Kepa Altonaga biologoak Etxepare medikuaren biografia idazteko proiektua aurkeztu zuen X. CAF-Elhuyar sarietara. Aurkeztu eta saria jaso. Urtebete luzez mediku eta idazle haren inguruko ikerketa egin ondoren, azkenean iritsi zaigu
Etxepare, Aldudeko medikua
liburua. Proiektua gauzatzeko, CAF-Elhuyarren irabazitako sariaz baliatu da Altonaga, baina liburua Euskaltzaindiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak argitaratu dute.
Etxepare, Aldudeko medikua
biografia otsailaren 15ean aurkeztu zuten Euskaltzaindiaren egoitzan.
Altonagak berak liburuaren kontrazalean ematen digu edukiaren berri:
"Jean Etxepare medikua (1877-1935) guztiz apartekoa da gure letren historiako elizgizonen segida kolorebakoan. Liburu bi argitaratu zituen,
Buruxkak
(1910) eta
Beribilez
(1931). Lehenengoa biziki ausarta suertatu zen XX. mende- hasierako Euskal Herri santu-jalean, eta Etxeparek etxeko selauruan bahituta gorde behar izan zuen. Areago, andregaiak berarekin hautsi omen zuen. Ziurrenez, horixe da euskal literatura osoko jazokunerik erromantikoena. Aldudeko medikuaren bigarren liburuak, besteak beste zer-eta eboluzionismoa darama enkriptatuta lerro artean, Piarres Lafitte ondotxo jabetu zenez. Aldudeko medikua
Haeckel eta Nietzsche bezalako batzuen liburu khiretseri lotu zen
. Kontuak kontu, bakardade intelektual erabatekoan higatu zen Jean Etxepareren bizitza".
1994. urtean, zientzia-dibulgazioa sustatzeko CAF-Elhuyar sariak sortu zituzten CAF enpresak eta Elhuyarrek. Urtero zientzia-dibulgazioko artikuluak saritzeaz gainera (hiru sari nagusi eta gazteentzako sari berezi bat banatzen dira), bi urtetik behin dibulgazio-liburu bat idazteko beka bat ematen zaio proiektu onenari. Euskaltzaindiak eta EHUk argitaratu berri duten liburu honez gainera, beraz, beste bost liburu argitaratu dira: Arturo Elosegiren
Sexua eboluzioaren motore
; Jon Larraņagaren
Hegaztien migrazioa
; Kepa Altonagaren
Folin Markesa
eta
Armand David, pandaren aita
eta Iņaki Peņaren
Enpresen sorrera EAEn XXI. mende-atarian
. Horiez gain, beste bat ere bidean dago: Begoņa Arratek XII. edizioan irabazi zuen proiektuarena,
Biziaren sarea ehuntzen
.