Elhuyar Fundazioa
Eguneratze-data 2010/9/2
Zientzia-hiztegiak Dibulgazio-liburuak CAF-Elhuyar sariak
Artikuluak
Argazkiak
Sarean
Agenda
Hileko zerua
Dosierrak
Multimedia
Elhuyar aldizkaria
Elhuyar 1974-1996
Zientzia-hiztegiak
Euskara teknikoa
Dibulgazio-liburuak
CAF-Elhuyar sariak
Teknoskopioa
[asteko laburpena]
[gaiak]

 
Erabiltzaileak
Artikuluak
Zergatik dago ozono-geruzaren zuloa Hego Poloan?
2001/10/16 | Carton Virto, Eider |
  • artikulua inprimatu
  • Lagun bati bidali
  • Delicious
  • Facebook
  • Zabaldu
  • Aupatu
  • Bildu
Zergatik dago ozono-geruzaren zuloa Hego Poloan?


Ozono-geruzaren egoera askotan aipatu da hemen eta ez gara berriz ere horretan hasiko. Baina galdetu al diozu inoiz zure buruari, poluitzaile gehienak ipar hemisferioan egonda, zergatik dagoen zuloa Hego Poloan?

Bitxia, ezta? Paradoxikoa, benetan. CFC gehienak (ozono-geruza suntsitzen duten konposatuak) iparraldeko hemisferioko herrialdeek igortzen dituzte, baina ozono-geruza, batez ere, Antartidan hondatzen da. Eta hori ez da zoriak hala nahita gertatzen; zuloaren kokapen geografikoak badu bere azalpena.

Azalpen klasikoa

Ozono-geruzak estratosfera deritzon atmosferako eskualdea betetzen du, 10-50 km bitarteko altitudeetan gutxi gorabehera. Estratosferan ez dago hodeirik, oso eskualde hotzetan izan ezik, hau da, poloen inguruan izan ezik. Tenperatura -80 ºC-tik behera jaisten denean, 20 km-ko altitudetik gora dauden hodeiak sortzen dira. Baina hodei horiek ez daude ur-tantaz osatuta, eta konposizioa berezia izanik, portaera ere berezia dute: hodei horien babesean, CFCen osagaiek erreakzio biziak jasaten dituzte eta sortzen diren deribatuek ozono-geruza suntsitzen dute. Hain tenperatura hotzak poloetan bakarrik izaten dira, Hego Poloan bereziki, eta horregatik dago han zuloa.

Azalpen berria

NASAren azken berrien arabera, azalpen klasikoari beste faktore bat gehitu behar zaiola dirudi.Izan ere, NASAren satelite batzuek planeta osoan hedatzen diren "aire-olatu" batzuk atzeman dituzte. Olatu horiek aire beroa eramaten dute poloetara eta askoz ere indartsuagoak dira ipar hemisferioan.

Dirudienez, lurrak, eta batez ere mendiek, eragin handia dute olatuen garraioan. Himalaia, esaterako, funtsezkoa omen da ipar hemisferioko olatuen garraiorako. Ipar hemisferioan hego hemisferioan baino lur-masa gehiago dago eta askoz ere malkartsuagoa da, eta, beraz, olatu gehiago sortu eta bideratzen dira Ipar Polora. Hego Polora, aldiz, berotasun gutxiago heltzen da, eta ozono-geruzak gehiago sufritzen du.

Informazio osagarria:

Iparraldeko zuloa
Ozono geruzaren larrialdia
Montreal 87 Euskal Herria 97


Artikulu berrienak:
Bilatu:

  Hitza:
Bilaketa aurreratua
Copyright © 2004 Elhuyar Fundazioa - Eskubide Guztiak Erreserbatuta.
webmaster@elhuyar.com - Tel.: +34 943 36 30 40
800x600 eta Internet Explorer 5.5-erako egokitutako gunea