|
Korrikalariek beren
probetan lortzen dituzten munduko errekorrak, estatistikek diotenez lege
edo formula matematiko baten araberakoak dira. Formula horrek, hain zuzen,
ibilitako distantzia eta giza ahalmenak lotzen ditu. Formula logaritmiko
honen adierazpen grafikoa lerro zuzena da.
Horixe uste zen oraintxe
arte, baina Sandra Savaglio eta Vincenzo Carbone ikertzaile italiarrek
gaia aztertu eta besterik aurkitu dute, hau da, errekorrak bi legeren
araberakoak dira .
Oinezko lasterketa-mota guztiak hartu dituzte kontuan (100 metrokotik
maratoiraino) eta igeriketakoak ere bai 850 eta 1.500 metro bitartekoak).
Beren adierazpen grafikoan, ordea, haustura modukoa azaltzen da. Bai oinezko
lasterketetan eta bai igeriketakoetan, haustura 150 eta 170 segundo bitartean
azaltzen da (oinezko 1.000ko lasterketari edo igeriketan 200 metroko lasterketari
dagokio). Ikertzaileek diotenez, haustura hori energi produkzioko bi zikloren
arteko trantsizioa dagoelako gertatzen da. Lehen zikloa anaerobioa litzateke
(oxigenorik behar ez duena) eta bigarrena aerobioa (oxigenoa behar duena).
|