|
Euriak, lehorreko
bizidunok behar dugun lehengairik preziatuena, hots, ura ekartzen digu.
Baina, aldi berean, garden dirudien urak espero ez ditugun substantzia
kaltegarriak izan ditzake.
Bigarren Mundu-Gerraren
ondoren garapen industrialak abiada beldurgarria hartu zuen eta ondorioz,
batez ere erregai fosilak kontsumitzen duen makina eta lantegi ugari sortu
zen. Hau dela eta, ekologi sistemak aldatu ezezik bizidunok osasun-arazoak
ere izan ditugu.
 |
| II.
Mundu-Gerraren ondoren garapen industrialak abiada beldurgarria hartu
zuen eta, ondorioz, batez ere erregai fosilak kontsumitzen zituen
makina eta lantegi ugaria sortu zen. |
Poluzioak, oro har,
arazo-mota desberdinak eragin ditu Lurrean. Besteak beste, negutegi-efektuak
(karbono(IV) oxidoaren metaketaz sortzen denak) hurrengo mendean ur-mailak
eta klimatologia alda ditzake. Birziklatu ezin diren hondakin solidoen
metaketa goiko mugara heltzen denean, hortik aurrerakoa ezin izango du
naturak asimilatu; etab.
Euri azidoa, poluzio-mota
batzuk sortutakoa da; zentral termikoek eta ibilgailuek sortutakoa batez
ere. Hauek erregai fosilak erretzen dituztenean, tximinietatik edo ihesbideetatik,
besteak beste sufre oxidoa eta nitrogeno oxidoa atmosferara isurtzen dituzte.
Poluitzaile hauetako zati bat lurreratu egiten da eta beste zatia aireak
eramaten du, ur-lurrinaz konbinatu eta azidoak sortuz. Azkenik, azido
hauek euriarekin batera lurreratzen dira.
Euri azidoa batez
ere azken hamarkadetan nabaritu bada ere, orain dela ehundaka urte, jada,
ezaguna zen. Artean industria gutxi baldin bazegoen ere, naturalki (sumendien,
ikaztegien eta landare-ustelketaren ondorioz) sortzen zen noizean behin.
Hala ere, naturalki sortutako euri azidoaren eragina, poluzioaren bidez
sortutakoarena baino askoz ere txikiagoa izan da.
1950-1980 urte-bitartean
Europako euriak hamar aldiz handiagotu zuen lurraren azidotasuna. Nahiz
eta azken urte hauetan azidotasun-maila txikiagotu, arazoa oraindik larria
da.
Euri azidoak badu
ezaugarri harrigarri bezain penagarri bat, hau da, euri azidoa lainoekin
batera higitzen denez, sortutako lekutik ehundaka kilometrora eror daiteke.
Tximiniak, oro har, oso altu izaten direnez, hauek botatako oxidoak lainoek
harrapatzen dituzte. Laino hauek haizeen eraginez higitu egiten dira eta
handik bizpairu egunera euri poluitua botatzen dute. Batzuetan, ordea,
euri azidoa sorlekutik hurbil eror daiteke. Honen adibide; gisa Eskoziako
kasua aipa dezakegu; bertan Ingalaterran sortutako euri azidoa erortzen
baita.
Hala ere, arestian
aipatu bezala, askotan poluzio atmosferikoa esportatu egiten da. Adibidez,
Erresuma Batuak Eskandinaviarantz esportatu du. Euri azidoaren eragina
jasaten ari diren beste leku batzuk Afrika, Hegoamerika eta Asiako hegoaldea
dira.
Orain arte euri azidoaren
ezaugarriak eta banaketa aipatu ditugu, baina zeintzuk dira beren ondorioak?
Aurreraxeago lehorreko
ondorioak azalduko ditugu, baina lehenbizi uretan bertan duen eragina
plazaratuko dugu.
 |
|
Ur-inguruneetan
lakuak dira, ezpairik gabe, ondoriorik larrienak jasatzen dituztenak.
Harrigarria badirudi ere, aipatu laku hilek beren gardentasuna mantentzen
dute.
|
Ur-inguruneetan lakuak
dira, ezpairik gabe, ondoriorik larrienak jasaten dituztenak. Euriak utzitako
azidoak errekek eta ibaiek eramaten dituzte. Ur hauek lakuetara isurtzen
badira, bertako animaliarik eta landarerik gehienek ez dute ur azidoa
onartzen. Ondorioz, laku asko kalteturik edo hilik dago. Honi buruz asko
dakite Eskandinavian, bertako milaka laku gardentasuna mantenduz hil egin
da eta. Eskandinaviako lakuen egoeraren erruduna Erresuma Batua izan da;
poluzioa honek esportatzen baitzuen. Harrigarria izanik ere, aipatu laku
hilek beren gardentasuna mantentzen dute.
Lehorrean basoak dira
kalterik handiena jasaten dutenak. Zenbait lekutan zuhaitzek hostoak galtzen
dituzte hil bitartean. Zuhaitzek ezaugarri jakineko lurrak behar dituzte.
Euri azidoak lurreko elementuen konposizioa aldatzen duenez, aurreko oreka
apurtu egiten da. Lur azidoan hazten diren zuhaitzek, izoztean edo lehortean
ez dute behar adinako defentsarik. Ondorioz, ahulezia honen eraginez basoetan
dauden birus, onddo edo intsektuen erasoz galtzeko posibilitatea besterik
ez dute.
Euri azidoak lurrari
ezezik, hostoei zuzen-zuzenean eraso diezaieke. Sufre (IV) oxidoak hostoen
poro txikiak ixten ditu, landareak arnasa hartzea eragotziz.
Europan badugu euri
azidoak kaltetutako baso ezagun bat, hots, Alemaniako Oihan Beltza.
Arte-lanak eta eraikuntzak
ere ez daude eraso honetatik salbu. Euri azidoak estatuetako, pinturetako
eta eraikuntzetako materialak ukitzen dituenean, kaltetu ezezik apurtu
ere egin ditzake.
Lurrean, arte-lan
kaltetuen zerrenda luzea da; Londresko San Pablo katedraleko hormetako
harria erortzen ari da; Polonian Krakoviako katedraleko urrezko teilatua
herdoiltzen ari da; Indiako Taj Mahal ere jota dago; Erroman Migel Angelek
egindako Marko Aurelioren estatua bere lekutik kendu dute euri azidotik
babestu nahian.
Artikulu honen hasieran
azaldu dugunez, poluzioak osasun-arazoak ere eragin ditzake. Airean dagoen
azidoa arnasteak, eztula, arnas arazoak eta begietan, sudurrean eta eztarrian
narritadura sor ditzake.
 |
| Lehorrean
basoak dira kalterik handiena jasaten dutenak. Zenbait lekutan zuhaitzek
hostoak galtzen dituzte hil bitartean. |
Arnastutako hautsek,
gasek eta partikulek substantzia kantzerigenoak izan ditzakete. Batez
ere diesel motoreek botatako kedarrezko partikula beltzek kantzerra sor
dezakete. Gainera euri azidoak aluminioa garraia dezake urtegietaraino
eta horren ondorioz Alzheimer gaitza sor daiteke.
Euri azidoek sortutako
arazoak Lurreko leku askotan gertatzen dira eta Euskal Herria ere ez dago
salbu. Azken datuen arabera Euskal Herrian arazo larririk ez baldin badago
ere, zonalde batzuetan besteetan baino nabariagoa da euri azidoaren eragina.
Une honetan, oro har, kostaldeko landarediak barnekoak baino osasun hobea
duela esan daiteke.
Artikulu hau amaitu
aurretik, euri azidoaren arazoak ekiditeko egin daitekeena azalduko dugu.
Lehenengoa, zentral
termikoek isurtzen duten poluzioa kontrolatu egin behar da, tximinietan
iragazki egokiak ipiniz.
Bigarrena, ibilgailuen
ihesbideetatik botatzen diren gasen kantitatea txikiagotu egin behar da.
Horretarako, katalizatzaileen bidea da egokiena.
Hirugarrena, ibilgailu
partikula gutxiago erabili behar da eta garraio publikoa edo bizikleta
gehiago.
Laugarrena, etxeetan
eta lantegietan energia aurreztu egin behar da eta aldi berean energia
alternatiboen bidea jorratu.
Azkenik, poluzioaren
aurkako arauak indartu egin behar dira.
 |
| Euri
azidoa lainoekin batera higitzen denez, sortutako lekutik ehundaka
kilometrora eror daiteke. Tximiniak, oro har, oso altu izaten direnez,
hauek botatako oxidoak lainoek harrapatzen dituzte. Laino hauek haizeen
eraginez higitu egiten dira eta handik bizpahiru egunera euri poluitua
botatzen dute. |
|