|
Beste gauza asko bezala,
erromatarrek ekarri zituzten lekaleak gure kulturara. Lekaleak fruitua
leka barruan daramaten landareak dira; gehienetan, leka horren barruko
haziak jateko balio du. Dilistak, garbantzuak, babarrunak, baba lehorrak
eta soia dira gure artean gehien jaten direnak.
Elikaduran garrantzi handia izan arren, lekaleen kontsumoa nabarmen jaitsi
da Europako herrialdeetan. Euskal Herrian ere, horretan europar, gero
eta lekale gutxiago jaten ditugu. Lekaleen osagai nagusiak karbohidrato
konplexuak (% 55-65) eta proteinak (% 20-25) dira. Janari lehor horiek
duten karbohidratorik ugariena almidoia da, eta neurri txikiagoan zuntza
(zelulosa, hemizelulosa eta pektinak). Zuntzarena kontuan hartzekoa da,
hesteek ezin dute eta digeritu; hortaz, lekaleen azalean dagoen zuntzak
hesteak garbitzen ditu. Zuntzaren asimilazioa errazteko, lekaleak egosi
baino lehen bezperan normalean beratzen jartzen dira, horrela
lekaleen azala bigundu eta hesteetan haize-arazo gutxiago ematen baitute.
Hesteetako arazoak izaten dituztenentzat kolitisa, dispepsia, dieta
zuntzetan txiroak eta abar lekaleak ez dira onak.
Lekaleen
proteinak sufredun aminoazido (metionina eta zisteina) gutxi dute, baina
lisina aminoazido ugari. Horregatik ona da lekaleekin batera kontrako
ezaugarriak dituzten elikagaiak nahastea sufredun aminoazido asko
eta lisina gutxi, horrela elkar osatzen dute, proteina horien balioa
haragiaren edo arrainaren proteinen parean jarrita. Zerealek, esate baterako,
sufredun aminoazido asko eta lisina gutxi dute. Beraz, ezin egokiagoak
dira lekaleekin batera prestatzeko, eta, adibidez dilistak prestatzean
arroz apur bat gehituz gero, proteinatan aberatsa den janaria izango genuke.
Lekaleek ia ez dute koiperik, batez beste % 1-3; garbantzuek % 5; eta
soiak du gehien, % 18. Gogoratu soiarekin sarritan prestatzen direla hainbat
saltsa eta margarina ere.
Identifikatzen hasita, lekaleei ez zaie janari erregulatzailearen abizenik
jartzen, bitamina eta gatz mineral gutxi dutelako, baina dituztenak proportzio
handian izaten dituzte, batez ere burdina, fosforoa, kaltzioa, potasioa,
magnesioa eta iodoa. Lekaleek B taldeko bitaminak dituzte, baina daukaten
burdina osorik hartu ahal izateko C bitaminaren beharra dute. Horregatik
lekaleekin batera C bitamina ugariko janariak piperrak, tomatea
hartzea komeni da, lekaleek duten burdina hobeto aprobetxatu ahal izango
delako.
Lekaleak astean 2-3 aldiz janez gero, ondo. Eta jaten direnean, hutsik
edo barazkiekin (azenario, piper, porru, tipula, patata
) nahastuta
jatea komeni da. Lekale platerkada batean dauden proteina guztiak kontuan
hartuta, aurretik entsalada edo zopa hartuz gero, eta bukatzeko postrea
hartuta, jatordua bikain osatzeko nahikoa litzateke.
|