|
Antzina-antzinan greziarrek bi errito-mota ezagutu
zituzten: olinpikoa bata, ektonikoa bestea eta horiekin batera baita
bi mitologi mota ere. Dauzkagun K.a. VI.mendeko dokumentu urriek
bi kultur-motaren existentzia adierazten dute: misterio elusinoak
eta orfikoak. Mundu ilun eta gutzen den iezagutu honetatik bi adar
sortuko dira; alde batetik olinpo-mitologia, bestetik lehen filosofia
eta zientzia.
Herodotok dioenez orfismoa Egyptotik ekarri
zuten. Honek bere kosmogonia zuen; honetan zegoen ernal-gauak mundu-arraultzea
sorterazi zuen, eta hau Ortzean eta Lurrean banatzen zen, biziaren
aita eta ama aurkeztuz. Bi hauen artean Argiaren izpiritu hegaduna
ibiltzen zen; hau, batzutan, Eros izenaz ezagutzen zuten.
Izpiritu honek gurasoak elkartzen zituen eta ezkontza honetatik
Zeruaren Semea sortu zen: Zeus. Garaiko mistizismoak ikur
hauen bitartez ikustezinaren bidea haztamukatzen zuen. Ideia orfiko
hauek Greziako filosofía idealistan sartu ziren eta bere
bitartez kristautasunean.
Hasierako iturburu honetatik pentsakera filosofikoan
bi korronte sortu ziren: natur/arrazionalista den Asia Txikiko Joniako
filosofia eta Hego Italiako pitagorismo mistikoa.
Greziako Zientziaren historiaren hasiera K.a.VI.mendekoa
bada ere, aurretik beste zenbait oinarri jarrita zeudela hartu behar
da kontutan. K.a.1.00( urtearen inguruan burdina Grezian ezaguna
eta erabilia zen. Bestalde, Egyptorekin eta Mese potamiarekin Greziaren
erlazioak arruntak ziren. Beraz, zientzia greziarraren fenomenoa
ez da gertakizun isolatua.
Esandako faktore horiek zirela eta greziar asko
beren penintsulatik aldeeginez Asia Txikiko irletan eta kostaldean
kolokatuz iren. Honela K.a.VIII.mendearen bukaeran Mediterranioko
kosta polis (Hiri) greziarrez beterik zegoen: Mileto, Efes
(Kolofon, etab.
Garai honetan (K.a.IX.edo VIII.mendean)Homeroren
olerkiak agertu ziren. Hauetan zibilizazio baten islada ikus daiteke
eta zibilizazio horri zegokion kultura benetan harrigarria zela
esan dezakegu. Hala ere, gaur egun ezagutzen dugun bezala, zientzia
greziarraren sorkuntza izateko zenbait urtek iragan behar izan zuen:
Zientzia joniarra K.a.VI.mendean plazaratu zen Mileton. Asiaren
eta Europaren bidegurutzean zegoen hiri honetako portura Egyptoko,
Feniziako eta Greziako merkatariak joaten ziren maiz eta kostako
hiririk aberatsen bihurtu zen.
Bere biztanleek herri, erlijio, ideia, hizkuntza
eta ohitura desberdin asko ezagutu zuten. Beraz, ez da harrigarria
galdera asko plazaratzen zutela jakitea. Baina, galderekin batera
erantzunak biltzen eta sailkatzen hasi ziren eta honela beren interesak
eremu berritara iragan ziren: astronomia, fisika, matematika, biologia,
medikuntza eta kartografiaz lan egiten eta aztertzen hasi ziren.
Tales, Anaximandro eta Anaximenen adimenek Mileton
eman zuten beren fruitua. Hauek Historiako lehen fisiologoak (naturaren
ikerketa dinamikoa) dira, hots, fisika edo filosofia naturaleko
ikerleak, filosofoak pentsakera hutsez arduratzen ziren bitartean.
Beraz, lehen urrats hauek fisiologia bat suposatzen dute, eta honek,
filosofia ez den heinean, zientziaren problema den gauzen ezaguera
errealak plazaratzen dituen lehen oztopoak edo galderak ebazteko
zalantza onartuko du.
K.a.624 urtean jaio eta 545. urte inguruan
hil zen. Ziuraski jatorriz fenizioa zen hau, merkatari, injineru
matematikari eta astronomo izan zen. Bere ospea zela eta, Prieneko
Bia, Rodako Klobulo, Mitileneko Pitako, Atenako
Spolon, Korintoko Periandro eta Lazedemoniako Kilonekin
batera Greziako zazpi jakintsuetako bat kontsideratua izan zen.
Bere eskolaren garrantzirik handienetako puntua,
Unibertsoa, bere osotasunean, lehen aldikoz gauza guztiz naturaltzat
hartzea izan zen eta beraz, mitologiako jainkoen mundua alde batera
utzirik, ezaguera normalez eta ikerketa arrazionalez adierazterik
bazegoela onartzea.
Talesek landareek eta animaliek bizi izateko
ura behar zutela ikusiz antzinako teoria bat berpiztuz, ura edo
hezetasuna gauza guztien esentzia zirela pentsatu zuen. Gauza guztiak
lehen elementu baten bidez adierazteko ideiak, eszeptizismo filosofikoa
eragiten zuen, zeren burdina edo zura azkenik eta funtsez ura baino
ez badira, gure zentzuek engainatu egiten gaituzte, eta ez dago
horietaz fidatzerik.
Matematikaren aldetik Tales gehienbat praktikoa
izan zen. Egyptora joan eta piramideen altuera neurtzeko metodo
bat asmatu zuen. Untzi baten kostarainoko distantzia kalkulatzeko
gaur egun ezagutzen ez dugun metodo bat ere asmatu zuen. Baina,
nahiz praktikoa izan ez zen gauza primarioetan bakarrik gelditu;
aldiz, Egyptoko agrimentsoreen geometria ezaguturik geometriaren
ildotik abiatu zen, ondoan dauden proposizio hauek eginaz:
- Diametroak zirkulua bi parte berdinetan banatzen
du.
- Triangelu isoszele baten oinarrian angeluak
berdinak dira.
- Bi zuzen elkargurutzatzen badira, erpinez
aurkako angeluak berdinak dira.
- Zirkunferentzierdi batean inskribatutako
angelua zuzena da.
- Bi triangelu antzekoren aldeak proportzionalak
dira.
- Bi triangeluk, bi angelu eta alde bat
berdinak badauzkate, berdinak dira.
Talesen astronomia egyptziarra da eta Lurra
itsasoaren uretan eutsita zegoela kontsideratzen zuen.
| Miletoko Anaximandro (K.a.610-545) |
 |
 |
 |
 |
 |
Gnomon-ahots, gainazal laun eta horizontal
batean finkatutako ziri bertikal bat erabili zuen mendebaldeko (Egypton
eta Mesopotamian jadanik erabilia zegoen)lehen astronomo bezala
kontsideratua dago. Gnomonaren bidez udako eta neguko solstizioak
froga daitezke; baita egunean zehar sortutako itzalak mendebaldetik
ekialderantz urtean bira oso bat betetzen duela ere; gainera urtaroen
iraupenari buruz argitasuna lor daiteke. Guzti honetatik, ortzea
zentruan Lurra zuen esferaerdia zela ondorioztatzen zuen.
Tales eta Anaximandoren teoriak emanak izan
arte, Lurra mugagabeko oinarri solido baten gainean zegoela kontsideratzen
zen. Haiek, Lurra, mugak dituen zilindro baten antzera suposatzen
zuten; zilindro hau ortze-esferan flotatzen urezko, airezko eta
suzko geruzaz inguraturik zegoen. Eguzkia eta izarrak hasierako
suzko geruzatik eroritako pusketak ziren eta gauza guztien zentrua
zen Lurraren inguruan zirkuluetan jira-biraka ibiltzen ziren. Gauez,
Eguzkia Lurraren azpitik pasatzen zen eta ez inguruan, antzinako
sistemek esaten zuten bezala.
Lehen mappa mundiaren marrazketa ere
Anaximandrori sor zaio. Halere, Anaximandoren garrantzirik handieneko
ekarpena bere munduarekiko ideia izan zen. Uraren printzipioak,
nahiz eta zenbait kasutan adierazpen onargarriak ematen bazituen
ere, ez zuen erabat betetzen Anaximandro eta hori gainditu asmoz
abstrazio bat onartu zuen, apeiron izenekoa, (determinatu
gabekoa, alegia).
Apeirona formarik gabeko masa zen, une berean
gauza material guztien iturri eta helburu zena. Apeiron kontzeptutik,
Unibersoaren iraupena infinitu dela eta mugagabeko espazioan jarririk
dagoela ondoriozta daiteke. Apeironen aurkako elementuen eszisioaren
bitartez eta egunero Naturan ari diren ohizko indarren bitartez
ezagutzen dugun mundua sortu zen. Hemendik, filosofia mekanizista
arrazionala ateratzen da.
Natura organikoari buruz Anaximandrok zera zioen:
Lehen animaliak hezetasunetik sortu ziren eta oskol arantzadun
(floios) baten barneko aire kutsatuan, denborarekin urbazterrera
igon ziren, oskola apurtu zen eta berehala, bizimodua aldatu zuten
(Aecio, IV,3,2). Animalia batzuk beste batzuetatik eratorriak izatearen
ideia eboluzioaren teoriaren lehen urrats bezala kontsidera liteke.
Azkenik, apeirona betikoa zela pentsatzen zuen
eta, bide batez, gauza guztiak, zeru-gorputzak barne, suntsiketara
eta izaki unibertsalaren unitate zatiezinera erortzera kondenatuta
zeudela.
| Miletoko Anaximene (K.a.+526) |
 |
 |
 |
 |
 |
Anaximandroren lagun honi buruz ezer gutxi
ezagutzen dugu. Berarekin Miletoko eskolak amaiera izan zuen. Dakigunez
bere lana Unibertsoaren ideiari eta astronomiari buruzkoa izan zen.
Unibertsoaren lehen gaia airea zela pentsatzen zuen. Hau, kondentsatzen
zenean hasiera batean ur eta gero lur bihurtzen zen.
Anaximenen teoriari buruz Sarton historialariak
zera dio: Aireak itxura guztiak kondentsazioaren (pycnosis)edo
bakantzearen (manosis)bitartez har ditzakeenez gero, lehen gala
da. Aldaketa kualitatibo hauek tenperaturarekin daude erlazionatuta.
Bakantzeak tenperatura handiagotzen duen bitartean konpresioak txikiagotu
egiten: Ahoa irekiz putz egiten badugu, aire beroa irteten da, aldiz,
ezpainak ia itxiz egiterakoan hotza ateratzen da. Airearen eta bizi-hatsen
arteko uztarketa dela eta, mundua bere osotasunean, izaki bizi baten
antzekoa zela suposatzen zuen. Konparazio hau Erdi Aroko makro
eta mikrokosmoen hazia da; honek, XVI.mendean indarrean egon ondoren
Berpizkundeko muga gainditu zuen.
Astronomiari dagokionez Anaximenen ustetan astroak,
Eguzkia barne, suzkoak ziren eta Lurraren inguruan zebiltzan; Lurra,
berriz, launa zen. Lurra eta astroak airean flotatzen ari dira.
llargiaren argiaren iturburua Eguzki-argiaren islada zen eta euria
hodeietako kondentsazioak muga batetik gora egiten zuenean hasten
zen.
Joniako eskolaren barnean aipatu behar diren
beste izenak, hauexek dira: Tenedoko (Tales irla honetan hil zen)
Kleostrato, bere lana astronomiari buruzkoa izan zen eta Kolofoneko
Jenofonte (K.a.550 - 470)lehenengo geologo eta palentologotzat hartua
izan da.
Beraz, eskola joniarrak mende oso bat baino
gehiago iraun zuen eta honen azkeneko garaian paraleloki beste eskola
ari zen sortzen; pitagorikoa, alegia. Hurrengo alean honetaz arituko
gara.
|