 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
|
 |
Sintoma nagusiak umeak zazpi
urte bete aurretik agertzen dira. |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Umeen portaera erasaten duen AGHA izeneko asalduraren
ezaugarri nagusia umeak geldi egoteko, kontzentratzeko eta gauzei
arreta jartzeko duen ezintasuna da, batetik, eta bizkorregi erreakzionatzea,
bestetik. Kasuen % 60an, gutxienez, sintomek iraun egin dute helduaroan
ere. Arreta falta, hiperaktibitatea eta inpultsibitatea dira sindromearen
hiru sintoma nagusiak, eta normalean zazpi urte egin aurretik agertzen
dira. Beraz, adin horretara iritsi aurretik egin behar da diagnostikoa.
Adituek diotenez, amak haurdun dagoen bitartean
nabaritzen omen du fetuaren portaera egonezin edo urduria.
Hiperaktibitatea duen haurra oso azkar hasten da ibiltzen, 9-10
hilabeterekin. Eta, zeinu orokorrekin amaitzeko, amaren eta haurraren
arteko harmonia ez omen da erabatekoa izaten, umeak txiki-txikitatik
izaten baitu amarekiko aurkaritza (jarreretan, batik bat).
Eta hiru sintoma horiek koadro kliniko nabarmena
osatzen duten arren, zoritxarrez, oraindik ere badira behar bezala
diagnostikatu eta tratatu gabeko umeak. Zenbait kasutan, gurasoek
ez diete sintoma horiei asaldura bat osatzeko adinako garrantzirik
ematen; bestetik, portaeraren asaldurak nolabait toleratu
egiten dira gure gizartean; eta, azkenik, diagnostikatu arren, ume
batzuk ez dira tratatzen, ondorioak larriak izan daitezkeen arren.
| Nola jakin umeak AGHA duen? |
 |
 |
 |
 |
 |
Ameriketako Psikiatria Elkartearen DMSN gidaliburuaren
arabera buruko gaitz eta asalduren diagnostikoa egiteko tresnarik
onena gaur egun, AGHA diagnostikatzeko beharrezkoa da arreta
falta edo hiperaktibitate edo inpultsibitateko sei sintoma edo gehiago
agertzea. Sintoma horiek gutxienez sei hilabete iraun behar dute,
egokitzapen edo moldaera-arazoak sortzeraino eta umearen garapen-mailarekin
bateraezin gertatzeraino.
Bestalde, AGHAren zeinu edo sintomek zazpi urte
bete aurretik agertu behar dute, eta beharrezkoa da egokitzapen
falta hori begi-bistakoa izatea bi egoeratan edo gehiagotan (etxean,
eskolan, etab.). Eta sintoma horiek ez dute agertu behar buruko
bestelako asaldurekin nahastuta.
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Tratamendu onena da botikak,
interbentzio psikologikoa, heziketakoa eta soziala konbinatzea. |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Ikerketek oraindik ez dute identifikatu AGHAren
behin betiko kausa, baina, itxura guztien arabera, gaixotasunaren
sorreran garrantzi handia dute faktore biologikoek, dopamina eta
noradrenalina neurotransmisoreen faltak, batik bat.
Dopamina gai kimiko naturala da; adituek diotenez,
sariaren edo sozialki onartua dagoen portaeraren errefortzuaren
atzean dauden garuneko egiturak aktibatu egiten ditu dopaminak.
Noradrenalinak, berriz, lausoago jokatzen du garunean, eta, uste
denez, alerta-zentzua, arreta selektiboa izateko gaitasuna eta orientazioaren
zentzua kontrolatzen ditu. Beraz, erraz uler daiteke dopaminak edo
noradrenalinak huts eginez gero lehen aipatutako sintomak agertzea.
Horrez gain, AGHAk oinarri hereditarioa duela
pentsatzen dute adituek, baina asalduran inplikatuak dauden geneen
sekuentziak zein diren jakiteko hasierako faseetan daude oraindik.
Dena den, ingurunearekin lotutako faktoreak ere garrantzitsuak dira,
eta familiaren baitako ezaugarri eta faktore dinamiko ugarik eragin
edo azalera ditzakete asaldura honen sintomak.
| Zein da tratamendurik eraginkorrena? |
 |
 |
 |
 |
 |
Tratamenduak ume bakoitzari egokitutakoa izan
behar du, baina, ikerketen arabera, botikak eta interbentzio psikologikoa,
heziketakoa eta soziala konbinatuta lortzen dira emaitzarik onenak.
Arrakastarik handiena lortzeko, tratamenduan umeak berak, gurasoek,
beste senideek eta hezitzaileek hartu behar dute parte, betiere
medikuaren kontrolpean, noski.
Tratamendu farmakologikoa 6 urterekin hasi behar
da, 2-3 urterako. Gaur egun, neurotransmisoreen funtzionamendua
berrantolatzen duen metilfenidatoa erabiltzen da gehien. Botikez
gain, garrantzi handikoa da umeek jasan dezaketen baztertze soziala
ere kontuan hartzea, eta horren kontrako neurriak hartzea. Ume hiperaktiboak
oldarkorragoak izan ohi dira, gauzak suntsitzera emanak, menperatzaileak,
muturluzeak eta beren lagunak baino zakarragoak, eta horrek guztiak
halako gaitzespen eta arbuio bat eragiten du taldean. Jakina, luzarora
umearen portaera okertu eta errendimendua gutxitu egiten da. Kontuz,
beraz, alderdi sozial horrekin, garrantzi handikoa da eta.
|
Sintoma esanguratsuenak
- Arreta faltari dagozkionak: xehetasunei arreta
jartzeko ezintasuna edo eskolako lanetan deskuiduz akatsak
egitea; jolasetan arreta jartzeko zailtasunak izatea; irakaslearen
oharrei kasu egin ez eta eskolako lanak edo etxeko zereginak
amaitzeko gai ez izatea; esfortzu mental jarraitua eskatzen
duten lanei ekiteko gogorik ez izatea; lanak edo jarduerak
egiteko beharrezkoak diren objektuak (jostailuak, enkarguak,
arkatzak, liburuak edo gainerako tresnak) galtzea; edo kanpoko
estimuluen eraginez erraz distraitzea.
- Hiperaktibitateari dagozkionak: eskuekin edo oinekin
etengabeko mugimenduak egitea; eserita egon behar duen egoeretan
(eskolan, adibidez), eserlekutik jaiki eta alde egitea;
alde batetik bestera korrika ibiltzea, edota gauzen gainera
igotzea, horrelakoak egitea egokia ez denean; isilean jolasteko
ezintasuna edota aisiako jarduerei ekiteko zailtasuna; eta
sarritan "martxan" egotea, edota "motor batek
eraginda" bezala jokatzea.
- Inpultsibitateari dagozkionak: galdera bukatu
aurretik erantzutea; txandari itxaroteko ezintasuna, eta,
hori dela medio, lagunei enbarazu egitea edo hitza kentzea;
eta gehiegi hitz egitea.
|
|