 |
Europako Batasuneko Ingurumen Agentziak urtero
ematen ditu gai horri buruzko datuak. Datu horiek ingurumen-adierazle
jakin batzuetan oinarrituta daude, eta mementuko egoera zein den
jakiteko baino gehiago bilakaera ezagutzeko balio dute. Izan ere,
oro har, ingurumen-adierazle horiek epe jakin batzuetan neurtzeko
eta aztertzeko modukoak izaten dira. Adierazle horien bilakaera
aztertuta, joera ezkorrak aurrez ikusi edo zuzendu daitezke.
Ingurumenaren egoera faktore askoren arabera
neur daiteke, baina azterketa 22 adierazlera mugatuta guztiontzat
ulerterrazagoa eta neurtzeko errazagoa da. Adierazle horiek 8 sailetan
banatzen dira: atmosfera eta klima, glaziarrak, elurra eta izotza,
itsasoko ekosistema, ekosistema lehortarra eta biodibertsitatea,
ura, nekazaritza, ekonomia eta osasuna.
Aurtengo txostenean, bereziki nabarmentzen da
nekazaritzaren, garraioaren eta energia-kontsumoaren ingurumen-inpaktua
kudeatzen jarraitu behar dela. Izan ere, erregai fosilen errekuntza,
garraio- zein energia-sektoreak, nekazaritzako jarduera eta industria-prozesuak
dira, besteak beste, berotegi efektuko gasen sortzaile nagusiak.
Eta gas horiek guztiek eta beste askok, jakina denez, ingurumena
kaltetzen dute.
Giza jarduera dela eta, industrializazioa hasi zenetik asko handitu
da berotegi-efektua eragiten duten gas askoren kontzentrazioa, besteak
beste, karbono dioxidoarena. Industrializazioaren aurretik, CO2-aren
kontzentrazioa 280 ppm zen, eta 2003an 375 ppm. Gainera, kontzentrazio
hori % 0,5 inguru handitzen da urtero, batez ere erregai fosilen
errekuntzaren ondorioz.
Gorantz doan kontzentrazio horren zenbait alderdirekin
edo, hobeto esan, zenbait ondoriorekin ez dator beti bat komunitate
zientifikoa, baina azken urteetan hainbat erabaki hartu dira nazioartean
arazoari aurre egiteko. Garrantzitsuenen artean Kyotoko protokoloa
aipa daiteke. Alegia, herrialde industrializatuek atmosferara isurtzen
dituzten berotegi-efektuko gasak nola murriztu arautzen duen nazioarteko
hitzarmena. Nazio Batuen Klima Aldaketari buruzko Esparru Hitzarmena
Kyoto hirian 1997ko abenduan egindako biltzarraren emaitza da.
Klima-aldaketa, hortaz, mehatxu arriskutsua
da ingurumenarentzat mundu osoan. Izan ere, kezka dago CO2-aren
eta beste gas batzuen kontzentrazioa handitu eta berotegi-efektuagatik
atmosfera larregi berotuko den. Europako batez besteko tenperatura
0,95 †C igo da azken ehun urteetan, eta 2100erako 6,3 †C igo litekeela
uste dute adituek.
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
|
 |
(Argazkia: Iturria: www.ingurumena.net) |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Dena den, ezin da ahaztu berotegi-efektua gertaera
naturala dela, eta hari esker dagoela Lurrean batez besteko 15 †C-ko
tenperatura goxoa eta ez -18 †C-koa.
Hiru gas hauek eragiten dute batik bat berotegi-efektua:
karbono dioxidoak (CO2), metanoak (CH4) eta
oxido nitrosoak (N2O). Isurpen horiek gutxiarazteko bide
egokienetako bat hau litzateke: energiaren erabilera eraginkorragoa
batetik, eta erregai fosilen ordez energia-iturri alternatiboak
erabiltzea, bestetik.
Ingurumena kaltetzen duen eragile nagusietako
bat garraioa da. Eta ingurumenari dagokionez Europako garraioaren
egoera gero eta okerragoa da. Izan ere, errepideetako ibilgailu-kopurua
etengabe handituz doa, eta horrek eragin zuzena du energia-kontsumoan,
klima-aldaketan eta osasunean.
Errepideetako ibilgailuek eta hegazkinek poluitzaile
toxikoak eta berotegi efektuko gasak isurtzen dituzte, hondakinak
sortzen dituzte, poluzio akustikoa eragiten dute...
2010erako Europako Batasunak trenbide, itsaso
eta ibai bidezko garraioa indartu nahi ditu, eta bigarren mailan
utzi hegazkin zein errepide bidezkoa. Joera bestelakoa da, ordea.
Izan ere, errepide bidezko garraioa % 2 inguru eta aireko garraioa
% 6-9 hazten dira urtero.
Ingurumen-adierazleen sarean Europako eskualde
gutxi batzuk daude, eta horietako bat Euskal Autonomia Erkidegoa
da. Energia eta garraioa dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan berotegi-efektua
eragiten duten gasen emisioa gehien handitu duten sektoreak.
Gizakiok dugun energia-beharraren ondorio dira
gaur egun ditugun ingurumen-arazo nagusiak (berotegi-efektua eragiten
duten gasen emisioak, SO2-aren eta NOx-en
emisioak, etab.). Eta datuek ere hori bera adierazten dute. Izan
ere, energia da berotegi-efektua eragiten duten gasen emisio gehien
egiten duen sektorea EAEn. 5,9 milioi tona isuri zituen 2003an,
berotegi-efektuko gasen emisio guztien % 30.
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Ingurumena kaltetzen duen eragile
nagusietako bat errepide bidezko garraioa da. (Argazkia:
MEC). |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
2002tik 2003ra, % 8 handitu da garraio-sektoreak
atmosferara isurtzen duen berotegi-efektuko gasen kantitatea. Errepideko
garraio-sektorea da hazkunde horren errudun nagusia.
Nekazaritza da Kyotoko protokoloa betetzen duen
sektore bakarrenetakoa. 1990etik gaur arte, % 12 hazi da nekazaritza-sektoreak
egiten duen berotegi-efektuko gasen emisioa Kyotoko protokoloaren
arabera, estatu espainiarrean % 15era arte haz daiteke.
Dena den, guztia ez omen da txarra eta klima-aldaketak
onurak ere izan ditzake. Izan ere, tenperatura altuagoekin Europa
iparraldeko nekazaritzak hobera egingo luke. Europan bizi diren
hegazti-espezieen kopuruak gora egin du azken hamarkadan, eta baliteke
tenperaturak igotzen doazen heinean ere bide horretatik jarraitzea.
Hala ere, argi dago klima-aldaketari aurre egitea
guztion ardura dela, eta mundu hain preziatu hau zaintzea guri dagokigula,
guk eraman baitugu Lurra egoera honetara. Izan ere, Gobernuek, duten
erantzukizuna dela eta, erabakiak hartu behar dituzte, zalantzarik
gabe. Baina herritarrok ere neurri asko har ditzakegu ingurua zaintzeko,
gure eguneroko eginkizunek eragin zuzena baitute ingurumenean.
|
Ongarriek eragindako
kalteak
Nekazaritzan erabiltzen diren ongarri
gehienen osagai nagusia nitrogenoa da. Izan ere, nitrogenoak
landareen hazkundea eta produkzioa bizkortzen du. Baina lursailetan
nitrogeno gehiegi aplikatuz gero, landareek ez dute nitrogeno
guztia erabiltzen eta arazoak sortzen dira. Alde batetik gasak
isurtzen dira eta bestetik urak poluitu.
Gasen emisioak lurreko mikroorganismoen
eraginez nitrogenoaren hainbat konposatu aireratzean gertatzen
dira. Horietako konposatu batzuek, oxido nitrosoak (N2O)
eta oxido nitrikoak (NO2) esaterako, ingurumen-arazo
larriak sor ditzakete. Lehenengoak berotegi-efektuan eragin
nabarmena du, eta karbono dioxidoarekin (CO2) batera
konposatu arriskutsuenetarikoa da. Eta oxido nitrikoak, berriz,
euri azidoa eragin dezake.
Gas-emisioez gain, ordea, kontuan hartu
behar da uren poluzioa ere. Nitrogenoa nitrato (NO3)
moduan dagoenean, euri-urekin batera edateko ur-putzuetara,
erreketara eta aintziretara hel daiteke. Edateko uraren kasuan,
osasun-arazoak ager daitezke. Bigarren kasuan, berriz, uretako
eutrofizazioa gertatzen laguntzen du. Eutrofizazioa dagoenean,
uretako mikroorganismoak eta landareak gehiegi hazten dira,
uretako oxigenoa xahutzen da eta arrainak ito egiten dira.
|
|