
sistema gehienetara zabalduta baldin badaude ere, PCen munduak jasan
du birusen erasorik handiena. Hor 15.000 birusetik gora daude eta
egunero 5 birus berri sortzen omen dira gainera. Mac-ek ez dute
hainbeste jasan birusen erasoa, 40 birus ezagun baino ez baitaude
plataforma honetan. Hala ere, komeni da horiekin ere arreta berezia
izatea. PCen merkatuan zabalduen dagoen antibirusa Bilboko enpresa
batek garatutakoa da, baina ez du euskarazko bertsiorik. Hala ere,
plataforma bakoitzean antibirus ugari daude. Hemen batzuk gomendatuko
ditugu:
PCrako antibirusak:
- Panda
Antivirus.
Antibirus honek posta elektronikoz irits daitezkeen birusak ere
kontrolatzen ditu. Gainera, Windows 98arekin ere badabil. (www.pandasoftware.es).
Zorionez, euskarazko bertsio bat ere badu .
- Norton
Anti-Virus.
Norton ezagunaren antibirusak ere ez du aurkezpenik behar. (www.symantec.com/avcenter/index.html).
- MacAfee
Virus Scan.
Hau ere asko erabiltzen da antibirus ezaguna da. (www.nai.com/default_mcafee.asp).
- Dr. Solomons
Software.
Hau da Erresuma Batuan gehien erabiltzen den antibirusa. (www.drsolomon.com).
- IBM Anti
Virus.
IBM etxe ezagunaren antibirusak ere badu bere tokia merkatuan.
(www.av.ibm.com).
Macintosh-erako
antibirusak:
- Hemen ere
hainbat antibirus baldin badaude ere, Disinfectant da erabiliena.
Doan jaso daiteke Internet-eko edozein gunetan.
|
|
Autoexekutagarria den e-mail birus berri bat agertu
da: Appix.B
Informatika-segurtasunean
diharduten enpresek posta elektronikoko birus berri bat agertu dela
jakinarazi dute: Appix.B. Birus horren ezaugarria da mezua ikuste
hutsarekin aktibatzen dela.
E-mailean
bidaltzen den mezu erantsiaren izena PamAnderson.scr, Jolie.scr,
AnnaKournikova.scr, XXX.scr, FreeSex.exe, TvTool.exe, FlashGet.exe,
WarezBoardAccess.exe edo Undelivarablemail.exe izan daiteke.
Fitxategi hori
aktibatuz gero, birusa Outlook Express-ko agendan dituzun helbide
guztietara iristen da. Gainera, Windows-en direktorioan birusaren
kopia bat, APPBOOST.EXE artxiboa, sortzen du.
Panda Softwarek
oraindik ez du birus horren eragina zein den jakinarazi, baina,
dirudienez, Appix.B-k memorian dauden hainbat aplikazio hondatzen
ditu.
|
|
Ordenagailu
berria erosi (I)
Ikasturte berria
hasita, asko izango zarete ordenagailu baten beharrean, haurrek
hala eskatuta, edo zuen lanerako behar duzuelako. Saiatuko naiz
erosketan lagungarri izan daitezken hainbat aholku ematen.
Ordenagailua
behar duzuela ziur jakinda, lehen galdera betikoa da: zein ordenagailu
erosiko dut? Galdera horri beste galdera batez erantzuten zaio:
zertarako behar dut nik ordenagailua?
Etxerako
diren ordenagailuen % 95 hiru gauzatarako erabiltzen dira: testuak
idazteko, Interneten nabigatzeko eta jolasteko. Lehen bi lanetarako
nahikoa duzue edozein ordenagailu, ez azken belaunaldikoa, zahar
bat baizik. Azken belaunaldiko ordenagailua jokoek eskatuko dizuete.
Nik testu hau idatzi eta Internetetik bidaliko dut Pentium 133 zahar
batekin. Horrekin ez dizuet ordenagailu zaharra erosteko esan nahi,
punta-puntakoa erostea alferrikakoa dela baizik. Zuen helburua jolastea
baldin bada, orduan bai, azken aurrerapenak dituen ordenagailua
eskatzen dute jokoek etengabe.
Askok uste dute
azken belaunaldiko ordenagailua erosiz gero, geroago zahartuko zaiola:
gezurra! Ordenagailua 1500 Mhz-ekoa izan edo 800ekoa izan berdin-berdin
zahartuko zaizue. Esaterako, duela bost bat urte, dendan Pentium
66 edo Pentium 75 ordenagailuen artean egin behar zen aukera. Garai
hartan 75ak gehiago iraungo zuela pentsatzea normala zen, baina
gaur egun dauden abiadurekin alderatuta barregarria da.
Beraz, ez ezazue
inoiz jo azken belaunaldiko ordenagailura, oso garbi ez baduzue,
behintzat. Erosten duzuen ordenagailua erosten duzuela, hiru urte
barru traste zahar bat izango da. Hurrengoan gehiago.
|
Zabalik-en
argitaratua.
|