 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
|
 |
Hartza, geldoa eta baldarra
dirudien arren, oso animalia azkarra da. |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Jan eta jan, gizentzeko garaia da hartzentzat.
Neguko loaldi luzeari aurre egiteko, ahalik eta elikagai-erreserba
handiena metatu behar dute haien gorputz sendoan. Izan ere, negua
hartz-zuloan igaroko dute, eta udaberrira arte ez dira irtengo.
Orduan bai, argalduta eta goseak amorratzen irtengo dira.
Hala irten zen Canelle aurtengo udaberrian,
goseak akabatzen. Eta ez zen bakarrik irten, gainera; aldamenean
kume jaioberri bat zeukan. Albiste ona zen Pirinioetako hartzentzat;
belaunaldi berrirako beste hartz bat jaio baitzen. Belaunaldi urri
samarra, kontuan izanda geroz eta hartz gutxiago dagoela Pirinioetan.
Hartz gazte gehienak Esloveniatik ekarritako
hartzen ondorengoak dira. Duela zortzi bat urte, 1996an eta 1997an,
hiru hartz ekarri zituen Frantziako gobernuak Esloveniatik. Helburua
zen hartz haiek bertakoekin edo elkarren artean ugaltzea. Esloveniako
hartza Pirinioetako hartzaren espezie berekoa da (Ursus Arctos),
hartz arrea da, azken finean; baina subespezie horien artean mendeak
dira harremanik ez zela izan.
Garai batean hartza Europa osoan bizi zen, eta,
nolabait, subespezieak ia ez ziren bereizten. Baina gizakia ugaldu
ahala, hartza mendietan ezkutatzen joan zen, eta subespezieek elkarren
arrastoa galdu zuten. Zenbait lekutan duintasunez iraun dute bizirik,
eta gaur egun ez daude desagertzeko arriskuan.
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Kumeak hamasei hilabete inguru
egiten ditu amaren aldamenean; bakarrik bizirik irautea
zaila da. |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Gizakiak ehiza-altxor handitzat dauka hartza,
eta artaldeak erasotzen dituenez arerio beldurgarritzat ere bai.
Horregatik, toki askotan desagertu egin da, eta beste batzuetan
arrisku bizian dago, Pirinioetan kasu. Horregatik ekarri zituzten
hiru hartz esloveniarrak, Pirinioetako hartza desagertzear zegoelako.
Zalantza zen hartz haiek Pirinioetan bizitzeko gai izango ote ziren.
Baina ez zuten arazorik izan tokira egokitzeko, Pirinioak bizileku
paregabea baitira, dirudienez.
Oztopoa ingurua baino gehiago gizakia zen, ordea.
Eta hiru hartzetako bat, emea bera, tiroz akabatu zuten ehiztari
batzuek. Hala, ar batek eta beste eme batek iraun zuten. Eta, elkarrengandik
urrun askatu zituzten arren, elkar topatu zuten eta ugaldu egin
ziren. Eme esloveniar horrek kumaldi asko hazi ditu ordudanik. Tartean
Nere izeneko ar eder bat.
Nere Pirinioetako ekialdean hazi zen, baina
heldu ahala mendebalderantz egin zuen. Papillon izeneko hartz piriniar
zaharra bizi zen lurralderaino iritsi zen, eta lekua gustatu egin
zitzaion, antza, oraindik inguru hartan bizi da eta. Papillonek
bere lurraldetik alde egin behar izan zuen. Adituen arabera, hogeita
hamar bat urte zituen, hortzik gabe zegoen eta ibilera baldarra
zuen.
Papillon artzainei arazoak sortzen hasi zen:
artaldeei erasotzen zien, eta ardi asko akabatu ez zituen arren,
artaldeak hankaz gora lagako zituen seguruenera: beldurtuta galdutako
ardiak, abortuak... Horregatik, transmisore bat jarri zioten nondik
nora zebilen jakiteko. Baina, aipatu bezala, Papillon oso zaharra
zen, eta udan hil zen, zaharraren zaharrez.
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
|
 |
Udazkenean hartzak neguko loaldi
luzerako prestatzen dira, jan eta jan. |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Papillonek behin baino gehiagotan estali zuen
Canelle. Baina adituek uste dute Canellek utzi duen kumea Nererena
izango dela, Nerek hartu zuela Papillonen lekua, zentzu guztietan.
Nere har gazte eta ederra baita.
Dena dela, Camille ere hor dago. Hogei urte
inguru dituela dioten arren, sasoiko dago oraindik Pirinioetako
hartz ar hori, eta, diotenez, oso azkarra da. Kumea Camillerena
balitz, berta-bertakoa izango litzateke. Baina Nererena izateko
aukera gehiago dago, eta, beraz, kumea erdi piriniarra eta erdi
esloveniarra da, ia seguru.
Horrenbestez, bi hartz autoktono baino ez dira
geratzen: Camille eta Aspe DOuest. Biak arrak dira, eta ez
dira subespezieari eusteko gai, noski. Esloveniatik ekarritako hartzek
arrakasta handiagoa izan dute ugaltzeko orduan, eta dagoeneko talde
nahiko handia osatzen dute, baina ez nahikoa; eta Esloveniatik hartz
gehiago ekarri beharko dituzte.
Orain begi guztiak belaunaldi berriei begira
daude, eta, batez ere, Canelleren kumeari. Ezin da jakin bizirik
iraungo duen. Hamar-hamaika hilabete baino ez ditu eta oraindik
amaren ondoan egon behar zuen: pago-ezkurra janda gizendu eta negua
lozorroan igaro. Berez, datorren urteko maiatza ingurura arte amaren
aldamenean egon behar zuen kumeak.
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Pirinioak handiak izan arren,
gizakia ia txoko guztietara iristen da. |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Duela urte batzuk kume hori baino gazteagoak
ziren bi kumek aurrera egitea lortu zuten ama ehiztariek hil eta
gero. Bi kume horiek elkarren laguntza eta konpainia izan zuten,
noski. Canelleren kumeak ez dirudi, oraingoz behintzat, beste hartz
baten konpainia izango duenik.
Canelleren heriotzak kumea bakarrik utzi du.
Senak aginduta jan eta jan ariko da, eta neguko loaldian sartuko
da. Negua bakarrik igarotzeko gai den udaberrian ikusiko dugu. Orduan,
kumearen arrastoen bila jardungo dute adituek. Eta, batek daki,
agian, emea ala arra den ere jakingo dugu, bizirik irauten badu,
noski.
7K-n argitaratua.
|