|
Hemoglobinaren
egitura zein den aurkitzeagatik eman zioten Kimikako Nobel saria 1962.
urtean.
Atzo hil zen Max Perutz
biologo molekularra minbiziak jota. Perutzen ekarpen handiena hemoglobinaren
egitura zein den aurkitzea izan zen. Lan hori 1938an burutu zuen. Urte
batzuk geroago John Kendrew biokimikariak mioglobinarena aurkitu zuen;
lan horiengatik biek jaso zuten Kimikako Nobel saria 1962an. Aipagarria
da James Watson eta Crick
biologoek 1953an aurkitu zutela ADNaren egitura, eta 1962an jaso Nobel
saria. Urte oparoak izan ziren, beraz, biologia molekularrarentzat.
Hemoglobinaren eta
mioglobinaren egiturak aurkitzeko, X izpien difrakzioa erabili zuten biologoek;
geroztik garrantzi handia hartu du analisi-teknika horrek proteinak ikertzeko.
Esparru horren ateak ireki zituzten bi zientzialariak hil dira dagoeneko,
Kendrew 1997an hil baitzen.
|