|
Urteko edozein
sasoi -uda eta negua ez hainbeste- egokia da perretxikotan egiteko, baina
udazkena -udaberria ere bai- ei da gustukoena zaletasun hori dutenendako.
Udazkena ate-joka dator, hemen izango da datorren asterako. Zuhaitzek
hostoak galduko dituzte, gaztainadiak bete-bete eginda egongo dira, mendiak
kolore-metamorfosia osatuko du, berdeetatik gorrixketara; basoak, berriz,
perretxiko-biltzailez beteko dira.
Perretxikoak lurpean
hazten diren onddoen fruituak besterik ez dira. Udaberrian eta udazkenean
sortzen dira gehien. Eta hori ez da kasualitatea. Onddoetako esporak ernetzeko
hezetasun handi samarra -% 70etik gorakoa- eta tenperatura epela behar
izaten dira. Lehorterik ez bada behintzat, hemengo udaberriak eta udazkenak
oso ondo betetzen dituzte bi baldintza horiek.
Beraz, hurrengo egunetan,
zorte- eta pazientzia-apur bat izanez gero, perretxikoak eskura izango
dira Euskal Herriko basoetan. Baina, kontuz! Ez dago edozein perretxiko
hartzerik. Izan ere, bada hainbat perretxiko pozoitsu, eta horietako batzuk
hilgarriak ere izan daitezke. Euskal Herrian, mikologiari buruzko ezagutza
handi samarra denez, ez da perretxikoen ondorioz pozoitze gehiegi gertatzen.
Dena den, hori ez da beti horrela izan. Gerra ondorengo urteetan -gose-urteetan-
makina bat jende pozoitu eta hil zen Euskal Herrian. Gaur egun, zorionez,
horrelako premiarik ez dagoenez, jendeak zalantzazkoa izan daitekeen perretxikorik
ez du jaten; hortaz, pozoitu gutxi izaten da. Eta izaten direnean ere,
ez dute sasoi batean bezain eragin larririk izaten. Adituek diotenez,
duela urte batzuk perretxiko hilgarriak jaten zituztenetatik % 80 hiltzen
zen; gaur egun, aldiz, zientziaren aurrerapenari esker, pozoitutakoak
garaiz hartuz gero, hiltzeko arriskua % 5 - % 10ekoa besterik ez litzateke.
Perretxikoak onak
edo txarrak diren jakiteko modu bakarra, perretxikoen ezaugarri morfologikoei
erreparatzea da:
- Ezaugarri makroskopikoen
bidez (forma, kolorea, hanka, orriak, eraztunik duen edo ez…).
- Ezaugarri organoleptikoen
bidez (usaina, zaporea…).
- Ezaugarri makrokimikoen
bidez (erreaktibo kimikoen bidezko mami eta azaleko aldaketak).
- Ezaugarri mikroskopikoen
bidez (esporak, trama…).
Jakina, perretxikoak
jateko biltzen badira, nahikoa da ezaugarri makroskopikoei eta organoleptikoei
erreparatzea. Horrekin batera, perretxikoei buruzko liburuen laguntza
ere estimatzekoa izaten da. Perretxikoak aztertzeko edo sailkatzeko, berriz,
ezaugarri makrokimikoak eta mikroskopikoak ere kontuan hartu behar izaten
dira.
Pozoitzea egokituz
gero, lehenbizi osasun-zerbitzuekin jarri behar da harremanetan. Sendagilea
etorri baino lehen edo larrialdi-zerbitzuetara eraman bitartean, jan duena
botarazteko, pozoituari ur gazia eman dakioke. Osasun-zerbitzuetakoei
honako datu hauek eman behar zaizkie:
- Perretxikoak noiz
bildutakoak ziren eta zer ordutan jan diren.
- Jandako espezieen
datuak (izena, kolorea, usaina, bildu diren tokia…).
- Jan denetik lehen
sintomak azaldu diren arte zenbat denbora iragan den.
- Perretxikoak nola
prestatu diren.
- Perretxiko berdinak
zenbat jendek jan dituen eta zenbat pozoitu diren.
- Prestatu ez diren
aleak, zaborretara bota direnak, jan gabe geratu dena, gonbitoak… eraman
behar zaizkie.
Edozelan ere, perretxikotan
jarduteko asmotan direnentzat pozoitze-arriskua saihesteko aholku bakarra
nahikoa izan daiteke: ez hartu zalantza sortzen duen perretxikorik. Ondorengo
perretxiko hauek jateko onak dira, eta udazkenean aurkitu ahal izango
dituzu:
 |
 |
|
Boletus
aereus (onddo beltza)
Perretxikozaleentzat
estimatuenetarikoa, oso gutxi ikusten baita. Zapore atsegin eta
lurrintsua du, usaina bezalakoa. Pagadietan, hariztietan eta artadietan
ateratzen da.
|
Boletus
pinicola (onddo beltza)
Aurrekoa eta
hau askotan nahastu egiten dira. Oso jangarria eta estimatua da.
Fresko dagoenean zapore eta usain atseginak ditu; lehor dagoenean,
berriz, biziegia eta aromatiko samarra. Bere izenak ondo adierazten
duenez, pinudietan ateratzen da, baina pagadietan ere ikus daiteke.
|
 |
 |
|
Boletus
edulis (onddo zuria)
Oso zapore gozoko
haragi zuria izaten duenez, jateko oso ona da. Gehienbat zuhaiztietan
eta pinudietan ateratzen da.
|
Boletus
aestivalis (onddo zuria)
Oso zapore
gozoko onddoa da. Boletus edulis baino txikiagoa, baina ez da hura
bezain preziatua, harrak berehala jotzen baitu. Urriaren erdialdera
desagertzen da.
|
 |
 |
|
Camarophylls
pratensis (belardi-ezkoa)
Perretxiko-biltzaileentzat
oso interesgarria da, batetik belardi hezeetan asko aurkitu ahal
delako eta, bestetik, berandu ateratzen delako, urriaren azken egunetatik
urtea bukatu arte.
|
Clitocybe
geotropa (urril-ziza, San Martin ziza)
Lerroan elkarturik
ateratzen dira udazkena bukatzerakoan, hostozabelen basoetan batzuetan
eta larreetan bestetan. Jangarria eta ona da, baina ez da oso arrunta.
|
|

|
 |
|
Lepista
nuda (ziza hankaurdina)
Ziza hankaurdina
arrunta da, bai udazkenean eta bai neguan. Batzuetan udaberrian
Euskal Herriko pinudietan ere ateratzen da, eta baita basoen ondoko
belardietan edo hostozabalen basoetan ere. Perretxikozaleek asko
estimatzen dute.
|
Tricholoma
equestre (zaldun-ziza orrihoria)
Urriaren bukaeran
agertzen da eta lehen hormatea ailegatu arte irauten du. Kolore
horiko ziza hau Euskal Herrian ez da oso erraz aurkitzen. Koniferoen
azpian agertzen dira, silizedun lurretan. Iparraldean 1958. urtean
12 pozoidura izan ziren perretxiko hau zelakoan Amanita phalloides-a
jan zutelako. Kontuz, beraz.
|
 |
 |
|
Tricholoma
terreum (ziza arrea)
Udazken bukaeran
agertzen den perretxiko hau txikia eta jangarria da. Konifero-basoetan
aurki daiteke, eta Euskal Herriko pinudietan arrunta da azaroan
eta abenduan.
|
Marasmius
oreade (marasmio jangarria)
Perretxiko hau
oso preziatua eta ezaguna da. Izan ere, kontserbarako lehortzea
erraza denez, perretxikozaleek asko estimatzen dute, neguan zopak
eta saltsak egiteko erabil baitezakete. Belar artean ateratzen da,
larre, lorategi eta bide ertzetan. Inguruko belarra ilundu egiten
du.
|
 |
 |
|
Clitopilus
prunulus (errotaria)
Perretxiko arrunta
udan eta udazkenean. Belar artean, hostozabal desberdinen azpian
ateratzen da, askotan boletus jangarri klasikoekin batera. Horregatik
perretxikozale askok "txibato" izena ipini diote, onddoak gertu
egoten direlako. Jangarria eta bikaina da.
|
Lactarius
deliciosus (esnegorria, pinutela, nizkaloa)
Udazkenean eta
neguaren hasieran ateratzen da, kare-lurretako pinuen azpian. Euskal
Herrian ez zen jaten, baina mende hasierako oihal-lantegietara etorri
ziren kataluniarrek kontrako joera erakutsi zuten.
|
 |
 |
|
Russula
virescens (gibelurdina)
) Azarora arte
ateratzen da hostozabalen basoetako goroldio eta belarretan, batez
ere hariztietan, eta noizbehinka koniferoen azpian.
|
Russula
Cyanoxantha (urretxa, gibelurdina)
Oso perretxiko
arrunta da. Udan eta udazkenean ateratzen da, bai hostozabal eta
bai koniferoen basoetan. Perretxiko hau eta aurrekoa Amanita phalloides-ekin
erraz nahas daitezke.
|
 |
 |
|
Amanita
caesarea (kuletoa, gorringoa)
Gaztainadietan,
hariztietan eta pagadietan agertzen da uda bukaeran eta udazken
osoan. Sekulako ospea du, perretxikoetan "errege" dela diote, beharbada
aurkitzea oso zaila delako. Amanita muscariarekin eta kuleto faltsu
pozoitsuarekin nahas daiteke.
|
Macrolepiota
procera (galanperna)
Lehen, Araban
izan ezik, galanpernarik ez zen jaten Euskal Herrian, baina mikologia-lehiaketak
egiten hasi zirenean, leku askotan hasi ziren biltzen eta ezagutzen.
Erraz aurki daiteke.
|
 |
Cantharellus
cibarius (zizahoria, saltsa-perretxikoa)
Zizahoria lurrean
ateratzen da udaberriaren hasieratik udazkena bitartean, batez ere
silize lurretan, bai hostozabal eta bai koniferoen azpian. Jangarria
eta bikaina da, ugaria sasoien arabera, eta saltsak edo gisatuak
egiteko oso preziatua.
|
7kn
argitaratua
|