|
Babes-maila:
Biosferaren Erreserba
Izendapena: 1989ko uztaila
Azalera:
23.000 ha
Kokalekua: Bizkaiko iparraldea. 22 udalerriren lurrak sartzen dira
erreserbaren baitan eta Oka, Mape, Artigas eta Laga ibaien arro hidrografikoek
mugatzen dute.
Ezaugarriak: Mendetan zehar, bertako gizon-emakumeen iharduerek
modelatu duten ingurune dibertsoa da. Eremu txikian, ekosistema-mota desberdinak
aurki ditzakegu. Bereziki garrantzitsuak dira bertako itsasadarra, itsasertza,
artadia eta aztarnategi arkeologikoak.
Babes-maila:
Parke Naturala
Izendapena: 1989ko abendua
Azalera: 5.988 ha
Kokalekua: Bizkaiko hego-ekialdea eta Arabako ipar-ekialdeko eremu txiki
bat. Aramotz-Ezkubaratzeko mendizerra, Mugarra eta Anboto mendiak eta
Arangioko mendizerra sartzen dira Parke Naturalaren baitan.
Ezaugarriak: Baso-ustiaketa eta artzantza izan dira gaur egungo
paisajearen eragile. Ingurune menditsua izaki, bertan ez da herrigunerik
finkatu. Goi-mendietan kararrizko hormez taxututako paisaje menditsua
nabarmentzen da. Beherago, pagadi eta larre zabalak aurkituko ditugu.
Azken urteotan Euskal Herri osoan landatu diren pinu-sailek ere ordezkaritza
bikaina dute Urkiolan.
Babes-maila:
Parke Naturala
Izendapena: 1992ko urtarrila
Azalera: 3.418 ha
Kokalekua: Arabako mendebaldea. Burgosko probintziarekin egiten
du muga. Bere baitan, Lahoz eta Lalastra herriak daude. Villamardones
eta Ribera, berriz, ez dira dagoeneko herri, aspaldi hustu baitziren.
Ezaugarriak: Kararrizko hormatzarrez inguraturiko bailara zabala
da. Pinudi, pagadi eta artadiak ditu mendi-magaletan; ibarrean, berriz,
gero eta gutxiago ustiatzen diren larreak. Piskanaka hustuz joan zen bailara;
bertako biztanleak, nekazariak, Gasteiz eta Mirandara joan ziren lanera.
Parke Natural izendatu zutenetik, berriro itzuli da gizakia Valderejora,
baina ez justu lanera...
Babes-maila:
Parke Naturala
Izendapena: 1994ko ekaina
Azalera:
20.016 ha
Kokalekua: Bizkaia eta Araba arteko mugan dago. Iparraldera Orozkoko
bailara du, Ekialdera Arratiakoa, Hegoaldera, berriz, Zuia eta Zigoitiako
bailarak eta, azkenik, mendebaldera, A-68 autopista eta Urkabustaizko
bailara.
Ezaugarriak: Gorbeiako tontorra erdi-erdian duen naturgune menditsua
da. Euskal mendizaleek ongi ezagutzen dituzten txokoak daude bertan. Ekosistema
aipagarrienak Altubeko pagadiak, Itxinako ingurune karstikoa eta Gorbeiagane
eta Berretingo larreak dira.
Babes-maila:
Parke Naturala
Izendapena: 1994ko apirila
Azalera: 10.956 ha
Kokalekua: Gipuzkoako hego-ekialdea. Nafarroako mugan, Bedaio eta
Ataun artean.
Ezaugarriak: Larre zabalez osoturiko paisaje menditsua. Bertako
aztarnategi arkeologiko ugariek adierazten duten moduan, gizakiaren presentzia
aspaldikoa da eremu honetan. Gaur egun, artzantzak berebiziko garrantzia
du paisaje horren kontserbazioan. Geologikoki ere, balio handiko txokoak
aurki ditzakegu, Ataungo domoa, Pardelutzko glaziar-zirkua, etab.
Babes-maila:
Parke Naturala
Izendapena: 1995eko apirila
Azalera: 6.913 ha
Kokalekua: Gipuzkoako ipar-ekialdea. Bidasoa eta Urumea ibaien
artean. Ekialdetik, Nafarroarekin egiten du muga.
Ezaugarriak: Geologikoki interes handiko gunea da. Bertan daude
Euskal Herriko material zaharrenetarikoak. Mazizo Paleozoikoa dugu, hots,
hertziniar orogenia gertatu aurrekoak. Bertako baso gehienak ustiapen
produktibistatik bideratuta daude. Dena den, baso naturalagoen arrastoak
ere aurki daitezke Añarbe, Endara eta Oianlekun. Beste ezaugarri
aipagarria, mehatze zaharrek osatzen dute, Arditurriko meheak, esaterako.
Babes-maila:
Parke Naturala
Izendapena: 1984ko martxoa
Azalera: 2.040 ha
Kokalekua: Nafarroako iparraldean, Bidasoa ibaiaren ertzean, Bertizarana
udalerrian dago. Iparraldera Etxalarrekin egiten du muga, ekialdera Baztanekin,
hegoaldera Bidasoa ibaiarekin eta mendebaldera, berriz, Bertizaranako
lursailekin.
Ezaugarriak: Parkearen baitan, nahikoa natural mantendu diren basoak
daude. 1392. urtean, Pedro Miguel Bertiz-en eskuetan gelditu zenetik,
jauntxo asko pasa da bertatik eta, hain zuzen ere, horregatik ustiapen
txikiagoa izan dute lur hauek. Bertizko jauregiaren inguruetan 1847. urtean
sorturiko jardin botanikoa dago.
Babes-maila:
Parke Naturala
Izendapena: 1997ko otsaila
Azalera: 21.408 ha
Kokalekua: Nafarroako iparraldea. Iparraldera Sakanako bailara
du, ekialdera Goñi, hegoaldera Guesalazko bailara, Lezaun eta Abarzuza
eta mendebaldera, berriz, Araba.
Ezaugarriak: Artzantza eta basogintzaren kudeaketa ez dira berriak
mendi hauetan. Aspaldiko lanbide hauek, bertako baliagaiak arrazionalki
ustiatuz, gaur egungo paisajearen aitzindariak dira. Prozesu luze eta
eztabaidatsu baten ondoren izendatu zuten Parke Naturala.
|