|
Eguraldiak eragin
handia dauka gure eguneroko jardunean. Gizakia beti ibili da zeruari begira
ea euria, ekaitza, eguzkia edo zer demontre dakarren asmatu nahian. Aurrerapen
teknikoei esker, fidagarritasun oso altua lortu da 48 ordutarako iragarpenetan.
Ondorioz, gure gizartea, oro har, iragarpen horien zain eta egarri bizi
da gaur egunean, edo ... ez al dira telebista eta irratiko une entzunenak
eguraldi-iragarpenenak? Egarri horrek egoera egokia sortu du iragarpenak
idazteko sistemak ikertu eta merkaturatzeko, baita horrelako testuak hizkuntza
askotara zabaltzeko tresna automatikoak asmatzeko ere.
Giza
itzultzailearen lanaren kalitatea, zalantzarik gabe, hobea eta aberatsagoa
izango da beti, baina gaur egun posible da, zenbait teknika automatiko
erabiliz, meteorologia bezalako arlo zehatz eta tekniko batean dokumentuak
sortzea.
Artikulu honetan, metereologiaren arloan testu-sorkuntza eleanitza darabilen
Multimeteo sistema interaktiboa aurkezten dugu, baita bertan euskarazko
sorkuntzarako egin dugun egokitzapena ere. Garatutako sistemak egunero
eskaintzen ditu eguraldi-iragarpenak web helbide honetan: http: //www.inm.es/wwi/Multimeteo/Multimeteo.html
Aurrekariak
 |
| Meteosat
sateliteak jasotako irudia. (meteosat) |
Testuen sorkuntza
automatikoaz baliatzen ez den arren, eguraldi-iragarpenak automatikoki
itzultzen dituen sistema bat aipatu behar da hemen. Montrealgo TAUM taldeak
sortutako METEO sistema izan da inoiz lortu den itzulpen-sistemarik arrakastatsuena.
Egunero-egunero oso antzekoak ziren itzulpen aspergarriak egiteko itzultzaileak
aurkitzea zaila zen, eta Kanadako zerbitzu meteorologiko ofiziala hasi
zen bide automatikoak ikertzen. Lortu zuten METEO sistema hura buletin
meteorologikoak itzultzen ibili da 1977tik hona, ingelesetik frantsesera,
eta egiten duen itzulpenaren % 80 erabat zuzena da. Hala ere, meteorologiaren
inguruan lortu zen arrakasta ez da hedatu, sistema beste gai batzuetara
egokitu arren ez baita lortu kalitate-maila bereko emaitzik. Nonbait,
eguraldi iragarpenen esparruak egokitasun berezia du horrelako prozesu
automatikoei begira.
Kanadan ere 1993an
martxan jarri zen Forecast Generator (FoG) lan-ingurunea. Sistema horretan
meteorologoak editore grafikoa erabiltzen du datu meteorologikoak erakusten
dituen mapa egokitzeko, eta ondoren, sistemak automatikoki sortzen du
eskualderako iragarpen meteorologikoa ingelesez eta frantsesez.
MultiMeteo
sistemaren historia
|
HGMT
|
Nt
|
W
|
Wi
|
Wp
|
We
|
Wt
|
To
|
Top
|
Toe
|
Vv
|
Vp
|
Ve
|
Vt
|
Te
|
DTe
|
H
|
DD
|
FF
|
FFt
|
HN
|
| Bartzelona
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
03:00
|
3
|
2
|
1
|
2
|
2
|
2
|
0
|
0
|
0
|
0
|
0
|
0
|
0
|
18
|
3
|
0
|
1
|
1
|
0
|
9999
|
|
06:00
|
3
|
2
|
1
|
2
|
2
|
2
|
0
|
0
|
0
|
0
|
0
|
0
|
0
|
17
|
3
|
0
|
1
|
1
|
0
|
9999
|
|
09:00
|
3
|
2
|
1
|
2
|
2
|
2
|
0
|
0
|
0
|
0
|
0
|
0
|
0
|
21
|
2
|
0
|
1
|
1
|
0
|
9999
|
|
12:00
|
3
|
2
|
1
|
2
|
2
|
2
|
0
|
0
|
0
|
0
|
0
|
0
|
0
|
25
|
1
|
0
|
8
|
1
|
0
|
9999
|
|
15:00
|
3
|
2
|
1
|
2
|
2
|
2
|
0
|
0
|
0
|
0
|
0
|
0
|
0
|
25
|
2
|
0
|
8
|
1
|
0
|
9999
|
|
18:00
|
4
|
2
|
1
|
2
|
2
|
2
|
0
|
0
|
0
|
0
|
0
|
0
|
0
|
22
|
2
|
0
|
8
|
1
|
0
|
9999
|
|
21:00
|
4
|
2
|
1
|
2
|
2
|
2
|
0
|
0
|
0
|
0
|
0
|
0
|
0
|
18
|
2
|
0
|
0
|
0
|
0
|
9999
|
|
00:00
|
3
|
2
|
1
|
2
|
2
|
2
|
0
|
0
|
0
|
0
|
0
|
0
|
0
|
15
|
2
|
0
|
1
|
1
|
0
|
9999
|
| 1.
taula. Eguraldi-iragarpenerako datu-matrizea. |
1995. urtean Frantziako
Meteorologia Zerbitzuak (Meteo France) MultiMeteo proiektua bultzatu zuen
eguraldi-iragarpenak hainbat hizkuntzatan argitaratu ahal izateko. Horretarako,
elkarlanean hasi zen Espainiako Instituto Nacional de Meteorología-rekin
(INM), Belgikako Royal Meteorological Institute-rekin (RMI), Austriako
Zentralanstallt für Meteorologie und Geodynamik-arekin (ZAMG)
eta sorkuntza linguistikoan adituak ziren bi enpresekin: Parisen egoitza
duen Lexiquest eta Madrilgo CL Servicios Lingüísticos.
Alemaniako meteorologia-zerbitzua (DWD) ere hasieran elkartu zitzaien,
baina utzi egin zuen geroxeago.
Elkarte horiek Multilingual
Production of Weather Forecasts deituriko proiektua aurkeztu
zuten, eta Europako Batasunaren finantzazioa lortu zuten. Sistema lau
hizkuntzetarako (frantsesa, ingelesa, gaztelania eta alemana) garatu zen.
1999ko otsailean egin zen ebaluazioaren emaitzak oso positiboak izan ziren.
2000. urtean INMk
eta Lexiquest-ek akordio bat lortu zuten sistema lau hizkuntza
gehiagotara zabaltzeko: nederlandera, katalana, galegoa eta euskara. Euskarara
zabaltzeaz Donostiako Informatika Fakultateko Ixa Taldea eta UZEI Terminologia
Zentroa arduratu izan gara, eta memento honetan proiektuaren garapen-fasea
bukatzear gaude.
Eguraldi-iragarpenak
sortzeko ohiko prozedura
Datu meteorologikoak
jasotzeko bi iturri erabiltzen dira: lurrazaleko datu-bilketa eta espaziokoa.
Lurrazaleko datuak meteorologia-behatokietanhartzen dira; horietan, une
oro neurtu eta jasotzen dira atmosferaren egoera deskribatzen duten aldagai
fisikoak. Espaziotik ere lortzen dira beste datu batzuk: satelite meteorologikoek,
METEOSAT
satelite geoestazionarioak eta TIROS-NOAA serieko satelite polarrak etengabe
aritzen dira informazioa bidaltzen.
Jasotako datu numeriko
guztiak eredu matematiko konplexuen bidez prozesatzen dira. Prozesu automatikoek
aldagai fisikoek hurrengo egunetan izango duten bilakaera simulatzen dute
eta horrela iragarpen meteorologikoetarako datu-matrizeak sortzen dituzte.
Meteorologoak orduan aukera du datu-matrize horietan ukituak egiteko,
alegia, bere eskarmentua erabiliz aurreikuspena osatu eta biribiltzeko.
Ondorio gisa, 1. taulan ikusten dugun bezala, matrizeek hainbat ordutarako
(3 orduko epeak INMren sistemaren kasuan) tenperatura (Te), haizearen
norabidea (DD) eta indarra (FF), hodeiak, euria eta abarrei buruzko datuak
azaltzen dituzte. Horrelako matrize bat lortzen da mapako puntu bakoitzerako.
Datu horiekin meteorologoek
eskuz sortzen dituzte eguraldi-iragarpenak. Lan hori oso luzea eta garestia
suertatzen da, batez ere iragarpen bakar batetik hainbat bertsio egin
behar denean hizkuntza askotan edo estilo ezberdinetan (iragarpen orokorrak,
hondartzetakoak, itsasokoak, mendikoak, erkidegoka, probintziaka...).
Hortxe kokatzen da
MultiMeteoren interesa. Horren helburua ez da meteorologoen lana ordeztea,
horien eginbeharretan modu interaktiboan laguntzea baizik, horrela iragarpenak
hainbat hizkuntza eta estilotan zabaldu ahal izateko. Horrez gain, mapako
toki askotarako iragarpenak egiteko aukera ere ematen du.
Tresna
laguntzaile bat: sorkuntza eleanitza interaktiboa
 |
| 1.
irudia. MultiMeteok euskaraz sortutako buletina. |
Teknika honek lehenbizi,
sorkuntza automatikoaren bidez, zirriborro bat sortzen du, agian guztiz
osatu gabe dauden sarrera-datuetatik abiaturik. Testua hainbat hizkuntzatan
sortzeko ahalmena badu ere, meteorologoari, zuzenketa-lanetan aritzeko,
bere ama hizkuntzan soilik eskaintzen zaio, noski. Meteorologoak testu-zati
batean zuzenketarik egin nahi badu, aldatu nahi duen zatian klik egin
beharko du. Hor, gero zenbait aukera eta modifikatzaile alternatibo eskainiko
dizkio pop-up menuak, eta horien arteko bat aukeratuz zuzenketa
modu erosoan egingo du. Egindako aldaketak kontuan hartuta, sistemak hizkuntza
guztietan sortuko ditu iragarpen-testuak.
Teknika honen abantailak
ondokoak dira: bizkortasuna (hizkuntza bakoitzean testu bakoitza sortzeko
2 segundo inguru behar dira; giza itzultzaile batek 10 minutu inguru behar
ditu); sorkuntzaren bidegarritasuna, nahiz eta daturen bat oraindik jaso
gabe izan, sortutako testuen kalitate handia (batzuetan giza ukitutxoekin);
mantentzeko eta moldatzeko erraztasuna; eta azkenik, giza erabiltzaileek
onartzen dutela (meteorologoei ez die lanpostua kenduko, hizkuntza arrotzetan
idazten lagunduko baizik).
Buletinen
sorkuntza automatikoa
 |
| 2.
irudia. Sistemaren arkitektura. |
MultiMeteok bi modutan
egiten du sorkuntza:
- Paragrafo bakoitzeko
titulua idazteko, probintzien izena duen testu finkoa erabiltzen da;
eta buletinen goiburukoa idazteko (ikus 1. irudia), barruan hainbat
aldagai dituen txantiloia erabiltzen da, adibidez:
Eguraldi iragarpena
*IS *CO. *MO *FD.
Bertako ordua: *LH.
Iragarpenaren balioa: *TT.
non:
- IS-ren balioa probintziaka,
uharteka edo ezer ez izan daiteke.
- CO-ren balioa
erkidegoen izena (adibidez "Galiziako Autonomia Erkidegorako).
- MO-rena hilabetea
("Ekainak)
- FD-rena eguna,
zenbakitan adierazia.
- LH-k ordua adierazten
du
- TT-k iragarpenaren
periodoa (adibidez gaur, goizeko 06:00etatik gauerdiko12:00ak
arte).
- Paragrafoetako
gorputza idazteko, berriz, askoz metodo konplexuagoa erabiltzen da.
Ondoko puntuetan azalduko dugu zer arkitektura eta zer modulu behar
diren maila horretako sorkuntza automatikoari ekiteko.
Sistemaren
arkitektura orokorra
Sistemak erabiltzen
duen sorkuntza-motorra 1994an garatu zen frantsesez gutun komertzialak
automatikoki sortzeko. 1995ean ingelesera zabaldu zen eskuliburu teknikoak
itzultzeko prototipo batean integratuta. Eta
urte berean baita ere, Multilingual Production of Weather Forecasts
proiektuan integratu zen buletin meteorologikoen sorkuntzan hizkuntza
eta funtzionalitate berriak gehitzeko (sorkuntza interaktiboa eta ezagutza
estilistikoen kudeaketa).
Sistemaren arkitektura
2. irudian ikus daiteke. Lehenengo fasean datu meteorologikoen basea eskuratu
eta birformateatzen da, sorkuntza-moduluak erabili ahal izateko moduan
uzteko. Gero sorkuntza-moduluaren zeregina bitan banatzen da: planifikatu
eta gauzatu.
Planifikazio-modulua
Planifikazioak kontzeptu
eta estiloen ezagutza-baseak (EB) erabiltzen ditu eta beste bi fasetan
banatzen da:
- Planifikazio orokorra:
buletina zenbait paragrafotan antolatzen da (goiburukoa, probintzia
bakoitzerako paragrafo bat...)
- Planifikazio meteorologikoa:
sarrerako datuetan oinarrituta paragrafo bakoitzaren edukia zehazten
da. Paragrafoan azaldu behar diren gertaerak (event) eta horien
arteko loturak zerrenda batean biltzen dira interlingua bat erabiliz;
horrela, deskribapena hizkuntzetatik independentea izatea lortzen da.
Hurrengo moduluak hizkuntza bakoitzerako gauzatuko ditu.
Gertaera egoera meteorologikoari
edo egoeraren eboluzioari lotutako objektu kontzeptuala da. Gertaerak
bi motatakoak dira: atomikoak eta molekularrak.
Gertaera atomikoak
eboluziorik gabeko parametro meteorologiko bat adierazten du, balio bakar
bat lotuta duelarik (Value atributua). Adibidez, zeru estalia
adierazten duen gertaera atomikoa honako hau da:
|
Event_CloudCovering4:
Event {
Value= ClassCloudCovering_code4;
Time_Representation= TimeRepresentationMod{};
}
|
ClassCloudCovering_code4
ondoko kontzeptu sinpleen multzoa da: Overcast, NoSun eta VeryCloudy-Overcast.
Kontzeptu horietako bakoitza hizkuntza bakoitzean termino batekin lotuta
dago.
Gertaera molekularrak
parametro bat baino gehiago adierazten du. Adibidez, haizeari buruz ari
garenean indarra, norabidea eta eboluzio-datuak izan ditzakegu. Balio
bat baino gehiago eraman ditzakete (Value0, Value1, etab.
atributuak), bai eta balio horiek biltzeko modua zehazten duen operadore
bat (Operator atributua). Adibidez, zerua hodeirik gabe egotetik
estalita egotera deskribatzeko gertaera molekularra hauxe da:
|
GrowingCloudier_Min0:
Event_mol {
Value0= Event_CloudCovering0;
Value1= Event_CloudCovering4;
Operator= ClassGrowingCloudier_Min0;
Time_Representation= TimeRepresentationMod{};
}
|
Gertaera molekular
hori bi gertaera atomiko eta operadore baten bidez adierazten da. Time-representation
gertaerak denboran kokatzeko balio du (orainaldia, lehenaldia edo etorkizuna)
eta periodoa adierazten du (eguna, goiza, arratsaldea, gaua...).
Planifikazio-moduluaren
irteeran, gertaera atomiko bakoitzerako eta gertaera molekularretako Operator
atributu-klase bakoitzerako kontzeptu bat hautatzen da. Gainera, beste
atributu batzuk gehi daitezke (automatikoki edo meteorologoarekin elkarrekintzan):
probabilitatearen indizea, fasea, periodoa...
Gauzatze-modulua
| zeru1Sem |
Kontzeptu
sinplea |
Euskarazko
terminoa |
Terminoaren definizioa: Unitate semantikoak (Usem) |
Adierazpide
semantikoa (Rsem) |
| estali1Sem |
Overcast |
Zerua,
estalia Estalia |
Usem = Zeru1Sem
UsemR1_INV= Estali1Sem Usem = Estali1Sem |
|
| 2.
taula. Kontzeptu sinpleak, euskarazko terminoak eta horien adierazpide
semantikoa. |
Lortutako kontzeptuak
hizkuntza bakoitzean linguistikoki gauzatzeko modulua Esanahi-Testu
teorian (Melcuk 1988, Polguère 1988) oinarrituta dago. Ezagutza-base
linguistikoa erabiltzen da fase honetan, eta bost etapatan banatzen da:
aurredenotazioa, semantika, sintaxi sakona, azaleko sintaxia eta morfologia.
- Aurredenotazioa.
Etapa honetan, planifikaziotik datorren kontzeptu sinple bakoitzerako
hautatzen da hizkuntza horretan dagokion termino bat. Adibidez, arestian
aipatutako ClassCloudCovering_code4 multzoko Overcast
kontzeptu sinplerako Zerua, estalia edo Estalia
terminoetako bat aukeratuko da. Termino horiek unitate semantikoetan
(USem) banatzen dira, eta Usem horiekin adierazpide semantikoa
(RSem) sortzen da (ikus 2. taula).
- Semantika.
Rsem adierazpide semantikotik nodo eta erlazioz osatutako sakoneko
sintaxiaren grafoa sortzen da, eta horretarako unitate semantiko bakoitzari
dagokion unitate lexikala aukeratzen da.
- Sintaxi sakona.
Sortu beharreko esaldiko hitz guztiak nodoetan kokatuta dauzkan grafoa
eraikitzen da.
- Azaleko sintaxia.
Nodoak ordenatzen dira esaldian hitz bakoitzak hartu behar duen tokia
zehazteko.
- Morfologia.
Nodo bakoitzaren informazio morfosintaktikoaren arabera dagokion hitz-forma
hiztegitik jasotzen da. Hiztegian deklinatutako forma guztiak gordetzen
dira sorkuntza morfologikorik egin behar ez izateko.
Euskararako
egokitzapena
| Kontzeptua |
Euskarazko
gauzatzea |
Frantsesezko
gauzatzea |
Gaztelaniazko
gauzatzea |
| NebDim_inm |
hodei-gutxitzea |
diminution
de la nebulosite |
disminución de la nubosidad |
| Neb0_inm
|
zerua,
oskarbia |
dégagé |
cielo
despejado |
| Neb6
_inm |
hodei-tarteak |
passages
nuageux |
intervalos
nubosos |
| Neb8_inm |
egunean
zehar garatutako hodeiak |
formation
de nuages en cours de journée |
nubosidad
de evolución
diurna |
| DD1 |
haizea,
iparraldekoa |
vent
de nord |
viento
del Norte |
| FF4
|
haizea,
oso indartsua |
vent
très fort |
viento
muy fuerte |
| FF5
|
haizea,
urakan-mailakoa |
vent
violent |
viento
huracanado |
| TempeRel1 |
tenperaturen
beherakada nabarmena |
chute
importante des temperatures |
descenso
notable de
las temperaturas |
| TempeRel2 |
tenperaturen
beherakada moderatua |
chute
sensible des temperatures |
descenso
moderado de
las temperaturas |
| TS2 |
euria |
pluie |
lluvia |
| TS3 |
zaparradak |
averses |
chubascos |
| Br1 |
gandua |
brume
seche |
calima |
| Br2 |
lainobera |
brume |
bruma |
| Morning_Mid |
goizerdian |
en
milieu de matinée |
a
media mañana |
| 3.
taula. Zenbait kontzeptu atomikoen gauzatzea euskaraz, frantsesez
eta gaztelaniaz. |
MultiMeteo sistema
euskarara zabaltzeko lan konputazionala IXA taldeak garatu du eta lan
terminologikoaz UZEI arduratu da. Galegora eta katalanera egin diren egokitzapenak
gaztelaniako bertsiotik abiatuta egin dira, eta batez ere lexikoa landu
behar izan dute, sintaxian eta morfologian aldaketa handirik ez baitzen
behar. Euskararako, berriz, gaztelaniatik (eta zenbaitetan frantsesetik)
abiatu bagara ere, esaldien egitura gehienak aldatu behar izan dira, eta
morfologia-mailako deklinabide-markekin lan berezia egin behar izan dugu.
Hiru fasetan ekin
genion lanari:
- eguraldiari buruzko
euskarazko corpusaren bilketa eta azterketa,
- MultiMeteo sistemaren
eta horren arkitekturaren ezagutza, eta
- sistemaren egokitzapena.
Egokitzapena hiru
azpifasetan egin genuen: aurretik gertaera atomikoak landu (adibidez,
zerua, estalia), gero errazak ziren gertaera molekularrak
(adibidez, haizea, ahula, iparraldekoa), eta azkenik zailtasun
bereziak zituzten gertaera molekularrak (adibidez zerua, hasieran
estalia, euriarekin, gerora oso estalia aldi baterako).
Egokitzapeneko
fase bakoitzean, aurretik azterketa linguistikoa egin genuen, ondoren
ezagutza-basean sartu beharreko informazioaren azterketa eta diseinua,
gero gertaera bakoitzerako adibide adierazgarri baten informazioa sartu
eta probatu, eta azkenik, gertaera-mota bakoitzerako aukera guztiak sartu
eta probatu.
Hauek dira egin dugun
egokitzapenaren ezaugarri nagusiak:
- Kontuan harturik
sistemak sortutako iragarpenek INMren estilo telegrafikoa jarraitu behar
zutela, aditzak kentzea erabaki genuen. Era berean, esaldiko gunea den
izenaren modifikatzaileak komaz bereizita joango dira atributu-sintagma
gisa. Adibidez, Iparraldeko haize ahula edo Haizea
iparraldekoa eta ahula izango da eman ordez, sistemak Haizea,
iparraldekoa, ahula sortuko du.
- Frantsesez eta
gaztelaniaz gerundio bidez adierazten diren eguraldi-bilakaerak bestela
gauzatzen ditugu euskaraz. Adibidez, gaztelaniazko "Cielo despejado
aumentando a nuboso" euskaraz honela sortuko dugu: Zerua,
hasieran oskarbia, gerora hodeitsua.
- Hiztegian, buletinetan
erabil daitezkeen kasuetako hitz-forma guztiak (batzuetan hitz anitzeko
unitateak) idatzi ditugu. Mementoz bi kasu baino ez dira erabiltzen
buletinetan: absolutiboa eta soziatiboa. Hitzaren lema soila agertzea
ere posible da.
Aurrerago sistema
beste estilo batzuekin zabaldu nahiko balitz, deklinabide-kasu gehiago
erabili beharko liratekeenez, hiztegian kasu horiek sartu beharko genituzke.
Ikus dezagun, adibidez, euri hitzaren hiztegiko sarrera:
|
BA_Euri1 : LexemeNomBA {
CatMorph = NOM;
SsCatMorph = COMMUN;
UMorph= [ morpho{Cas= ABS; Nombre= SINGULIER;UMG= "euria";},
morpho{Cas= ABS; Nombre= PLURIEL; UMG= "euriak";}, morpho{Cas=
SOZ; Nombre= SINGULIER;UMG= "euriarekin";},
morpho{Cas= SOZ; Nombre= PLURIEL; UMG= "euriekin";},
morpho{UMG= "euri";},
];
}
|
- Esaldiko guneak,
besterik ezean, deklinabideko absolutibo kasua izango du, eta gunearen
modifikatzaileen kasua kontzeptu edo terminoaren definizioan zehaztuko
da. Adibidez, "Zerua, estalia, euriarekin" sortzen duen kontzeptuak
zehaztu behar du estali terminoak absolutibo singularra hartuko
duela eta euri soziatibo singularra. Absolutibo singularrean azalduko
da zeru terminoa esaldiko gunea delako.
- Euskaraz, sintagma
bakoitzeko azken hitzari itsasten zaio sintagmako deklinabide-kasua,
eta sistemak ez zuen aukerarik ematen modu dotorean hori kudeatzeko.
Horregatik, zenbait arau gehitu behar izan ditugu: batetik, kontzeptu-mailan,
sistemak sintagma bakoitzeko hitz guztiei itsasten die kasu-marka, eta
gero azaleko sintaxiaren etapan hitzak ordenatzen direnean, orduan azken
hitza ez direnei kasua kentzen die. Adibidez, "Zerua, estalia,
euri orokor eta ekaitzekin" esaldia sortzeko, kontzeptu batean
adierazten da euri orokor eta ekaitz sintagma osoak soziatibo kasua
eraman behar duela; hori egiteko termino guztiak markatu behar dira
kasuarekin euri(soz)+orokor(soz)+eta(soz)+ekaitz(soz); geroxeago
euri, eta eta orokor terminoei kasu-marka kentzen zaie "euriarekin
orokorrarekin eta ekaitzarekin" sor ez dezan.
3. taulan, zenbait
kontzeptu atomiko euskaraz nola gauzatu diren ikus dezakegu (erreferentzia
gisa izan dugun gaztelaniazko eta frantsesezko gauzatzea ere idazten dugu
konparatzeko).
4. taulan, berriz,
zenbait kontzeptu molekular nola gauzatu diren ikus dezakegu. Aldagaiek,
adierazten direnean, gertaera horren balioak adierazten dituzte: N aldagaiak
hodeien egoera (oskarbia, hodei gutxikoa, estalia...); DD aldagaiak haizearen
norabidea (iparraldekoa, hego-mendebaldekoa...); FF aldagaiak haizearen
indarra (moderatua, indartsua,...); TS aldagaiak prezipitazioak (euria,
zirimiria...), PER periodoa (goizez...)...
Etorkizunerako
lanak
| Kontzeptua |
Euskarazko
gauzatzea |
Frantsesezko
gauzatzea |
Gaztelaniazko
gauzatzea |
| OrageGrele |
trumoi-ekaitzak
kazkabarrarekin |
orage
accompagné de grele |
tormentas con granizo |
| NebEvSpec |
zerua,
hasieran N1, gerora N2 |
ciel N1devenant N2 |
cielo
N1 aumentando/
/disminuyendo a N2 |
| NebEvSpecTSPer |
zerua,
PER N1, TS1kin, gerora N2 |
ciel
N1 avec TS PER devenant N2 |
cielo
PER N1 aumentando/
/disminuyendo a N2 |
| NebEvSpecTSOrage |
zerua,
hasieran N1, TS1 eta trumoi-ekaitzekin, gerora N2 |
N1
avec TS et Orage devenant à N2 |
cielo
N1 con TS1 y
tormentas a N2 |
| VentSecteur |
haizea,
FF1, oro har DD1 |
Vent
FF1 de secteur DD1 dominant |
viento
FF1 de componente DD1 |
| DimForce |
haizea,
DD1, hasieran FF1, gerora FF2 |
Vent
DD1 FF1 devenant FF2 |
viento
DD1 FF1 aumentando/
disminuyendo a FF2 |
| Pass_var_inm |
haizea,
aldakorra, FF1, aldi baterako DD2, FF2 |
Vent
variable FF1 passagerement FF2 DD2 |
viento
variable FF1
pasajeramente FF2 |
| 4.
taula. Zenbait kontzeptu molekular euskaraz, frantsesez eta gaztelaniaz
gauzatuta. |
Proiektua, gaur egun,
garapeneko azken faseetan dago. Sisteman egon daitezken akatsak aztertzeko
proba masiboa dugu hurrengo urratsa. Ondoren, beharrezkoak diren aldaketak
eta azken ebaluazioa egin. Hala ere, egindako egokitzapena dagoeneko INMren
sisteman integratuta dago, eta egunero-egunero estatu espainoleko erkidegoetako
eguraldi-iragarpenak eskaintzen dira http://www.inm.es/wwi/
MultiMeteo/Multimeteo.html web helbidean.
Helburu orokorreko
idazkera telegrafikoaz gain, helburu bereziko iragarpenak (hondartzetarakoak,
mendizaleentzakoak, eskiatzaileentzakoak...) egitea eta idazkera aberatsagoak
lantzea (adibidez, aditzak sartuta esaldi osoak eskaintzea) pauso egingarriak
lirateke epe ertainean. Frantseserako egin dira horrelako bertsio osatuak,
eta erabiltzen dira gaur egun. Euskararako oraingoz aski litzateke garatu
den sistemaren erabilgarritasuna aztertzea, eta geroago beharra nabarituko
balitz, orduan ekin beharko litzaioke aipatu hobekuntzak antolatzeari.
|