 |
Lurraren barruan beste geruza bat detektatu
dute Ingalaterrako geologo batzuek. Geruza hori mantuaren eta nukleoaren
artean dago, hau da, planetaren barruko metal likidoa arrokarekin
elkartzen den inguruan; lurrazaletik 2.900 kilometrora, gutxi gorabehera.
Geruza hori uhin sismikoen bitartez detektatu
dute, eta orain geruza nola erabili ari dira proposatzen
geologoak. Bai, geruza berri bat detektatzeak esan nahi du erabili
egin dezaketela. Azken batean, inguru horretako tenperaturak neurtzeko
modua badute, eta, are garrantzitsuago, gertatzen diren tenperatura-aldaketak
neur ditzakete. Zehaztasun handiz, gainera.
Sismologoen ustez, mantuaren barrualdeko tenperatura-aldaketek
eta lurrikaren sorrerek zerikusi handia dute. Beraz, lurrikara gertatzeko
arriskua islatu egiten da detektatu berri duten geruza horretako
tenperaturaren gorabeheretan. Eta, noski, horrez gain, beroa Lurraren
barruko guneetan nola transmititzen den ikertu ahal izango dute
geruza berria aztertuta.
|