 |
Jatorri
psikikoa duen gaixotasuna da, bere ezaugarria pisua galtzeko asmo
irrazional eta ilogikoak bultzaturik janariari erabat uko egitea
izanik. Beste era batera esanda, jateari ezetz esaten diote, ez
gizentzearren.
Anorexia
gizarte aberats eta teknologikoki aurreratuen luxu bezala kontsidera
daiteke; jende horren artean irudi fisikoaren eta mehetasunaren
kultuak neurriz kanpoko estimazioa eta garrantzia hartzen bait du.
Janariak lortzea, bestalde, ez da inolako arazo gizarte horietan.
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
|
 |
Anorexia
gizarte aberats eta teknologikoki aurreratuen luxu bezala
kontsidera daiteke; pertsona horiengan irudi fisikoaren
eta mehetasunaren kultuak neurriz kanpoko estimazioa eta
garrantzia hartzen bait du. |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Anorexia
psikikoa gaixotasun zaila eta konplexua da; bere sorkuntzan eta
garapenean ez bait dute ia pisurik faktore organikoek; faktore psikologikoek
eta mentalek baizik.
Emakumezkoen
gauza da ia erabat, 100 pertsona anorexikotatik 95 emakume dira
eta. Eta eritasunaren nondik norakoa ulertzeko beste datu estatistiko
bat honakoa da: anorexia adoleszenteek eta 12-25 urte bitarteko
emakumeek jasaten dutela gehienbat, arrisku altueneko adinak 14-18
urte bitartean egonik.
| Gaixotasuna
sor dezaketen arrazoiak |
 |
 |
 |
 |
 |
Anorexia,
adimenak edo menteak zeresana duen bestelako ia gaixotasun
guztietan bezala, arrazoi askok eta desberdinek sortua izan daiteke.
Kasu bakoitza mundu bat da.
- Baina,
maila estatistikoan emakume bat (edo gizonezko bat) jatekoari
utzi eta tamaina horretaraino argaltzera bultzarazten duen arrazoietatik
nagusia norbere buruaren inflabalorazio nabarmena, norbere gorputza
ez onartzea eta autoestima eskasa direla esan daiteke.
- Behar
bezala kontrolatu ez den arazo emozional bat, senideren baten
heriotza, maitasun kontutan edukitako nahigabe edo desengainoren
bat edota familiarteko gatazkak, izango lirateke pertsona bat
egoera horretara (anorexia nerbiosora, alegia) bultza dezaketen
faktoreak. Ikuspegi psikologikotik, pertsona horrek bizi dituen
angustia eta sufrimendu horiek kanporatzeko modua litzateke anorexia.
- Argaltasun-moda,
gorputz gazte eta perfektuenganako zaletasuna eta irrika, komunikabideek
eta publizitateak etengabe potentziatzea, horra hor adoleszente
ezegonkor eta oraindik erabat heldu gabea depresio-egoerara eraman
dezaketen beste faktore batzuk.
-
Anorexia nozitzen duten pertsonen artean, estatistikek diotenez,
hirutik bat lehenago obesoak izandakoak dira. Hortik atera daiteke,
ondorio gisa, anorexia obesitatearen kontrako erreakzio bezala
ere sor daitekeela.
Pertsona
anorexikoak izan ohi duen sintoma fisiko nabarmena bere itxura da:
estetikoa, argal-argala. Anorexikoak, ez jateko bere afan horretan,
bere gorputzari, tailari eta adinari dagokion pisua baino % 50 gutxiago
pisa dezake.
Aurpegia
garaiz lehen zahartu eta zimeldua eduki ohi dute anorexikoek, itxura
tristea dutela.
Larruazala
(lehorra eta hotza deshidratazioaren eraginez) bilo edo laun fin-fin
batez estaltzen da, eta betazpi urdin-beltzaskak oso nabarmentzen
dira.
Arin-egoerari
dagokionez, lehen fasean anorexikoa oso pertsona aktiboa da, eta
hori kirola eginez edota ikaragarrizko paseoak edota ibilaldiak
eginez bideratzen du. Baina gaixotasunak aurrera egin ahala, hasierako
hiper-aktibotasun hura apatia eta axolagabetasun bihurtzen da; ez
bait dauka beste ezertarako adorerik.
Pertsona
anorexikoak ezin du lorik egin normalean eta bestelako depresio-sintomak
ere baditu: negarra, tristura, gizartearekiko uzkurtasuna, autoestima
eskasa, emozio-arloko egonkortasunik eza, suminkortasuna eta kontrolatzeko
zailtasuna, antsietateaz gain.
Emakume
anorexikoak, nutrizio eskasaren eraginez hilekoa desagertu (amenorrea)
eta sexu-iharduerarako joera galdu ohi ditu.
Gaixo
hauek, ia beti nahitako gorakoak eduki ohi dituzte, egindako azken
jatordua, gorputzak zurgatu baino lehen, kanporatu asmoz. Eta gorako
hauek oso lagungarriak izaten dira diagnostikoa egiteko.
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Adoleszenteen
kasuan, gurasoei dagokie beren seme-alaben lehenengo sintoma
agertu bezain pronto neurriak hartzea, hala nola beren
gorputza eta nortasun propioa onar ditzaten laguntzea.
(Argazkia: E.A.E.). |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Kasu
onbera gutxi batzuk izan ezik askotan adoleszentzi garaiko
krisiak eraginak, eta bere kasa konpontzen direnak izaten dira,
anorexiaren berezko eboluzioak desnutriziora darama gaixoa, eta
tratamendu egokia jarri ezean, azkenean hil egin daiteke.
Anorexiak,
gaixotasun psikikoa denez, tratamendu egokia behar du; espezialistek
gidatua, argaltzeko eta jateari uzteko irrika eta afan kaltegarri
hori eragin duten arrazoiak baztertzeko.
Gaixoak
tratamendua bere gogoz onartzen ez badu (normalean jan-neurri orekatua
eta konpletoaz gain, lasaigarriak eta antidepresiboak ere eman ohi
dira), anorexikoa ospitale edo eritetxe batera eraman beharko da.
Garrantzi
handikoa da gaixoak bizi-maila egokia lortzeaz gainera, gaixotasuna
erabat sendatzeko pertsona horrek janariak libreki eta bere borondatez
onartu beharko dituela argi uztea; honekin batera anorexiara eraman
duen arrazoi psikologikoa ere asumitu eta kontrolatu bait du.
Anorexiaren
tratamendu klinikoa eta psikikoa luzea eta nekosoa da, baina arazoak
badu soluziorik. Horregatik azpimarratu beharra dago ez dagoela
soluzio magikorik. Ezta etxeko erremediorik ere, gaixotasun psikiko
honentzat. Psikiatria eta psikoanalisia dira esku artean dauzkagun
baliabiderik eraginkorrenak.
Anorexia
oso prebentzio zaileko egoera da; mundu psikikoarekin zerikusia
duen guztia bezala, oso konplexua bait da. Arrazoi jakin batzuen
aurrean, pertsona batzuek modu batera erreakzionatzen dute (modu
negatiboan) eta beste batzuek asimilatu egiten dituzte, bere bizitzetara
inkorporatuz.
Adoleszenteen
kasuan, gurasoei dagokie beren seme-alaben lehenengo sintoma agertu
bezain pronto neurriak hartzea, hala nola beren gorputza eta nortasun
propioa onar ditzaten laguntzea.
Moda
sozialen topikoetatik ihes egin; moda horiek mehetasuna aldarrikatzen
bait dute edertasunaren eredu bakar gisa (gaur egun). Bestelako
koalitate batzuk (esku-zabaltasuna, maitasuna, inteligentzia, etab.)
baloratzen erakutsi, alderdi fisikoak garrantzi osoa har ez dezan.
|
Familiak
anorexiko baten aurrean har ditzakeen jokabide kaltegarriak
- Trastorno
hau, gaixoak nahita hartutako jarrera dela.
- Gaixoa
jatera derrigortzea, bortxaz edota engainatuz.
- Beti
gaixoaren pisuaz eta itxuraz kezkatuta egotea.
- Arazoa
bitaminekin edota jan-neurri bereziekin soilik konpontzen
saiatzea.
-
Isolatu eta eritetxe batean ingresatzea ez onartzea, medikuak
horrelakorik aginduz gero.
|
|
Kontuan
eduki beharreko hainbat puntu
- Anorexia,
gaixoaren inguruan dauden guztiei ere badagokie. Horregatik,
ezinbestekoa da gurasoek psikologo edo psikiatraren bati
aholkua eskatzea, beren alaba adoleszentearen terapian hobeki
laguntzearren.
- Pazientzia
eta ulertzeko gogoa erruz behar dira; anorexiak jota dagoen
senide batek erabat aldatzen bait ditu familia osoaren harreman
eta azturak. Aldez aurretik, sendatzeko bidea, luzea izateaz
gain, zaila eta oztopoz betea dela jakin behar da.
- Borondatea
da sendatzeko biderik onena.
- Jateari
uko egitea, osasuna galtzeko arriskuaz izanik ere, besteen
atentzioa erakartzeko modu inkontzientea da. Horregatik,
ezin bestekoa da medikuarengana joatea lehen sintoma agertzean.
- Diuretikoak
eta libragarriak kontrolik gabe kontsumitzeak dakarren arriskua.
Horra hor anorexiak jota daudenen laguntzailerik finenetako
bi.
- Azkenik
gogoratu anorexikoen % 6 gaixotasun honegatik hil egiten
dela, anorexia garaiz harrapatzen ez bada ondorio larriak
ekar ditzakeen gaixotasuna delako.
|
|
Galdera-erantzunak
- Anorexia
nerbiosoa diagnostikatu zaion neskak derrigor behar al du
eritetxeren batean ingresatu tratamendua jasotzeko, edota
etxean har al dezake tratamendua?
Ondotxo frogatu da famili girotik aldentzea, eta zentru
egoki batean ingresatzea, ezinbesteko baldintza dela anorexia
nerbiosoaren tratamenduak emaitza onak eduki ditzan. Bestalde,
gorputzeko erasanak eta pisu-galerak ere hobeto tratatuko
dira ospitaleko giroan etxeko giroan baino.
- Betidanik
izan naiz jangartua eta oso argala ... Horrek ba al du inolako
zerikusirik anorexia nerbiosoarekin?
Bereizi beharra dago. Batetik gutxi, baina beren gorpuzkera
eta iharduerarekin behar adina jaten duten pertsonak daude.
Hauetan ez dago inolako transtornorik; elikadura gorputzaren
premietara egokitua bait dago. Beraz, ez dago kezkatzeko
arrazoirik.
- Seme
edo alabaren bat horrela hasten denean (triste, ia ez du
ezer probatzen, etab.) gogor egiteak eta jatera derrigortzeak
ezertarako balio al du?
Ia seguru, jarrera hori kontrakoa izango da. Lehen-lehenik
seme-alaba horrekin harreman eta komunikazio ona lortu behar
litzateke, horrela arazoaren gakoa non dagoen jakin ahal
izateko. Gurasoen jarrera gogor eta autoritarioak baztertu
egin behar dira noski, biktima-sentsazio hori ez areagotzeko.
- Ama
anorexiko batengandik, alabak denborarekin gaixotasun bera
jasoko al du?
Berez, herentzia genetikoak zeregin handia du jatorri
psikikoa duten gaixotasunetan. Baina gaur egun, zehaztuz,
anorexia ez dela heredatzen esan daiteke, aurrejoera bat
egon badagoen arren... Alabak amaren jokamoldeak kopiatzen
baditu, dudarik ez, arriskua egongo da, baina ez da ezinbesteko
baldintza; gurasoak eta seme-alabak beti-beti erabat berdinak
ez bait dira izaten.
- Noiz
kontsidera daiteke pertsona anorexia nerbiosotik erabat
sendatuta dagoela?
Normalean, jateko orduan jaten duenaren kantitateaz eta
bere pisu-irabaziaz arduratzen ez denean. Jatorduak gorakoen
bidez kanporatzen ez dituenean nahita, edo nahi gabe,
eta hilerokoa (emakumea denean) normalizatzen denean. Baina,
batez ere, gaixotu zuen problema edo transtornoa onartu
eta asimilatzen duenean.
- Esan
al daiteke anorexia suizidio gisako bat dela?
Esaldi hori nahikoa egokia da. Anorexikoak mundu osoari,
bere bizitzan ongi ez dabilen zerbait badela oihu egiten
dio. Horixe da, bere modura, ez dagoela ados esateko erabiltzen
duen bidea. Eta horrexegatik behar du anorexikoak laguntza
psikologikoa; gaitza eragin dion ondoez hori bideratu eta
ahal izanez gero konpontzen lagunduko diona.
|
|