 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
|
 |
Hammurabi-ren kodearen zati
bat. |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Zientziaren, beste alderdi praktikoaren aldetik
bereziki, sorreraren oinarri sendoena teknikaren eta zentzu komunaren
ezagupenen koordinazioan eta normalizazioan datza. Honen lehen pausoa
K.a. 2500 urtean gutxi gora behera, luzera, edukiera eta pisu unitate
polizialak ipiniz Babiloniako agintariek eman zuten.
Matematikako eta injineritzako ezagupenak,
dirudienez, Sumeria ez-semitatik iragan zuten, hau K. a. 2500. urtea
baino mila urte lehenago bertan zegoen. Babiloniako taulatxoetan
biderkaketako, karratuetako eta kuboetako taulak aurkituak izan
dira. Zatiki-kalkuluak errazten zituen hamabitar sistema zeukaten,
baina honekin batera, hamar hatzamarretatik sortutako hamartar
sistema ere bazekukaten; hirurogeiak esangura berezia zuten zeren
esandako bi sistemen uztarketa bait zen.
Bi zenbaki-sistema hauen erabilpena pisu eta
neurrien oinarria izan zen. Esandako taulatxoetatik gure algebraren
eta aritmetikaren parte handi bat sortu da, ez da txikiena zenbait
mende geroago arabiarren eskutik gureganaino helduko zitzaigun
eta gaur egun erabiltzen dugun idazkeran zifren posizioaren garrantzia.
Geometriaren hastapenak ere eguneroko premiaren
ondorioak baino ez direla dirudi; zenbaki eta formula xehen bidez
agrimensuran aurkitu dugu.
Lur-sailen planifikazioak korapilatsuagoa den
hirien planifikazioa ekarri zuen. Eskalaz egindako planoak eta beren
egintzarako arkitektur erregela jadanik Lagash-eko Gudearen estatuan
agertzen dira, hau da, K. a. 2250 urte gutxi gora behera. Hasieran
hiri-etxeak kainaberazko edo zurezko herrixketako etxolak baino
ez ziren. Baina, hirietan etxeen pilaketak zekarren sutearen ariskua
zela eta, erragai onak diren material horien ordez pezuak hasi ziren
erabiltzen.
Hurrengo urratsa garrantzi handiagokoa izan
zen: utxura erregularreko buztin lehorrezko buztin lehorrezko piezaren
asmakuntza, hots, adrailua. Piezxa hauen pilaketa, beren hertzak
ez badira zuzenak eta angeluak beste horrenbeste, zaila da. Horregatik,
kontzeptu horiek garai hartan sortu ziren. Agrimensurak nahiz etxegintzak
ikustiako kontzeptuz gain azaleraren eta bolumenarenak sortarazi
zituzten. Bi azkeneko jauek aldeen luzeretatik kalkulatzeko bidea
emanez geometria jasio arazi zuten.
Baina, kontzeptu erreal horiek kontzeptu magikorekin
nahastatuta zeuden eta Babilo niatik Mendebaldera honela iragan
zuten. Hori dela eta, menden zehar zenbaki batzuk jainkoekin erlazionaturik
zeudelako ahalmen bereziak zituztela eta geroa aurresateko diagrama
geometriko batzuk bazeudelaren sinesmenak iraun zuen.
Denboraren neurketa sistematikoa antzi-antzinean
Babilonian hasi zen. Nekazaritza aurrera joan ahala urtaroen mugaketak
garrantzi handiagoa dauka. Garia eta garagarra, dirudienez, Eufratesen
ibarretan jaio ziren, edo gutxienez antzi-antzinean elikadurarako
hau landatzen zirela gauza jakina da: buzkinezko taulatxoetan aipatuta
daude eta pintura babiloniarretan goldea agertzen da. Zituen hazkuntzak
urtaroaren arabera lan-mota berezia behar du, egutegiaren beharra
sortzen da.
Honek astronomiaren lehen urratsak Eufratesen
eta Niloren ibarretan egin zirelaren zergatia adieraz dezake. Gizonak
Naturak eskaintzen zion denbora-unitate bat aurkitu zuen berehala:
eguna. Unitate hau baino handiago baten beharra izan zuenean hilabetea
hartu zuen; hilabete bakoitza ilberriaren so rrerarekin hasten zen.
Geroxeago urtaro bakoitzari zegokion hilabete-kopurua aurkitzea
saiatu ziren. Guzti hau Babilonian K. a. 4000. urtean gertatzen
zen eta pizka bat geroxeago Txinan.
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
|
 |
Lera baten bidezko estatua baten
garraioa. |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Jadanik K. a. 2000. urterako, gutxi gorabehera,
babiloniatarrek hamabi hilabetetan banaturik 360 eguneko urtea ezagutzen
zuten. Noizean behin eta behar zen doikuntza egiteko gainontzeko
hilabete bat sartzen zuten. Eguna orduetan, ordua minututan, eta
minutua segundotan banatu zuten eta eguzki-esfera ere asmatu zuten,
hau lurrean bertikal sartutako kainabera bat baino ez zen, eta orduen
iragapena adierazten zuen.
Izar finkoen arteko Eguzkiaren eta planeten
irudimenezko higidura aditu zuten eta egunei Eguzkiaren, Ilargiaren
eta, artean ezagutzen zituzten, bost planeten izenak egokituz zazpi
eguneko beste unitate bat sortu zuten, hots, astea. Hilabeteen arabera,
espazioan zehar, Eguzkiaren ibilera hamabi zatitan banatu zuten
eta zati bakoitzari izan mitiko eta ikur bana egokitu zieten. Honela,
ortziaren zati batzuk Aries, Kantzer, Eskorpiokin, e.a. erlanionatu
ziren. Gero, zati horietan aurkitzen diren izarrekin beste horrenbeste
egingo zuten.
Babioniarren ustetan Unibertsoa hondoan lurra
edukirik kaxa itxi baten antzerakoa zen. Zen tru-aldean lurra igotzen
zen elur-aldeak osatzeko eta hauetan Eufratesen sorburua zegoen.
Lurraren inguruan urezko sohorna bati izango zen eta azkenik honen
inguruan ortzea eusten zeruko mendiak. Hala ere, dirudienez, Mesopotamiako
astronomo batzuk Lurra borobila zela ohartu ziren.
Ezagutzen ditugun behaketa astronomikoen lehen
datu zehatzak K.a. 2000. urtean eginda koak dira eta Artizar planetaren
sorrera eta sarrerari zegozkien. Oso antzinetik Mesopotamiako apaizek
hango oskarbia dela eta, gauez-gau ortzea behatzen zuten eta lortutako
datuak buztinezko taulatxoetan jartzen.
Pizkanaka pizkanaka fenomeno astronomikoen erregulartasunez
ohartu ziren, eta K. a. VI. mendeko dokumentu baten arabera, Eguzkiaren
eta Ilargiaren posizio erlatiboak eta eklipseak aldez aurretik kalkulatzeko
gai bihurtu ziren. Astronomia zientifikoaren sorrera hau, eta ez
beste, kontsidera daiteke. Uruk-eko, Sippar-eko eta Babioliano bere
hiru eskolekin sorrera honen ohorea Mesopotamiari dagokio.
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Ramses faraoiaren momia, teknika
funerarioen adibide ederra. |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Oinarri erreal honetan funtsaturik, babiloitarrek
beraien eritziz zientziaren helburu nagu sia zen taula astrologiko
bat eraiki zuten. Ziurraski, abiaburua izandako txiripa batzuk izango
zen eta honetatik giza bizia astroek finkatzen eta gidatzen zutenaren
ideia sortu zen. Behaketa hauen bitartez babiloitar astronomoek
gizonengan izugarrizko eragin handia lortu zuen.
Igartzapenak nola egin behar ziren ikasteko
tenplo bakoitzeko bibliotekan, besteak beste, literatura astrologiko
eta astronomikozko idazkiak zeuden. Biblioteka hauetako batek buztinezko
hirugogeitamar zituelarik, K. a. VII. mendean oso hospe handia zuen
eta 3000 urte lehenagoko datuek zituela ematen du.
Astrologiaren gailurra K. a. 540 urtean, gutxi
gorabehera, izan zen, hau da, kaldeoek herrialdea hartu ondoren.
Bi mende beranduago Greziara iragan zuen eta honetatik ezagutzen
zen mundu osora. Hala ere, garai honetan eta bere jatorrizko herrialdean
bertan astronomia arrazional bihurtzeko urratsak ematen ari zen.
Magia, dirudienez, hasieran sinpatikoa
zen, hau da, gizonek Natura menderatzeko lortu nahi zituzten fenomenoak
imitatzen zituzen. Honela, igelek kro egitean, adibidez, euria egiten
zuela ikusten bazuten, berak beste horrenbeste egin nahi izango
du eta igelez jantzita bera kro egitera hasiko da. Hemendik, misterio-erritoak
sortu ziren. Geroago, beste hurrengoko garai batetan, horiei buruz
pentsatzerakoan Naturaren indarrak nolabaiteko izaki biziak zirela
imajinatu zuten. Orduan, jatorri oroitezinezko errito magikoak zeremonia
bihurtu ziren, jainkoak sortzen.
Dirudienez, dauzkagun dokumentuen garaia baino
lehenagotik magia-mota hau Mesopotamien erabiltzen zen. Nahiz zenbait
jainko, Oannes, adibidez, jakinduria guztien iturria zena, gizonaren
aldekotzat hartzen baziren ere, Mesopotamiako magiak ematen zuenez
jainko gehienak gizonaren etsaiak ziren; honen arrazoia, agian,
lurralde hartan zegoen segurtasun eza izan zite keen. Gizonaren
patua astroetan idatzita zegoenaren ideak Mesopotamien oso antzinean
sortu zen.
Honek, ondorioz nahitanahiezko halabeharraren
ideia ekarri zuen. Egypto historian k.a. hirugarren milakadaren
hasieran sortu zen. Garai honetan baino lehen gertatutakoari buruz
ia ez dakigu ezer. Hala ere, Egypto garaiko (Badari, Hierakonpolis,
Nagada) eta Deltren Hego aldeko (Heliopolis, Meadi) nekropoli batzuten
egindako aurkikuntzak direla eta, garai historikoa baino mende gutxi
lehenagoko bizimodua ezagutzea posible izan da.
Egypto, bi erreinutan banatuta zegoen. Hego
aldeko erregeak, Eskorpio erreak, bi parteen batasuna nahi
zuen baina ez zuen lortu. Bere ondo rengoak, Narmen-ek, (gaur
egun Menes bezala ezagutzen dena, alegia) izan zuen: Hego
eta Ipar aldeak bere eskuetan edukitzea lortu zuen. Errege hau lehen
dinastiaren lehen erregea izan zen.
Lehen dinastiak eta bigarrenak Thinita
garaia osatu zuten k.a. (=3000 =2700). Erregearen egoitza This izeneko
hirian zegoenez gero esandako izena eman zitzaion dinastia honi.
Dinastika hauen ondoren, etenik gabe, Aintzikano
Inperioa dator (III. eta IV. dinastiak). Inperio hau bost mendetan
( K.a. =2700 - =2200) zehar hedatu zen. Garai honetan zibilizazio
harrigarri bat sortu zen: Gaqqara eta Gizako piramideak, olerki-
eta erlijio-lan ikaragarriak, etab. Cheops, Chefren eta Mizerino
Faraoiak, besteak beste, garai honetakoak dira.
Hurrengo bi mendeetan, Egypton barne-borrokak,
inbasioak eta batasunaren apurketa izan ziren garaile. Hala ere,
bigarren milakadaren hasieran, faraoi indartsuen gidaritzapean (Amenemhat
edo XII. dinastiaren, K.A. 2000 - 1785, Sesostriak bezalakoak, adibidez)
berriro lortu zuen Egyptok galdutako oparotasuna. Aldi honen bukaeran,
Erdiko Inperioa bezala ezagutzen den garaian, berriro barnegerrak
sortu ziren eta Ipar aldea inbaditua izan zen. Inbasio honetan,
Asiako Hyksoak sartu ziren.
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Jainko eta Jainkosa egyptiarrak.
Horus. Jainko eguzkia da; belatzburuarekin agertzen
da. Set-en anaia eta garailea. Faraon-en arbasotzat hartzen
zuten egyptiarrek.
Hator. Behi-adarrak ditu jainkosa honek bekokian. |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Errege Salbatzaile batek XVIII. dinastiari
( K.a. 1580 - 1314) hasiera eman zion. Dinastia honetan ezagunenak
izan ziren Faraoiak Amenofis eta Thoutmosis izanik. Dinastia
honek hurrengo biekin, XIX. eta XX.ekin (K.a. 1314 - 1085) Inperio
Berria osatzen du. Azkeneko dinastia hauetan Seti I eta Ramsertarrak
faraioiak izan ziren ezagunenak. Dinastia hauen ondoren (K.a.1085
- 333) Inperioa beheraka dator eta jaitsipen iraunkor batetan murgiltzen
da gaur egungo Egypto bilakatu bitartean.
Nahiz eta Egyptok zibilizazioak oso aintzinetik,
erlatiboki maila gorena lortu bazuen ere, ekintza praktikoetan lortutako
aurrerapen handienak XVIII. dinastiaren garaian izan ziren (K.a.
1400. urte inguruan). Baina, gizonak berak bakarrik ezaguera urratsez
urrats lortu zutela pentsatzea ez zitzaien buruan sartzen. Beraien
ustetan beren arbasoek beren indarrez soilik hizkuntza, idazkera
edo kalkulua, adibidez, asmatzea amets hutsa zen. Hau da, jainkoen
parte hartzea nahitaezkoa zen.
Egyptarrek, babiloniarren atzera, ezaguera guztien
sorrera jainkoengandik jasotzat ematen zuten. Jainkoen artean (Egypton
gizonen lagunak ziren gehienbat) Thot izenekoa nabarmentzen
da. Hau, jainkoen artean erregea eta legemailea zen; jainko Ilargi
honek denbora neurtzen zuen, egunak kontatzen eta urteak erregistratzen.
Horrez gain hitzaren errege, bibliotekari nagusi eta idazkaeraren
asmatzailea dugu. Gainera, tenploetan gabeko begiraleen zerbitzua
ezarri zuen, hauek gizaldiz gizaldi fenomeno astronomikoen berri
jaso eta transmititu behar zuten.
Aritmetika-arloan egyptiarren maila babiloniarren
antzekoa zen, gutxi gorabehera. Zenbaki-sistema hamartarra zeukaten
eta hamar arteko zenbakiak lorratutako marren bidez azaltzen zituzten,
hamarrekoak aldiz, buruz behera U batzuren bidez.
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
|
 |
Jainko eta Jainkosa egyptiarrak.
Set. Egypto Garaiko jauna, basamortu eta ekaitzen
jainkoa; Osiris-en hiltzailea. |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Nilo ibaiaren urtetako uholdek zirela eta, lurreko
markak eta mugak ezabatuta gelditzen ziren, honek agrimentsorearen
garapenerako jitea ekarri zuen. Hala ere, zientzia honen asmatzailetzat
Thot jainko laguna hartzen zuten. Dirudienenz, oso aintzinetik
agrimentsoreek lur-sailak sokaz neurtu ondoren datuak erregistratzen
zituzten.
Baina, aritmetika eta geometriari buruz dauzkagun
idatz-froga zaharrenak K.a. 1800 eta 1600 artekoak dira Ahmôse
izeneko apaizak XII. dinastian ( K.a. =2000 urtean) zaharragoa zen
papiro baten kopia egin zuen. Bertan, aritmetikako eragiketa arrunten
eta zatikizko zenbakien berri ematen da; biderkakeyta, batuketen
bidez egiten da. Halaber, neurketarako arau batzuk ere ematen dira.
Astronomia Egypton, ia Babilonian bezain zaharra
da, baina ez zuen hau lortutako maila erdietsi. Babiloniarrek astrologiari
ematen zioten garrantziak astronomiari eragiten zaion eta.
Konstelazioak beren mitologiako jainkoekin identifikatu
zituzten eta beren hilobiko sabaian eta sarkofagoen tapetan margotzen
zituzten. Urtearen hasiera Niloren uholdearekin batera ematen zela
oso oso aintzinatik onartu zuten; baina egutegi zehatzagoa egin
zutenean egun hau Eguzkia Stokis (Sirio) izeneko izarrarekin batera
sortzen den egunekoa hartu zuten. K.a. 2700 urterako Egyptoko apaizek
eguzki-egutegia bazeukaten. Urteko 360 egunak, astea hamar egunekoa
izani, 36 astetan sailkatzen zuten.
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Jainko eta Jainkosa egyptiarrak.
Osiris. Berau zen arimen epailea, eta emankortasun-jainkoa
ere bai. Honen heriotzak eta berpizkundeak Nilo-ren gorabeherak
adierazten zituzten. |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Egyptiarrek unibertsoari buruz zeukaten ideia,
babiloniarren antzekoa da funtsezki: beren ustetan Unibertsoa kaxa
angelu-zuzena zen, laukizuzen honen alde handienak Ipar-Hego direkzioan
zeuden orientatuta. Hondoa apur bat ahurra zen eta bere erdian Egypto
zegoen kokaturik. Zerua lau zutabez edo mendiz jasotako sabai launa
zen; bertatik kable antzeko zerbaitekin izarak zintzilikaturik zeuden.
Kaxaren ertzaren inguruan ibai handi bat zegoen eta bertan Eguzkia
zeraman txalupa batek bogatzen zuen. Nilo, ibai honen ibaiadar baino
ez zen.
Astronomiari buruz egyptiarrek babiloniarren
atzetik bazihoazen ere, medikuntzaren arlo an alderantziz jazatzen
zen. Aurkituak eta deszifratuak izan diren papiro batzuk medikuntzako
benetako tratatuak dira. Hoberenak, Ebrs papirotik (K.a. =1600 urte)
eta Edurin Smith-ek aurkitutakotik (K.a.=2000 urte) datoz.
Ezagutzen den lehen sendagilearen izena Imhotep bakean
datorrena, alegia, da; hau erreala ala mitikoa ote zen gaur
egun ez dakigun zerbait da. Dena dela, gero jainmkotu egin zuten
eta medikuntzaren jainkotzat hartu.
Mesopotamian ez zegoen medikuntza razionalaren
eskolarik: gaitz edo eritasun guztien sorrera botere maltzurrak
ziren eta, beraz, sendatzeko bide bakarra magia zen. Egyptiarrek
patuak ere erabiltzen zituzten, baina beren medikuntza askoz ere
razionalagoa zenez maila gorena lortu zuen. Gorpuen hilonduketak
anatomiari buruzko ezaguera exijitzen zuen, hala ere, dirudienez,
organo nagusiak bakarrik deskribatu zituzten eta beren funtziomenduari
buruz zeuzkaten ideiak oso okerrak ziren. Dena dela, kirurigia hasi
zen eta K.a. 2500 urteko taila batzutan egyptiar dela kirurgilarien
ebaketa batzuren segida ikus daiteke.
Sendagileek apaiz-eskoletan ikasten zuten eta
espezialitateak ere ezagutzen zituzten: hezazurretakoa edo begietakoa,
adibidez. Adimenaren eritasunak sendatzeko, patuak erabiltzen zituzten:
hauen kausa espriitu maltzurrak zirenez gero kulturak eta magia
behar zen. Drogen eta esentzien erabilera oso mail handira eraman
zuten eta beren sendabide batzuk, ezagutzen zen munduan zehar zabaldu
ziren. Medikuntza honek Egyptotik, agian Kreta bidetik, Greziara
iragan zuen, hemendik Alejandiara eta gero Europara.
Hilobietako irudiak adierazten dutenez giza
mota desberdinetaz interesatu ziren. Honela egyptiarrak gorriz,
semitarrak horiz, lybiarrak zuriz eta beltzez; hau da, bakoitzak
zuen koloreaz margotzen zituzten. Antropologiaren lehen urratsa
ote?
|
HAMMURABIren KODEtik
Norbait etxe batean indarrez sartzen bada, heriotza merezi
du eta bere gorpua bortxaketaren tokian bertan lurperatua
izatea.
Etxe batek su hartzen duenean, itzaltzera datozenetakoren
batek lapurtzen badu, sutara jaurtiki behar da lapurra.
Etxegile batek altxatu duen etxea, arinki egiteagatik erortzen
bada, eta erortzean etxearen jabea hiltzen badu, etxegile
hori hiltzera emana izango da. Jabearen semea hiltzen bada,
etxegilearena ere biltzera kondenatu behar da. Jabearen esklabua
hiltzen bada, berriz, etxegileak bere bezeroari bes esklabu
bat eman beharko dio ordainetan.
|
|