|
Urteak betetzearen
ezinbesteko ordain gisa definitu izan den arren (eta egia da horrelako
zerbait ere badagoela), osteoporosia gaitza da azken finean, saihets daitekeena.
Herrialde
garatuetan egindako azken ikerketen arabera, 45 urtetik gorako emakumezkoen
erdiak eta gizonezkoen herenak osteoporosiak eragindako hausturaren bat
edo beste jasan ditu. Eta inkestarik gehienek diotenez Espainian 40 urte
edo gehiago dituzten emakumeen % 90ek gaixotasunaren berri baduten arren,
erdiak baino gehiagok zahartze-prozesuaren ondorio ezinbestekoa bailitzan
hartzen dute. Ager ez dadin egin daitezkeen ariketak eta gainerako neurriak
ez dituzte hartzen beren garaian. Beraz, kasu honetan ere, guztioi interesatzen
zaigun osasun-arazo handi honen alderdi desberdinak jorratuko ditugu gaurko
honetan.
Askotan erreumaren
moduko sintomak jota medikuarengana (traumatologoarengana normalean, erreumatologoak
ez baitira normalean hain erraz harrapatzen) iristen diren pazienteen
% 30-50 osteoporosiak jota daudela dio inkesta batek. Ikuspuntu honetatik
hainbat galdera planteatzen zaizkio hiritar arruntari eta horietako batzuei
erantzungo diet artikulu honetan.
Beste patologia erreumatiko batzuk baino usuagoa al da emakumeen artean?
Bai, askoz ere usuagoa
da emakumeengan gizonezkoengan baino, artritis
erreumatoidearekin gertatzen den bezalaxe.
Zein
eragin du herentziak?
Osteoporosia agertzean
hainbat faktorek dute eragina: menopausiak, ariketa
fisikorik ezak, kaltzioa duten produktu edo janari gutxi ahoratzeak
Herentziak, bestetik, garrantzi handiko eragina dauka, eta aurrejoera
genetikoaren pisua % 60 ingururainokoa da aditu batzuen ustetan.
Nola
diagnostikatzen da gaitza?
Osteoporosia hezur-masaren
gutxitzea dela esanda defini daitekeenez,
diagnostikatzeko modu bakarra dentsitometriako teknikak erabiltzea da,
hau da, hezurraren dentsitatea neurtzea. Hori lortzeko hainbat teknika
daude,
X izpiak, ultrasoinuak, etab. erabiliz.
Pertsona
baliaezina izatera irits al daiteke?
Kasu batzuetan bai.
Segun eta pertsona horrek zer-nolako hausturak edukitzen dituen, non kokatuta
dauden eta horiek tratatzeko zein aukera dauzkagun. Baina pazientearen
bizi-kalitateari gutxi-asko beti erasango dio.
Batzuek
mina izaten dute. Nola saihestu?
Osteoporosiak bere
horretan ez du minik ematen. Baina gaitzaren ondorioz sor
daitezkeen hezur-hausturek bai, horiek mina ematen dute. Hausturak saihestea
mina saihestea da.
Pertsona
osteoporotikoak, beste erreuma-motaren bat edukiko al du?
Ezinbestean ez, baina
gerta daiteke lokomozio-aparatuko (hau da hezur,
giltzadura, etab.etako) beste trastornoren bat ere edukitzea, aurrez edukitako
osteoporosiarekin inolako zerikusirik eduki gabe ere.
Beste
gaixotasun batzuekin lotu al daiteke?
Bai, noski. Osteoporosia
beste hainbat gaitzen konplikazio usua izan ohi da:
artritis erreumatoide, lupus estematoso, gibeleko zenbait gaitz, gaixotasun
endokrino, eta abarrena. Kortisonarekin egindako tratamendu luze eta kontrolik
gabekoen ondorioz ere ager daiteke batzuetan.
Zer
da kaltzitoninarekin egindako tratamendu hori?
Osteoporosia
hezurra sortzen duten zelulak (osteoblastoak) inhibituta daudelako gertatzen
da, edo hezurra txikiagotzen dutenak (osteoklastoak) beren jarduera areagotuta
daukatelako.
Kaltzitoninak osteoklastoen
ekintzan eragiten dute, zelula horiek inhibituz, baina zelula hezur-lortzaileei
inolako eraginik egin gabe. Kaltzitonina osteoporosi-mota guztietan eraginkorra
da, eta ez dauka kontraindikaziorik, bere prezio garestia ez bada behintzat.
Bestalde, menopausia
hurbilduz doan heinean osteoporosiak oso garrantzi berezia du emakumearen
bizitzan. Sasoi horretan ematen diren aldaketa hormonalek bizkortu egiten
dute hezurretako desmineralizazio-prozesua. Osteoporosia hezurraren baitan
gertatzen den prozesua da, hezurraren fisiologia desorekatu egin delako
(sortu baino hezurra txikiagotu edo suntsitu egiten da gehiago). Hormonak
garrantzitsuak dira, baina ez ezinbestekoak prozesu horretan.
Hezurraren bolumenak
gora egiten du 30-35 urte artean, eta 35etik aurrera (menopausia baino
lehenago, beraz) murrizten hasten da. Beraz, prebentzioak ez luke hasi
behar menopausian, haurtzarotik beretik baizik, bizi-aztura osasungarriak
bultzatuz.
Zer
da ordezko terapia hormonala (O.T.H.)?
Menopausian,
eta hortik aurrera, jadanik sortzen ez diren hormonak emakumeari ematean
datza, O.T.H. izeneko tratamenduan hormona horiek berez
lortzen dituzten eragin mesedegarriak izaten segi dezaten. Gaur egungo
erronka
tratamendu horrek dituen mesedeak areagotu eta arriskuak murriztea da.
Emakume
guztientzat al da egokia?
Kasu bakoitza partikularizatu
beharra dago, paziente guztiengan sintomak ez baitira berdin agertzen.
Kontua hormonak ematea baino gehiago, bizi-kalitatearen eredu osoa gomendatzea
da, beti ere dosiak ongi neurtuz.
Azterketa
osagarririk eskatzen al du?
Hasieran O.T.H. hau
hartzen ari denemakumeak oinarrizko berrikuspena eskatu beharko luke (zitologia,
kolposkopia, ekografia, analitika, hormona-mailak, mamografia eta baita
hezur-dentsitometria ere). Tratamendua martxan jarri ondoren, 6 hilabetera
kontrola egin behar da, eta hortik aurrera urtero kontrol bat. Gainerako
proba
osagarriak medikuak aginduko ditu, pazientearen eboluzioa ikusi eta gero.
Zein
mesede dauzkatratamendu honek?
Ordezko terapia hormonala
komeni denean hainbat alterazio eragiten du: trastorno neurobegetatiboak(itobeharrak,
izerdialdiak, buruko minak, bihotz-taupadak, insomnioa),
psikologikoak (urduritasuna, libidoaren gutxitzea, autoestima falta, etab.),
gernu-aparatuari dagozkionak, edo baita genitaletakoak ere. Tratamenduak
larruazalaren elastikotasuna sendotu egiten du.
Dena
den, osteoporosiaren ondorio nagusiak traumatologoaren kontsultan ikusten
dira. Hezurrak masa galtzen duenez, hauskorrago bihurtzen dira eta edozein
arrazoirengatik hautsi egiten dira. Pertsona hauek duten adina eta baldintza
bereziak direla medio, osteoporosiaren eraginez agertu ohi diren hausturak
ospitaleratze luzeak eskatzen dituzte sarritan (aldakakoak, batez ere),
eta pertsona horiek autonomia asko galduko dute. Horrexegatik ere prebentzioa
oso garrantzitsua da.
Non
gertatzen dira normalean osteoporosiak eragindako hausturak?
Eskumuturreko hausturak
55 urte inguruko emakumeengan gertatu ohi dira. Osteoporosiak gehien erasaten
duen beste zona bat bizkarrezurra da, 65 urte inguruan. Kasu askotan bizkarrezurreko
haustura txikiek ez dute minik ematen, eta horrexegatik askotan ez dira
pazienteak konturatu ere egiten eta tratamendurik gabe geratzen dira.
Dena den, hausturarik larriena, aldakakoa, 75 urte inguruan izaten da.
Haustura
hauek grabeak izaten al dira?
Hezur-haustura izaten
denean, seinale osteoporosia jadanik finkatuta dagoela. Gainera, kontuan
hartu behar da pertsona hauen adina; beraz, errekuperatzeko denbora gehiago
beharko dute. Segun eta hezur-dentsitatea nolakoa den, tratamendu kirurgikoak
oso eraginkorrak izan daitezke, baina ez da ahaztu behar hausturak inmobilizazio
luzea eskatzen duen kasuetan, horrexek muskuluen atrofia dakarrela eta
horrek mugikortasuna are okerragotzen duela.
Hausturei
aurrea hartzeaposible ote da?
Osteoporosia jasateko
arriskuko pertsonekin diagnostiko goiztiarra egin behar da, gaitzaren
aurrerabideari eusteko eta bide batez hausturak saihesteko.
Ba
al da bizi-estilo osasungarriagorik?
Hainbat
dira osteoporosiak jota dauden pertsonengan erorketak gertatu eta hausturak
eragiteko arriskua areagotzen duten faktoreak. Honakoak aipa daitezke:
akats sentsorialak (ikusmenaren, entzumenaren edo oreka-sentimenaren galerak),
adinaren eraginez ere areagotzen direnak, eguneroko bizimoduan aurkitu
ohi dituzten oztopoak (eskailera mekanikoak, lurzoru irristakorrak, egoera
txarrean dauden espaloiak, ate birakariak,
) eta baita zoru jakin
batean eta erabiltzailearenadinarentzat desegokiak diren zapatak ere (zola
finak eta leunak ez dira batere onak, ezta takoiak ere
).
Posturak
edo sedentarismoak ba al du zerikusirik hausturekin?
Posturak ez hainbeste,
baina sedentarismoak bai (osteoporosiaren, eta bide batez hausturen arrisku-faktore
nagusietakoa izateraino). Hainbat ikerketak erakusten duenez, emakume
post-menopausikoek ariketa egokiak maiz egiten dituztenean, hezur-masa
gutxiago galtzen dute. Erretzea (pakete bat edo gehiago egunean), alkohola
edo kafeina gehiegi kontsumitzea ere kalterako faktoreak dira.
Ariketa
egitea ezinbestekoa al da?
Oso gomendagarria
da.
Osteoporotikoaren erremediorik onena ariketa fisikoa da, kaltzioa hezurrean
finkatzen laguntzen baitu, eta hezur-masa galtzea prebenitzeko modua ematen
du.
Edozein
ariketa fisiko egokia al da?
Denak
ez. Lehenik eta behin, ariketa egitera doan pertsonaren adina eta
ezaugarriak hartu behar dira kontuan: ezingo zaie gauza bera gomendatu
adineko pertsonei, pisu handiegia dutenei, arazo kardiobaskularren bat
dutenei, mugikortasun-maila mugatuak dituztenei, etab.
Eta
gimnasia pasiboa edo masajeak?
Betiere espezialistaren
baimenarekin, eta profesional trebatuen eskutik egiten direnean, ez lukete
inolako arazorik sortu behar, batez ere mugikortasuna mugatuta daukaten
pertsonegan.
Ba
al da botikarik hausturak saihesteko?
Bai, baina beti espezialista
izango da kasu bakoitzerako botika egokia hautatuko duena. Hain zuzen
ere, emakume adinekoengan ornoez kanpoko hausturak saihesteko, nutrizioaren
akatsak daudenean, kaltzioa eta D3 bitamina ematea eraginkorra dela frogatzen
duten ikerketak argitaratu dira. Alendronato izeneko botikarekin egindako
ikerketek ere frogatzen dute hezur-masa handiagotu egiten dela eta hausturak
gertatzeko arriskua dezente txikiagotzen dela. Horixe da oraingoz emakume
post-menopausikoarentzat tratamendurik egokiena, osteoporosiak aurrera
egin duenean.
Jatea ez da bizitzeko
bakarrik beharrezkoa. Ongi jatea da hain zuzen ere gure gorputzaren egoera
orokorra eta osasuna ongi mantentzeko modurik onena.
Prebeni
al daiteke osteoporosia dietarekin?
Bai, baina bizitza
osoan zehar ekinez (haurtzaroan, pubertaroan, menopausia ostean eta baita
zahartzaroan ere), jan-neurri egokiarekin eta bestelako gomendioekin.
Gaitza (osteoporosia) agertzen denean elikadurarekin bakarrik sendatzea
ez da posible.
Zein
janari dira garrantzitsuak beren kaltzio-edukiagatik?
Asko
dira gure gorputzari kaltzioa eman diezaioketen janariak, animaliengandik
nahiz landareetatik datozenak. Baina batik bat esnekiak dira kaltzioaren
iturri
nagusia. Esnea ezinbestekoa da, eta eratorrietan gazta da aipagarria.
Horiez gain arrautzak (osorik ongien), ostra gordinak, olo-irina, ogi
zuria, gari integrala, aza,espinakak, etab.
Nola
xurgatzen da kaltzioa gorputzean?
Hodi digestiboan gertatzen
da, D bitaminaren eraginez. Bitamina hau (eta zehazkiago esan D3 probitamina
edo kolekaltziferola) gibelean eta giltzurrunetan izaten diren elkarren
segidako hainbat erreakzioren bitartez 1,25-dihidrokolekaltziferol bihurtzen
da (hauxe da printzipio aktiboa), eguzkiaren izpi ultramoreen eraginez
larruazalean sortzen dena.
Zein
adinetan hasi behar da kaltzioa hartzen?
Hezur-masa egokia
edukitzea da gauzarik garrantzitsuena, eta hori haurtzaroa eta pubertaroa
bitartean gertatzen da. Ondoren hezur-masa murriztea beste aukerarik ez
zaigu gertatzen, edota osteoporosi-prozesua moteltzen saiatzea.
Kopuru
bera hartu behar al da bizitza osoan?
Ez. Haurtzaroan garrantzi
handikoa da elikadurak kaltzio-kopuru egokia
edukitzea (2-3 baso esne egunean) eta pubertaroan baita litro bat ere.
(1.200 mg). Haurdun dauden emakumeek eta bularra ematen ari diren emakumeek
beren kaltzio-ekarpena gehitu beharra daukate jan-neurrian. Eta menopausia
ostean eguneko 5 baso esneren baliokide den kopurua gomendatzen da. 70
urtetik aurrera D bitamina-gehigarriak eranstea komeni da.
Gehigarri
dietetikoak, bai ala ez?
Gehigarriak
(kaltzioarenak edo D bitaminarenak izan ohi dira normalean), substantzia
horiek maila normaletik behera daudenean edo horren susmoa dagoenean bakarrik
emango dira. Baina, betiere, jan-neurri orekatuaz gain ariketa fisikoa
egitea gomendatzen da, eguzkia neurriz hartzea, ez erretzea eta alkoholarekin
ere oso kontuz ibiltzea. Tabakoak eta alkoholak osteoporosia agertzea
zein mekanismogatik errazten duten ez da oraindik erabat argitu. Estatistikek
emandako datuekin, hauxe da osteoporosia edukitzeko joerarik handiena
duena: emakumea, arraza zuri edo horikoa, mehea, eta gorpuzkera txikikoa.
Bizimodu sedentarioa egiten du, erretzailea eta kafe edo alkohol gehiegi
edaten duena. Bere bizitzako aldi batean edo gehiagotan kaltzio gutxikoa
izan da bere jan-neurria.
Beste arrisku-faktore
batzuk ondorengoak dira: osteoporosiaren aurrekari familiarrak, menopausia
goiztiarra eta baita menopausia berezkoa edo naturala ere (estrogenoen
maila jaitsi egiten da odolean), inmobilitate-aldi luze samarra, anorexikoa
edo bulimikoa izatea (edo lehenago horrelakoa izana) artritis erreumatoidea
edukitzea, edota, azkenik, 75 urte baino gehiago edukitzea.
|
Osteoporosiari
aurrea hartzeko ariketak
- Eserita,
toles itzazu besoak bularraldera itsatsita daudela, eta tira sorbaldari
atzerantz 10 aldiz, postura horretan 5 segundotan mantenduz.
- Eskuak garondoan
dituzula, errepika ezazu aurreko ariketa 10 aldiz.
- Kuxin batzuen
gainean, kuxinak lurrean daudela eta ahuspez etzanda, jaso burua
eta enborra. Errepikatu 10 aldiz.
- Besoak zuzen,
bizkarra zuzen. Jaso atzerantz zangoak, 5 segundo kontatu, erlaxatu,
horrela zango bakoitzarekin 5 bider egiteraino.
- Etzanda,
jaso itzazu zangoak eta mantendu horrela goian 5 segundo. Ariketa
10 aldiz errepikatu.
- Ahoz gora
etzanda, tolestu zangoak bularraren gainean. Manten ezazu jarrera
hori, izterretako muskuluak luzatuz 5 segundotan, eta ondoren
erlaxatu. 10 aldiz.
- Ahoz gora
luze-luze etzanda, zangoak eta izterrak zoruaren gainean daudela,
jaso besoak paraleloan buruaren gainetik; luza itzazu sabela uzkurtuz.
Mantendu horrela 5 segundo eta erlaxatu. Errepikatu ariketa 20
aldiz.
- Bizkarraren
gainean etzanda, zango eta besoak tolestuak. Sorbalda eta belaunekin
egin indar zoruaren kontra: jaso enborra, eta uzkurtu izterrak,
ipur-masailak eta abdominalak. 10 aldiz errepikatu.
- Albo baten
gainean etzanda, eta zangoak luzatuta, egin gora eta beherakomugimenduak
gaineko zangoarekin, 10 aldiz. Gero beste aldeko zangoarekin,
saiheska beste albora jarriz.
|
|
Osteoporosia
duen emakumearen argazki robota
Arraza zuria eta asiatikoa duten pertsonek osteoporosia jasateko
arrisku handiagoa dute arraza beltzekoek baino.
- Altueraz
txikiak diren pertsonak, edota gorpuzkeraz lirainak direnak eskeleto
meheagoak dituzte, hezurrak ez dira hain sendoak, eta horregatik
desmineralizazioa edukitzeko joera handiagoa daukate.
- Emakume anorexikoek
hezur-dentsitate oso baxua daukate.
|
|