|
Eremu tropikal
hezeetako erregresioa, suteak, poluzio atmosferikoagatiko hondamendiak,
gaitzak, ... Kontinente guztietako basoak erasopean daude.
Gure planetako azaleraren
% 26 basoz estalita dago. 3.500 milioi hektarea dira guztira: baso boreal
(Kanada eta EEBBetako eta SESBeko zati bat hartzen du eta baso-azalera
osoaren laurdena da) eta baso tropikal heze edo lehorraz osatuak (zabalena
eta zoragarriena da eta munduko baso-ondarearen erdia edo da).
Baliabide hauek desberdin
banatuta daude munduan zehar: 17 herrialdek baso-azaleraren % 75 dute,
azaleraren % 20az SESB buru delarik. Ondorengo lekua Brasili (% 14 inguru)
eta Kanadari (% 7 bat) dagokie. Frantziak adibidez, 14 milioi hektarea
izanik ere, baso guztien azaleraren % 0,5 baino gutxiago du. Alabaina,
bere azaleraren laurdena basoek hartzen dute eta Europako eremurik zabalena
da berau. Halaber, zuhaitz espezietan ere oso aberatsa da; 89 espezie
daude guztira. Baso finlandiarren % 90 adibidez, hiru espeziek bakarrik
osatzen dute. Hori ordea, oso urruti dago baso tropikalek eskaintzen duten
potentzialetik; horietan bait daude planetako zuhaitz- eta animali espezieen
erdia baino gehiago.
 |
| Gure
planetako azaleraren % 26 osatzen duen baso-estaldura urritzen ari
da deforestazioa, gaitzak eta suteak direla medio. |
Munduko baso-aberastasuna
ordea arriskuan dago eta lehen arrazoia deforestazio tropikala da. Baso
boreala egonkor dagoen bitartean eta baso epela zertxobait handituz doan
heinean, azken zifrek diotenez baso tropikalek estaltzen dituzten 1,6
mila milioi hektareak (hasieran horren bikoitza ziren) % 1 atzerantz egiten
ari dira batezbeste urteko. Horrekin batera 5.000 bizidun espezie desagertzen
ari dira urtero.
Deforestazioa
Satelite-foto batek
arreta erakarri zuen 1988an: Amazoniako baso harrigarria ke-hodei opakuz
estalita zegoen. Su txiki askoren ondorio zen hori. Munduko baso hezerik
handiena, erreserba genetiko izugarria, oraindik ustiatu gabeko baliabide-putzu
eta santutegi mitiko birjina, estatistikek aurrikusitakoa
baino azkarrago ari da desagertzen.
1990ean World Resources
Institute-ren (WRI) txostenak, Brasil herrialde deforestatzailetan buru
jarri zuen; Amazonian lau eta zortzi milioi hektarea desagertzen ari omen
da urtero. Baina Brasil ez da galdutako hektareen kronika horretan gaurkotasuna
duen bakarra. 1981ean Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeak
munduko baso tropikalen azalera 1.800 milioi hektareakoa zela estimatu
zuen (Hego eta Ertamerikan % 47, Afrikan % 36, Hego eta Hegoekialdeko
Asian eta Pazifikoko irletan % 17); horietatik % 60 baso trinko hezea
(urteko prezipitazioak 1.500 mm-tik gorakoak) eta % 40 baso lehorrak (sabana)
dira.
Baso hau 1981ean 11,3
milioi hektarea atzera eginda zegoen (Frantziaren bostena). 1990ean atzerakada
hori asko areagotu zen: 19811991 denboraldian batezbeste 17 milioi
hektarea ziren urteko. Horrek gaur egun urteko deforestazioa 20 milioi
hektareakoa dela esan nahi du. Batzuen ustez mende batean baso tropikalak
desagertu egin daitezke erabat.
Deforestazio hau kezkagarria
da nahiz eta zenbakien laztasunak xehetasun batzuk ezkutatu. Ez dago guztiz
estimazio fidagarririk. Baso zeri deitu ere ez dago batere
argi. Sabana zuhaiztuna eta zuhaitz-lerroak sartu behar al dira? ala baso
trinkoak soilik hartu behar dira?.
Batzuetan uste denaren
kontra, baso tropikalen pixkanako hondamendiaren arrazoi nagusia ez da
zur tropikala ustiatzea; nekazaritza desegokia eta su-egurra biltzea baizik.
Zaireko basoak urtero galtzen dituen 536.000 hektareetatik, 350.000 bertako
nekazariek hartu dituzte, 180.000 erregai gisa erabiltzen dira eta 6.000
dira baso-ustiapenean xahututakoari dagozkionak.
 |
| Basoetako
gaitzen sorreran poluzio atmosferikoaz gain, faktore klimatikoek,
basagintzakoek, etab.ek ere eragiten dute. |
Nekazaritzarako lurrik
ezak, basoetako azkeneko lurrak hartzera bultzatu ditu nekazariak. Amazoniako
atmosfera lainotzen duten suak, nekazari txiki asko horiek luberritzeko
egindako suen hondarrak dira. Baso hezeetan azalera txikiak hartzen dituzte
(gutxitan hektarea batetik gorakoak) eta horietan artoa, manioka edo baberrunak
ereiten dituzte. Bizpahiru urte ondoren, lur ahul hauen materia organikoa
mineralduta egongo da.
Emankortasun-galerari
aurre egiteko nekazariek aurreraxeago egingo dute luberria. Hazkuntza
ibiltariko sistema honek ordea, orain arte oreka gorde izan du. Atzean
utzitako lugorrian landaredia, izugarrizko dinamismoa duenez, oso azkar
hazi izan da. Hogeitamar urte geroago nekazariak lur horietara itzulita,
basoa eta humusa ia berreginda egon ohi ziren.
Baina biztanleri hazkundeagatiko
presioaren ondorioz, gauzak okertu egin dira. Fenomenoa oso garrantzitsua
da Asiako hegoekialdeko itsasertzeko baso kontinentaletan. Abijan-go golkoan
zehar, % 3tik gorako hazkunde demografikoa dago eta ez dago baso gehiago.
Bolikostan baso tropikala 15 milioi hektareakoa izatetik 3,5 milioi hektareakoa
izatera pasatu da hamarkada gutxi batzuetan; eta lur horiek kakaoa eta
kafea landatzeko erabili izan dira. Amazoniak, prozesuaren abiadura medio,
krisi-itxura hartu du.
Baso- eta meatze-ustiapenerako
edota militarrentzako bideak eginda, iparrekialdeko biztanleria txiroa
(eta ondoren hegoaldekoa) nekazal erreformarik ezak ukatzen zaizkienlurren
bila hastera bultzatu ditu. Gertu eta erraz lantzeko lurrak asko urritu
dira eta basoak ez du atsedenik hartzen. Lurzoruari ez zaio bere emankortasuna
berreskuratzen uzten. Labore egitea erabat alboratu da eta inoiz abelazkuntza
estentsiborako erabiltzen da. Baso tropikalaren atzerakada ia bueltarik
gabekoa da.
Su-egurra bildu beharra
da baso tropikal lehorrentzako mehatxu nagusi. Hor biztanleriaren presioa
oso handia da. Egurra munduko biztanleriaren erdiaren ia energi iturri
bakarra da eta 300 milioi biztanle baino gehiagori falta zaie. 800 milioi
pertsona inguruk (gehienak hiri handien ingurukoak izanik) beren premiak
asetzeko baliabideak neurriz gain ustiatzen dituzte. Niamei edo Bamako-k
adibidez, 100 km-ra hornitzen dira egurrez.
Baso-ustiakuntzak
oso gutxi baino ez dio eragiten deforestazioari (urteko milioi erdi bat
hektarea inguru), Asiako hegoekialdean ezik; han askotan oso intentsiboa
eta hondatzailea bait da. Afrikan eta Amerikan espezie preziatuak oso
barreiatuta dauden bitartean, Asian zur komertzialetan oso aberats diren
eremuak daude; hektareako 80 metro kubiko zur ateratzera iristen dira;
Afrikan halako lau alegia. Makinak pasatu ondoren, lurrak suntsituta geratzen
dira.
 |
| Euri
azidoa da basoak soiltzen dituzten eragileetako bat. |
Guztiek onartzen dute
baso tropikalak desagertzea oso larria dela. Eguzki, ur eta mineraletan
duten aberastasuna zer-nolakoa den ezagutzen da gaur egun eta baita bertako
ugaritasun biologikoa ere. Espezie bizien erdia baino gehiago hor bizi
da. Guyanan, hektarea bateko lurzati batean hirurehun zuhaitz-espezie
inguru detektatu dira. Horregatik, gizartearen ondare izatearen argudioa
erabiliz, baso tropikalak erabat babesteko eskatzen ari da jendea.
Alabaina, beste eritzi
batzuk ere badaude. Ametsa da baso horiek santutegi bihurtu nahi izate
hori. Ikuspegi hori ez da batere onargarria han bizi direnentzat. Mendebaldean
geure basoak ustiatzen ditugu. Hegoaldekoek zergatik ez dituzte beren
baliabideak aprobetxatu behar?. Indonesian baso-ustiakuntzak esportazioen
% 29 (petrolioa alde batera utzita) hartzen du eta 3,4 milioi pertsonak
egiten du lan horretan.
Gaur egun badirudi
deforestazioaren aurrerakuntza geldiezina dela, eta eragotzi ezin bada
ere, kontrolatzeko saioak egin behar direla. Adibidez, erdibidea basoak
egoki hornitzea, oihan-ustiapena eta nekazaritza egonkorra bertan nahastea
dela diote batzuk. Horretarako, nekazal teknikak hobetu eta basoustiapenaren
ikuspegi berriaz baliatu behar da. Irtenbidea ez da zuhaitz ederrak nahierara
botatzea. Ezta eraikuntzarako zura lortzearren plantazio artifizial handiak
(izugarrizko arrakasta izan dute batzuk horretan) ezartzea ere.
Baso tropikalean espezie
interesgarriak produzitzeari ekin behar zaio. Baina
alferrikako teknikak izango dira horiek, aplikatzeko borondaterik ez badago
eta batez ere interes nagusienganako atxekimendurik erakusten ez bada.
Afrikan egiten ari diren belaunaldi berriko proiektuak, bertako herritarrak
inplikatzean eta beren premiak kontutan hartzean oinarritzen dira.
Aprobetxamendu-premiak
egon arren, ezin da baso tropikaletako eremu batzuk osorik gordetzeari
uko egin. Baina zenbateko azalera erabiliko da ugaritasun biologikoa gordeko
dela ziurtatzeko? eta zein tokitan?. Oraindik ez dago argi erreserba integral
horiek zein erizpideren arabera sortuko diren. Oraindik ezer gutxi dakigu
ekosistema hauek gobernatzen dituzten mekanismo konplexuez eta agian berandu-samar
ere izan daiteke egokitzen hasteko.
 |
|
Oharra:
Argazki hau ongi ikusteko jo ezazu PDF-ra.
|
Basoen
gaitzak
Europako basoak
hiltzeko zorian daude. Baso epeletako kalteen berria zurrumurru antzera
hedatuz joan da. Sorrera lokalizaturik dago: Mendebaldeko Alemanian 80.eko
hamarkadaren hasieran. Berehala Europa osora eta gero Iparramerikara hedatu
zen. Zarata handiz eta azterketa garrantzitsuz inguraturik hedatu zen
notizia.
Inork ez du amets
egin. Urte batzuetan Oihan Beltzeko eta inguruetako untxeek beren sasiak
galdu dituzte. Hasieran industriek eragindako poluzio atmosferikoari bota
zitzaion errua. Ondoren Txekoslovakiako Mendi Metalikoetako kasu nabarmena
erabili izan da behin eta berriro. Mendi horietan inguruko industrietako
sufre-hauts eta -keak urteetan barreiatu izan dira, landaredi guztia erabat
desagerteraziz. Kasu honetan erabateko zuhaitz-intoxikazioa nabarmendu
da. Alemania edo Frantziako egoerak ordea, ez du zerikusirik dagoeneko
basoa desagertzen ari den (agian Txinan izan ezik) muturreko egoera honekin.
Poluzio atmosferikoa
eta basoetako gaitzak lotuta dauden ikusteko egindako lehen azterketen
ondorioek, ez dute bi fenomenoen arteko lotura zuzenik aurkitu. Egia da
industri eta nekazal emanazioak errugabeak ez direla. Baina badirudi zuhaitzei
bizia galerazten dieten faktore nagusiak faktore klimatikoetan eta basagintzako
akatsetan aurkitu behar direla.
Basoetako gaitzak
erretxinadun espezie batzuei hostoak galdu erazi dizkiete eta erretxinadun
horiek dira Europa zentraleko (Alemaniako bi herenetako) baso-populaziorik
handiena. 1980ean, Vosgeetako Sudeteetan agertu zen. Estatu Batuetan somatutakoen
antzeko zantzuak detektatu zituzten eta kanadarrek bitartean kezkati ikusten
zituzten beren astigarrak ahultzen. Bost urte geroago Europan bigarren
fenomenoa somatu zen: zuhaitzei, izeiei batez ere, hostoak horitzen hasi
zitzaizkien. Erretxinadunek krisia gaindituta zutela zirudienean, espezie
hostozabalak bizitasuna galtzen ari zireneko zantzuak agertu ziren.
Baso-hondamendi asko
agertzeak zalantzan jarri du faktore poluitzaile bakar bati eragina egozteko
joera. Sufre dioxidoak, nitrogeno oxidoak edo ozonoa proposatu izan dira
eragile gisa, baina inoiz ez funts handiz. Estatu Batuetan eta Frantzian,
mendi-hondamendiari buruzko ikerketak ez daude poluzio atmosferikora polarizatuta;
arrazoi-multzoaren susmoak daude, faktore klimatikoak barne izanik.
 |
| Toki
gehienetan biztanleriaren presioak, baso-ustiakuntzak baino eragin
handiagoa du deforestazioan. |
Frantzian Vosge mendietako
izei-basoek azken ehun eta berrogeitamar urteotan izandako portaeraz egindako
azterketa batek froga bat eskaini du. Zuhaitzen eraztunen tamaina aztertuz,
horien dinamismoa uda horretako baldintza klimatikoekin hertsiki lotuta
dagoela erakutsi zuen, baina baita aurreko sei urtekoekin ere. 1976ko
lehorte handiak adibidez, 1982an izan zituen ondorioak; izaiek beren orratzak
gehien galdu zituzten garaia horixe izan bait zen. Hostoak galtzea estres
hidrikoari aurre egiteko zuhaitzek duten estrategietako bat da. Erretxinadunek,
espezie aitzindari zaharrek, beren habitat klimatiko eta geologiko naturalaren
mugak kolonizatu dituzte. Oso sentikorrak dira eragiten dieten aldaketekiko.
Baldintza horietan,
basogintza egokia erabakiorra izan daiteke. Vosge mendietako izeidiak
lehenago soildu izan balira adibidez, 1976ko lehorteak ez zukeen horrenbesteko
eraginik izango; urarekiko lehia ez zitekeen horren funtsezkoa izango.
Kasu zehatz honetan ez dirudi poluzio atmosferikoak eragin garrantzitsua
izan duenik. Nitrogeno-konposatuak botatzeak, mendietan antzeman den produktibitate-igoeraren
joera nabarmena ere esplika dezake. Bestalde, erretxinadunen hosto-galerak
atzera egin du. Basoen osasunari buruzko Europako Komunitateko urteroko
txostenak honakoa dio: 1989an batezbeste aztertzen ari ziren zuhaitzen
% 9,9 kaltetuta zeuden, 1988an % 10,2 eta 1987an berriz, % 14,3.
Bestalde hostoak horitzearen
arazoa dago; 1989an % 16raino heldu zen eta % 13 baino zerbait gehixeagoraino
aurreko bi urteetan. Fenomeno harrigarria izan da, duela hamar urtetik
hona gertatu da eta basoadituak kezkatu egin ditu. Gaitz hau bestalde,
badirudi poluzio atmosferikoaren ondorio, eta zehazki euri azidoaren ondorio
dela. Prezipitazio hauek erregai fosilek eta autozirkulazioak jaulkitako
sufre dioxido eta nitrogeno oxidozko molekulengatik sortzen dira, hostoen
zauriak areagotu egiten dituzte eta gatz mineralen gabezia (kaltzioa,
magnesioa, etab...) eragiten dute.
Baina lurrean eragiten
du gehien. Vosge mendietan euri azidoak eragindako drenajeak urteko substratua
magnesiotan % 1 pobretzen duela neurtu dute; eta hori asko da. Aipatu
mendi gehienetan, dagoeneko mineraletan batere aberats ez den lurzorua,
mehatxatuta dago. Arrisku handia dago hurrengo urteetan zuhaitzak horitzen
ikusteko. Alemaniarrek aurrea hartu diote. Fenomenoari buelta emateko,
lurzoruak (mila hektarea urteko) karez ongarritzeko plana jarri dute martxan.
Estatu Batuetan, Europan
zoritxarrez gero eta gehiago onartzen diren eritziak ari dira gailentzen:
poluzio atmosferikoak parte hartzen du, baina ez da kalte horien eragile
bakarra. Oso ondo aztertutako hamabost bat erretxina-espezie amerikarretan
(Kalifornian, ekialdean eta Apalatxeetan) bizitasun-galera ozonoagatiko
poluzioaren ondorio izan daitekeela ondorioztatu da.
Alarma jo eta hamar
urte geroago, basoetako gaitz hauek konponbidea badutela kontsideratu
da azkenik eta zuhaitz gutxi batzuk besterik ez ditu akabatu. Erabateko
hondamena ez da gertatu. Baina ingurugiroarekiko kezkak poluzioaren aurkako
araudia aurreratzeko balio izan du behintzat eta baita poluzioaren eraginari
buruzko azterketa sakonak egiteko ere. Dossierra, hala ere, ez dago itxia:
eremu epeletan lokalizatutako kalte hau, Zeelanda Berrian, Hawaiin, Alaskan
eta Pazifikoko irletan agertzen hasi da; ia poluzio atmosferikorik ez
dagoen tokietan, alegia.
Suteak
 |
| Uda
garaian eragile nagusia gizakia da. Sute gehienak axolagabekeriak,
berak eragindako istripuak eta piromanoek sortutakoak dira. |
Duela hamar bat urtez
gero, basoetako suak gaurkotasun nabarmena izaten du uda oro. Frantzian
batezbeste 35.000 hektarea baso kiskaltzen dira sute horietan; Mediterranioko
itsasertzean nagusiki. Azken ekainean Quebecen ia hamar aldiz azalera
handiagoa errauts bihurtu zuen sute izugarri batek. Enborrak ia sei astez
aritu ziren erretzen. Berrogeitamar urtetan ez da horrelakorik ezagutu;
1941ean suntsitutako azalerak guztira 642.455 hektarea hartu bait zituen.
Basotako suteak ebitaezinak
dira. Handiak ala txikiak izan, aurkako sistemak jasan egiten dituzte
eta horien eragin ekonomiko, ekologiko edo sozialak ikaragarriak izan
daitezke. Oregon eta Washington Iparramerikako estatuetan tximista da
su-eragile nagusia. Su naturalek, dozena bat edo beste urteko tarteekin
behin eta berriro erasotzen die basoei eta horiek moldatzen laguntzen
dute.
Ikuspuntu ekologikotik
bakarrik begiratuta, ingurunea ez da arriskuan jartzen sua pasatze hutsagatik.
Begetazio guztiari erasoz edo lurretik narraz igarotzen den sua izan arren,
landaredia bere kasa berriro hazten da. Ekaitzek lurzorua erabat higatzen
ez badute edota beste sute bat azkarregi pizten ez bada, espezieen arteko
lehia sortzen da berriz.
Are gehiago, erretxinadun
espezie batzuen aleak gaixotu egiten dira pinaburuetan eta hain gogorrak
izaten dira, ezen sutearen beroak bakarrik aska bait ditzake. Hautespen
naturaleko eta dibertsitate biologikoko bektore izanik, suak beste baso
bat sortzen laguntzen du eta urte batzuk geroago baso heldu izango da.
Yellowstongo parkeko sute ospetsua, 1988an Estatu Batuetako iparmendebaldeko
635.000 hektarea kiskali zituena, bere kasa itzal zedin utzi zuten laisserfaire
ekologikoaren izenean.
Onartu beharra dago
hala ere, su-pizte naturalak oso gutxi direla zoritxarrez. Australian
suteen % 90 gizakiak eragindakoak dira. Frantzian jatorria atzemandako
suteen % 30etik % 6 bakarrik ziren tximistaren ondorioz hasitakoak. %
11k du jatorria asmo txarrean eta honek zalantzan jartzen du uda
gorrien erantzule nagusi piromanoak direneko ideia. Gehienak (%
70 inguru) axolagabekeriaren edo istripuen ondorio dira. Sute izugarriak
ez dira inoiz azken kategoria horretan sartu.
1982-1983an 11 hilabete
ingurutan Borneoko Kalimantaneko ekialdeko baso tropikal hezea suntsitu
zen. Nekazari txikiek lurrak erein aurretik horiek garbitzeko sua egin
zuten beren lurzatietan. Euri-sasoiak su horiek itzaliko zituela uste
zuten, baina ez zuen euririk egin... eta sutea ez zen itzali hurrengo
urterarte. Balantzea: 3,5 milioi hektarea baso mapatik desagertu egin
ziren urte batzuetarako.
Suteen eragina ez
da beti suntsitutako azaleraren balantzea eginez neurtzen. Mediterranio
inguruan adibidez, kalteak gizarte-mailakoak dira. Inor gutxi kezkatzen
da erretako pinuen metro kubikoez dagoeneko. Basoak bere funtzio ekonomikoa
galdu egin du, segurtasuna behar duen aisi-ingurune bihurtuz. Landetako
pinudiak ez bezala, baso mediterraniarra ez da batere zaindu. Adarrak,
adaskak eta belar lehorrak pilatu egin dira eta sutea eragiteko lehen
elikagai bilakatu dira. Iparrafrikak ez du horrelako arazorik; animali
taldeek basoak zeharkatu eta txaraka jaten bait dute.
Suteak aurrikusteko
lanetan asko aurreratu da, baina paradoxa itzela eragin du: sute txikiak
desagertu egin direnez (oso garaiz egiten zaie aurre), erregaia osorik
dago sasitan eta txarakan metatuta, urtero jende guztia beldurtzen duen
sute katastrofikoa pizteko arriskua areagotuz. Konponbidea argi dago:
mendia sasiz garbitzea. Sasi horiek kentzeko fitozida kimikoak, ardi eta
ahuntzak edota oso ondo kontrolatutako suak erabil daitezke. Baina espezie
batzuk ez dute azken tratamendu hau oso ondo jasaten. Turistek adibidez;
baso belztuek horiek uxatu egiten bait dituzte.
|