|
Energia geotermikoa
"lurraren barneko beroaz baliatuta lortzen den energia" da.
Lurpeko tenperatura baxu edota ertaina (20 ºC-tik 150 ºC-ra bitartekoa)
zuzenean eraikinak berotzeko erabil daiteke; tenperatura altua (150 ºC-tik
gorakoa), ordea, energia elektrikoa eskuratzeko erabiltzen da.
 |
| (K.
Nuñez-Betelu). |
Lurrak bere barnean
bero-erreserba ikaragarria du: lurrazalaren lehen 10 kilometrotan metatutako
potentzial geotermikoa munduko ikatz-erreserbena baino 2.000 bider handiagoa
da. Tenperatura, batez beste, 25 °C handiagotzen da lurrazalean barneratzen
garen kilometro bakoitzeko. Zenbait gune sismiko edo bolkanikotan, bestalde,
tenperatura handiak daude azaletik oso gertu, eta toki horietan energia-iturri
hau erabiltzea oso erraza da.
Beste hainbat energia-iturri
bezala, energia geotermikoa ere aspaldidanik ustiatu izan da. Duela 3.500
urte etruskoek ur termalak erabiltzen zituzten azaleko gaixotasunak tratatzeko,
erlaxaziorako, eraikinak berotzeko, gai kimiko erabilgarriak eskuratzeko
(borax-a kasu) eta landare-hazkuntzarako. Baina ustiakuntza termalak alde
batera utziz, XIX. mendean hasi zen geotermia industrialki ustiatzen,
Italiako Lardarello-n, elektrizitatea ekoizteko. 1904an jarri zuten martxan
eta 1940ko hamarkadan 132 MW-eko potentzia zuen. Bigarren Mundu Gerran
instalazio osoa suntsitu bazuten ere, berriz eraiki eta gaur egun 500.000
biztanletik gora hornitzeko adina energia elektriko ekoizten du, hots
400 MW inguruko potentzia du.
Nola
ustiatzen da energia geotermikoa?
Aipatu dugunez, energia
termikoa iturri termalak ustiatuz erabil daiteke bainuetxe eta abarren
bidez. Baina energia alternatibo gisa elektrizitatea sortzeko aukera dagoenean
edo berogailuetarako erabil daitekeenean hartzen da kontuan.
 |
| 1.
irudia. |
Elektrizitatea sortzeko
lurpean ur-lurruna edo ur beroa behar da. Lurpetik ateratzen dena ur-lurruna
denean, lurrun hori zuzenean turbinetara bideratzen da elektrizitatea
sortzeko. Metodorik sinpleena da, baina ez oso ugaria, horrelako iturburuak
gutxi baitaude. Hodietan zehar ateratzen dena ur beroa denean, ordea,
lehenengo ur likidoa eta ur lurruna bereizi egin behar dira eta, ondoren,
ur-lurruna elektrizitatea sortzeko erabiliko da. Dena den, uraren tenperatura
desberdinen arabera turbinei eragingo dion lurruna zenbait eratara eskuratzen
da. Tenperatura altuko energia termikoa dagoen tokietan, hots, uraren
tenperatura 150-200 ºC-tik gorakoa denetan, ura tanga edo deposituetara
isurtzen da (ikus 1. irudia) eta prozesu horretan sortutako lurruna erabiltzen
da elektrizitatea sortuko duten turbinei eragiteko. Prozesuan sortzen
den ura berriz ere lurpera injektatzen da. Mota honetako zentralak Italian
(Larderello-n), Zeelanda Berrian, Japonian, Filipinetan, Ameriketako Estatu
Batuetan (AEB) eta Mexikon daude.
Uraren tenperatura
70 eta 150-200 ºC bitartekoa denean, Tenperatura ertaineko energia termikoa
esaten zaio. Kasu horietan ur beroa, bero-trukagailu baten bidez (ikus
2. irudia) hegazkorragoa den beste likido bat lurruntzeko erabiltzen da
eta lurrun hori izango da turbinetara bideratutakoa. Kasu honetan ere,
lurretik erauzitako ura berriz ere lurpera itzultzen da.
Baina energia elektrikoa
sortzeko erabiltzeaz gain, energia geotermikoak badu bestelako erabilerarik
ere; zuzeneko erabilera esaten zaiona, hain zuzen ere. Tenperatura baxuko
edo oso baxuko energia termikoa (20 eta 50-60 ºC bitartekoa, eta 50-60
eta 70-80 ºC bitartekoa hurrenez hurren) eta tenperatura ertaineko energia
termikoa eraikinak, negutegiak, arrain-haztegiak, egurra lehortzeko instalazioak,
etab. berotzeko erabiltzen dira (bainu termaletako instalazioetan erabiltzeaz
gain, noski). Energia geotermikoa zuzenean erabilita lortzen den bestelako
erregaien aurrezpena uraren tenperaturaren, distantziaren eta instalazio-motaren
araberakoa den arren, % 80rainokoa izan daiteke. Gainera, harrigarria
badirudi ere, energia geotermikoa udaran eraikinak girotzeko ere erabil
daiteke.
 |
| 2.
irudia. |
Izan ere, lurpeko
tenperatura oso konstantea izaten da eta udan bero handia egiten duen
tokietan lurpetik hodieria pasarazita zirkulatzen duen ura freskatu eta
eraikina girotzeko erabiltzen da, batez ere AEBtan.
Dena den, energia
eskuratzeko sistema horiek badituzte hainbat muga eta oztopo: batetik,
3.000 m-ko sakoneraino baizik ez dago zulatzerik ustiategia ekonomikoki
bideragarria izan dadin. Bestetik, elektrizitatea ekoizten duten instalazioek
edo beroa zuzenean erabiltzen dutenek iturritik gertu egon beharra daukate,
bidean beroa galdu egiten baita.
Gaur egun energia
geotermikoa lortzea garestia da eta lurrazalaren egitura horretarako egokia
den herrialdeetan, Islandian adibidez, ez da ustiatzen, baina teknikak
aurreratu ahala energia-mota honek aukera gehiago eskaintzen ditu. Ingurugiroari
dagokionez, energia-iturri honek ez du aparteko arazorik sortzen.
Hainbat
Estatutan instalatuta dagoen
Energia elektriko-geotermikoa (MW·urte-tan)
| Estatua Urtea |
1990 |
1995 |
1998 |
| AEB |
2774.6 |
2816.7 |
2850 |
Argentina* |
0,67 |
0,67 |
0 |
Australia |
0 |
0,17 |
0,4 |
Costa Rica |
0 |
55 |
120
|
El Salvador |
95 |
105 |
105 |
Errusia |
11 |
11 |
11 |
Filipinak |
891 |
1191 |
1848 |
| 4.2 4.2 4.2 |
4,2 |
4,2 |
4,2 |
| Grezia* |
0 |
0 |
0 |
| Guatemala |
0 |
0 |
5 |
| Indonesia |
144,75 |
309,75 |
589,5 |
| Islandia |
44,6 |
49,4 |
140 |
| Italia |
545 |
631,7 |
768,5 |
| Japonia |
214,6 |
413,7 |
530 |
| Kenya |
45 |
45 |
45 |
| Mexiko |
700 |
753 |
743 |
| Nikaragua |
70 |
70 |
70 |
Portugal (Azoreak) |
3 |
5 |
11 |
| Thailandia |
0,3 |
0,3 |
0,3 |
| Txina |
19,2 |
28,78 |
32 |
| Turkia |
20,4 |
20,4 |
20,4 |
Zeelanda Berria |
283,2 |
286 |
345 |
| Totala |
5866,72 |
6796,98 |
8240 |
Europan (Hungaria,
Bulgaria, Eslovakia, Errumania, Polonia eta Jugoslavia ohian)
80 ºC ingurura dagoen ura erabiltzen dute, nagusiki igerileku, berotegi
eta bainu-etxeetan. Hungarian berotegien % 80ak ur beroa erabiltzen du.
Frantzian (Parisen eta Akitanian) 45-80 ºC dituen ura erabiltzen dute
200.000 etxebizitzatik gora
berotzeko.Belgika, Alemania, Danimarka, Herbehere eta Erresuma Batuan
ere Frantziakoaren antzeko sistemak ari dira probatzen. Islandian energia
geotermikoa bigarren energia-iturria zen 1997ko urrian. Orduan 49,4 MW·urte
ekoizten zituen. Gaur egun, ordea, 140 MW·urte. Etxeen % 85a energia
geotermikoaz berotzen dituzte eta bainu-etxeetan, berotegietan, arrain-haztegietan,
lurra berotzeko eta industrian ere erabiltzen dute ur beroa. 145.000 biztanle
dituen hiriburuan (Reykjavik-en) etxe guztiek dute lurpetik eskuratutako
ur beroa, eta ur hotza baino merkeago.
Azken herrialde honetan energia geotermikoa erabiltzeko baldintza eta
aukera
bereziak dituztela esan beharrik ez dago.
|