 |
Horrek, beste hainbat faktorerekin batera, elikadura-nahasteak
areagotzea ekarri du. Adin guztietan eta gizonetan azal badaitezke
ere, emakumezko nerabeak dira gaixotasun hauek gehien pairatzen
dituztenak.
Anorexia edo bulimia dutenen ezaugarri psikologikoak
hauek dira:
- Autoestimu txikia: beren buruari buruzko
pentsamendu negatiboak.
- Gorputz-irudiarekiko izugarrizko kezka eta
pertzepzio okerra: oso argalak egon arren, gizen ikusten dute
beren burua.
- Gizentzeko izugarrizko beldurra.
- Elikatze-ohitura bitxiak: otorduak behar
bezala ez errespetatzea; janaria gehiegi zatitzea, etab.
- Janariekiko gehiegizko kezka.
- Suminkortasuna, depresioa.
- Perfekzionismoa, neurri batean.
| Anorexiaren ondorio fisiologikoak |
 |
 |
 |
 |
 |
Anorexia duten pertsonak, normalean, kontrolik
gabeko dieta batekin hasten dira argaltzen. Beren kontura zenbait
janari alde batera uzten hasten dira, hasiera batean gozoak edo
beren ustez gehien gizentzen duten janariak. Modu horretara, pixkanaka-pixkanaka
gero eta gutxiago jaten hasten dira, eta ez dakite egoera horrekin
amaitzen. Behar baino gehiago argaltzen dira, baina, hala ere, beren
gorputza lodi ikusten dute. Lehen ondorio fisikoa, eta kanpotik
ongi ikusten dena, argaltzea da, noski, baina horrekin batera, hainbat
nutrienteren gabeziaren ondorioz, beste ondorio hauek ere agertzen
dira:
- Hilekoaren falta emakumeetan.
- Tentsio baxua. Bihotzaren erritmoa moteltzea.
- Urdaila husteko abiadura moteldu egiten
da, eta, ondorioz, tripako mina eta idorreria izaten dute.
- Ilea erortzen da, larruazala lehortu eta
azazkalak erraz apurtzen dira.
- Defentsa-maila jaitsi egiten da, eta, beraz,
errazago gaixotzen dira.
- Egoera horrek, gainera, ezaugarri psikologiko
negatiboak areagotzea dakar (autoestimu txikiagoa, depresio handiagoa...),
eta gaixoa zirkulu negatibo batean sartzen da.
| Bulimiaren ondorio fisiologikoak |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Elikadura-nahasteak dituztenek
beren gorputz-irudiarekiko perzepzio okerra dute. |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Bulimiaren jatorrian, bizitzako hainbat egoerak
bultzaturiko antsietate-depresio egoera bat egoten da normalean.
Egoera horrek gaixoa izugarrizko janaldiak egitera bultzatzen du,
ezkutuan. Ondoren, pertsona hori oso gaizki sentitzen da, eta barneratu
duena kanporatzeko ahaleginak egiten ditu: ariketa fisiko ugari,
barauak, oka... Ez dira hainbeste argaltzen, eta, horregatik, anorexia
baino zailagoa da antzematen. Hala ere, egoera horrek izugarrizko
desoreka sorrarazten du gorputzean. Hona hemen ondorio batzuk:
- Hilekoan anormaltasunak.
- Tentsio-aldaketak eta bihotzaren erritmo-aldaketak.
- Esofagitis, gastritis...; hestegorria, diafragma,
eta urdaila zula daitezke.
- Idorreria edo/eta beherakoa.
- Ahoan arazoak: hortzoietako gaixotasunak,
hortzetako esmaltea kaltetzea, listu-guruinak handitzea...
- Larruazal lehorra, deshidratazioa.
- Odolean sodio, potasio eta kloro falta.
- Eta, anorexiaren kasuan bezala, horrek
geroz eta okerrago sentiarazten du gaixoa.
Bi gaixotasunei bi aldetatik egin behar zaie
aurre:
Alde batetik, psikologikoa: AUTOEBALUAKETA oso
garrantzitsua da; nola ikusi/sentitzen duten bere burua eta nola
sentitzen diren ingurunean. Gaizki sentitzen direnean, pertsona
horiek janaria erabiltzen dute kontsolatzeko, eta horrek are okerrago
sentiarazten die. Sentimendu negatibo horiei aurre egiteko ezinbestekoa
da beste baliabide batzuk bilatzea.
Bestetik, dietetikoa: ELIKATZEN IKASTEA. Norberak
ikasi behar du osasuntsu eta orekan elikatzen, bakoitzaren ezaugarri
fisikoen eta bizimoduaren arabera.
|
Gaixotasun horiek saihesteko
aholkuak
Gorputz-irudia:
- Adin, sexu eta altuera bakoitzerako
pisu egoki asko daude, gorpuzkera ere kontuan hartu behar
baita.
- Gorputz-irudi bakoitzak du bere erakargarritasun
berezia: onar ezazu zeure irudia.
- Baloratu zure gorputza eta eskaintzen
dizkizun aukerak.
- Ez zaitzala engaina publizitateak:
ez da beharrezkoa argal egotea bizitzan arrakasta izan eta
zoriontsu izateko. Argal guztiak ez dira zoriontsuak.
- Begira iezaiozu zure buruari ispiluan,
eta ikasi zure gorputzaren alderdi on guztiak ikusi eta
baloratzen. Gogoratu gorputz perfektua norbaitek
bere irizpide subjektiboekin sortutako kontzeptu bat besterik
ez dela.
- Bizitzan une, harreman, egoera,
aukera... ugari dago bete-betean gozatzeko. Penagarria da
gorputz-irudiaren menpe egoteagatik hori guztia galtzea.
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
|
 |
Oso garrantzitsua da otorduak
errespetatzea. |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Onartu eta
maita ezazu zure burua:
- Errespetatu besteak: onartu ezberdintasunak,
ulertu haien hutsegiteak.
- Guztiok ditugu gure gaitasun eta mugak.
Ikasi aitortzen eta onartzen.
- Zinez maite zaituztenek zaren bezala
maite zaituzte. Zuk ere zaren bezala maita ezazu zure burua.
- Ikasi besteei dituzten ezaugarri
onak adierazten, jakinarazten.
Elikadura:
- Oso arriskutsua da nork bere kabuz
argaltzeko dietak egitea. Jo beti aditu batengana elikatzen
ikasteko jarrerarekin. Denetik jatea ezinbestekoa da, eta
hark esango dizu, zure gorputzaren arabera, zenbat eta nola
jan behar duzun.
- Posible duzun heinean, saiatu otorduak
besteekin egiten, eta gozatu otorduetan: parte hartu sortzen
diren solasaldietan.
- Ariketa fisikoa tartekatu, betiere
neurria hartuz eta gehiegikeriarik egin gabe.
- Errespeta itzazu otorduak. Gogoratu
egunean 3-5 otordu artean egin behar direla, bakoitzaren
adinaren, ordutegiaren eta beste hainbat ezaugarriren arabera.
Eman gorputzari egiaz behar duena.
Giza harremanak:
- Ez utzi zure lagunekiko harremanak
hozten. Haiekin egon eta gozatu.
- Kontsumitzaile, irakurle edo ikusle
gisa izan zaitez kritikoa. Zeure ideiak izan.
- Ez zaitez modaren menpekotasunean
erori.
- Euts iezaiezu zure iritzi eta eskubideei
agresibitaterik gabe, zure buruarengan uste osoa jarriz.
|
|