Elhuyar Fundazioa
Eguneratze-data 2010/9/7
Zientzia-hiztegiak Dibulgazio-liburuak CAF-Elhuyar sariak
Artikuluak
Argazkiak
Sarean
Agenda
Hileko zerua
Dosierrak
Multimedia
Elhuyar aldizkaria
Elhuyar 1974-1996
Zientzia-hiztegiak
Euskara teknikoa
Dibulgazio-liburuak
CAF-Elhuyar sariak
Teknoskopioa
[asteko laburpena]
[gaiak]

 
Erabiltzaileak
Artikuluak
Hawaiiko sumendiak
2009/12/01 | Elhuyar |
  • artikulua inprimatu
  • PDFa deskargatu
  • Lagun bati bidali
  • Delicious
  • Facebook
  • Zabaldu
  • Aupatu
  • Bildu
Hawaiiko sumendiak
2009/12/01 | Elhuyar
(Argazkia: -)
Hawaiik paradisua dakar gogora, lasaitasuna, askok noizbait gozatu nahiko luketen opor-leku klasikoa eta exotikoa. Olatuen gainean ibiltzea gustuko dutenentzat ere, ezinbesteko tokia da Hawaii. Biziak etengabe egiten du bor-bor Ozeano Bareko artxipelago honetan: bor-bor kanpoan, zein barruan.
Jarduera magmatikoa etengabea da, eta erraz ikus daiteke hori hainbat tokitan. Batez ere, uharte nagusian, Big Island-en. Han dago Sumendien Parke Nazionala eta han dago Hawaiiko sumendi aktiboena ere: Kilawea handia.
1984an berriz ere iratzartu zenetik, Kilaweak ez dio laba jaurtitzeari utzi. Batzuetan isil, geldo, samur; besteetan, berriz, bortitz eta azkar. Erritmoa edozein dela ere, sumendia beti dago aktibo. Azken 25 urteetan uhartearen azalera 200 hektarea hazi da Kilaweak jaurtitako labaren eraginez. Laba horrek itsasoko urarekin topo egiten duenean, ke-zutabe trinkoak sortzen ditu. Ikuskizun paregabea da.
(Argazkia: ©Bryan Bursovicki/123RF)
Hawaiiko uharteek itsas hondoan sortutako hainbat sumendiren jardueran dute jatorria. Geologian "gune bero" deritzon magma-iturri batetik jaio ziren sumendi horiek guztiak. Teoria horren arabera, Ozeano Barearen azpiko plaka tektonikoa ipar-mendebalderantz mugitzen ari da, eta "gune beroa", berriz, geldirik dago. Horregatik, pixkanaka, sumendi berriak sortuz doaz. Gaur egun, korronte bero horren bihotza Big Islandetik 30 bat kilometro hegoalderantz dago. Han, sumendi berri bat jaiotzen ari da. Oraindik itsas mailaren azpitik 975 metrora dago, baina jada badu izena. Loi deitzen da.
2
259
2009
12
018
Geografia; Geologia
Mundu ikusgarria
20

Artikulu berrienak:

Elhuyar Z. eta T. 259. zk.

Bilatu:

  Hitza:
Bilaketa aurreratua
Copyright © 2004 Elhuyar Fundazioa - Eskubide Guztiak Erreserbatuta.
webmaster@elhuyar.com - Tel.: +34 943 36 30 40
800x600 eta Internet Explorer 5.5-erako egokitutako gunea