|
Haurrek eta gaztetxoek
berezkoa dute euren indarra, trebetasuna, abiadura, erresistentzia eta
abar beste batzuekin alderatu beharra. Jolasak eta kirola batez
erehaurrak eta gaztetxoak egoera fisiko egokira hel daitezen bide
naturala dira. Hala ere, gazteenengan gero eta maizago, lehia-kirola
bultzatzen da. Horrek baditu bere alde onak, baina baita txarrak ere.
Gakoa neurrian dago.
Kirola
jolasa da
Kirolaren helburua
lehian jartzen denean, eta lehiaren helburua garaipenean jartzen denean,
kirolaren bidez gara zitezkeen jolas naturalak ez-natural bihurtzen dira.
Izan ere, erabateko errendimendua lortu nahi bada, entrenamendu-saioei
denbora eskaini behar zaie, sarritan gehiegizko denbora. Kirolean aurrera
egiteko, gaur egun gaztetxoek entrenamendu luzeak eta g ogorrak
egiten dituzte. Hala ere, bereiztu beharra dago. Badira bere izaeragatik
jarduera ugari eta desberdinak lantzera behartzen duten kirol batzuk,
hau da, berariazko entrenamendurik behar ez dutenak. Beste kirol-mota
batzuek, ordea, entrenamendu egokituak eta zehatzak behar izaten dituzte,
txiki-txikitatik trebetasun bat edo bestea lantzea beharrezkoa izaten
baita. Horrela egin ezean, ez da emaitza onik lortzen. Segidanaipatuko
dugun hainbat arrazoi medio, entrenamendu zehatz horiek nekez izan dezakete
justifikaziorik, ez garapen fisikoaren aldetik eta ez hezkuntzaren ikuspegitik
begiratuta.
Adin txikietan lehia-kirolak,
entrenamendu-saioetan zein lehia-garaian, sarritan tentsiko fisiko eta
psikikoak eragiten ditu. Adin txiki horietan, lehia-kirolak ez ditu errendimendu
muga fisikoak bakarrik; elkarbizitza-arazoak eta ondorio psikikoak ere
izan ditzake. Izan ere, kontuan hartzekoa da horrelako kirol-lehiaketak
helduek antolatzen dituztela, eta horrelakoetan jeneralean ez da harremanetarako
eta aisialdirako tarterik uzten.
Entrenamenduaren edukiek
eta metodoek haurrari egokitutakoak izan behar dute, eta prestakuntza
fisikoak orokorra izan behar du, espezializazioari lehentasunik eman gabe.
Espezializazioa etortzekotan gero etorriko da, haurra edo gaztetxoa gazte
bihurtu eta horrela erabakitzen duenean.
Hainbat
kalte
Gero eta nabariagoa
da lehia-kirolean aritutako haurrek gero eta lesio gehiago izaten dituztela.
Izan ere, haurren ehunetan garatu gabe egoten direnez eta hazkuntza-prozesuaren
beraren ondorioz mikrotraumatismo ugari sortzen dira. Gehienetan
lesio horien errua gehiegizko entrenamenduak izaten du. Entrenatzaile
profesional eta trebatuek badakite hazkunde-garaian entrenamenduaren
intentsitatea moteldu egin behar izaten dela eta konpentsazio-ariketak
ere beharrezkoak direla.
Lesioez gain, gehiegizko
entrenamenduak baditu beste ondorio batzuk ere, behar bada larriagoak
izan daitezkeenak. Kirola egoki eginez gero, jakinekoa da hazkuntza fisiko
normalarentzat lagungarria dela. Karga fisikoa gehiegizkoa denean, berriz,
eskeletoarentzat kaltegarri izan daiteke eta hazkuntza normala anormal
bihur daiteke. Hala ere, horri buruzko segurtasunik ez dago, dauden datuak
oso gutxi direlako, bakarren bat badagoen arren. Esate baterako, ezaguna
da pisu-altxaketan aritutako haurrek edo gaztetxoek arterietako presio
izugarri altua izaten dutela. Kontuan izan beharko lukete haurrak harri-jasotzeko
lanetan dauzkatenek, adibidez.
Heldutasun-urratsetarako,
haurren tentsio psikologikoarentzat, haurren aisialdi-beharrentzat tokirik
ez duten entrenamendu-saioen eta lehia-kirolen ondorioz sor daitezkeen
kalteei buruz gehiago hitz egitea badago, baina gaia bere onetik ateratzea
ere ez da komeni. Neurrian, gustura, gogoz eta jolas moduan egiten bada,
kirola ez da txarra umeentzat. Lagun egiten, ondo pasatzen, eta hazkuntza
egokia izaten lagun dezake.
Aholkuak
Beraz, kirola baztertzerik
ez dagoelako, hona hemen Nazioarteko Kirol Medikuntzako Federazioak umeen
eta gaztetxoen kirol-asmoekiko eman dituen aholkuak:
- Lehia-kirolean
hasi aurretik, haur guztiei medikuaren azterketa sakona egin behar zaie.
Horrela, alde batetik lehia-kirolean hasten diren haurrek ez dutela
osasun-arazorik jakin ahal izango da; bestetik, medikuak haur bakoitzarentzat
kirol egokiari buruzko eta entrenamendu-saio egokiei buruzko aholkuak
eman ahal izango ditu. Hasierako azterketaz gain, noizbehinka egin beharreko
azterketei epeak jartzea komeni da, gehiegizko entrenamenduaren ondoriorik
ba ote dagoen ikusteko.
- Kirol-lanaz gain,
entrenatzaileak erantzukizun pedagogikoa ere badu. Horregatik umeen
garapenarekin zerikusia duten arazo biologiko, fisiko eta sozialak ezagutu
behar ditu.
- Entrenatzaileak
ume bakoitzaren gorabeherak ezagutu behar ditu, bakoitzaren gaitasunak
kontuan hartu eta bakoitzari aukera egokienak eskaini. Umearen garapen
orokorra entrenamenduaren eta lehiaren gainetik dago.
- Entrenamenduari
izaera pedagogikoa ematen bazaio, umearen garapenarentzat ona izango
da. Entrenamendua errendimenduan oinarritzen bada, osasun- eta garapen-arrazoiak
medio, ez du balio. Gazteentzat ere balio du azken aholku honek.
- Umeek kirol askotan
hartu behar dute parte, horrela gustukoena, euren izaera, interes eta
ezaugarrietara ondoen egokitzen dena aukeratu ahal izango dute. Horrela
egiten denean, arrakasta handiagoa izaten da eta porrot-sentsaziorik
ez da izaten.
- Kontaktu fisikoa
dagoen kiroletan umeak ez dira adinka sailaktu behar; heldutasunari,
gorputzaren tamainari, trebetasunari eta sexuari egin behar zaiei jaramon.
- Lehia-saioen
arauek eta iraupenek umeen adinerako egokiak izan behar dute; entrenamendu-saioek,
berriz, laburrak eta ondo antolatuak. Ondo planifikatutako entrenamenduak,
jardueraren optimizazioa lortzeaz gain, lesio-arriskua murrizten du.
- Pisu-altxaketa
eta halterofilia gurean harri-jasotzea ez dira gomendagarriak
eskeletoa hazi arte.
- Iraupen luzeko
lasterketak umeentzat txarrak dira.
7Kn
argitaratua
|