 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
|
 |
Zehaztasun guzti-guztiei erreparatzen
zaie eliteko kirolean. (Argazkia: COI). |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Errendimendua hobetzeko, errendimendu altuko
eta hobekuntza teknikorako zentroetan aurkitzen dute laguntza eliteko
kirolariek. Euskal Herrian, eliteko kirolariek Fadurako Hobekuntza
Teknikorako Zentroa izaten dute bilgune. Testak egiten dituzte kirolariekin,
laguntza medikoa ematen zaie, elikagai jakin batzuk agintzen zaizkie,
kontzentrazioak egiten dituzte, jardunaldi teknikoak eta entrenamenduen
plangintza eta jarraipena. Labur esanda, kirolarien garapenaz arduratzen
dira, errendimendua hobetzeaz.
Helburu horretara iristeko bideak asko izan
daitezke. Horietako bat, adibidez, elitearen goi-goi mailan ari
diren kirolariekin lan egitea izan daiteke. Faduran, bat baino gehiago
izan dira. Izan ere, horrelako jendearekin, lana egiteaz gain, ikasi
ere egiten dutela dio Xabier Leibarrek, zentroaren zuzendari medikoak.
Kirolak aztertzeko modurik onena kirol hori zer den jakitea
da.
Eta hori batzuetan ez da zuzenean egiten, baizik
punta-puntako kirolariak ezagutu, aztertu eta haien ezaugarrien
bidez kirolaren ezaugarriak ezagututa. Haien entrenamenduak aztertzen
ditugu, analisiak ikusi, balio fisiologikoak... Hori guztia jakinda,
informazioa hemengo kirolariekin erabil dezakegu. Horretarako ekartzen
dira eliteko kirolariak.
| Gauza txikien garrantzi handia |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Tresna berriei esker, entrenatzaileek
gero eta informazio osoagoa dute. Irudiko maskara eta
tutua altuerako probetan oxigenoa emateko erabiltzen dira.
(Argazkia: HTZ-FADURA). |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Errendimendua lantzean, entrenamenduari ematen
zaio garrantzi handiena. Baina bestelako eragileak ere oso kontuan
hartzekoak dira. Harrigarriak dira batzuk, eta edonorentzat txikikeria
izango lirateke, baina eliteko kirolean garrantzi itzela izan dezakete.
Dokumentazio eta informazio ona erabiltzeak,
adibidez, pisu handia du. Gaur egun oso adi egon beharra dago
publikazioen kontuekin, test berri bat egin dela, artikulu bat argitaratu
dela... 100 kilometroko lasterketak egiten dituen pertsona bat izan
dugu hemen. Guk bagenuen elikaduraren arloan erabiltzen hasi den
proiektu baten berri, oraindik finkatu gabea, baina ariketa luzeetarako
balio zezakeena. Hori erabili dugu kirolari horrekin, eta Europako
bigarrena egin du. Italian egin zen proba: itsas mailatik irten,
800 metroraino igo eta, 100 kilometroak osatuta, berriro itsas mailan
bukatu zen. Kilometroa 4 minutuan egin zuen. Erritmo horretan maratoian
2 ordu eta 45 minutu egingo lituzke, baina hark erritmo horri denbora
gehiagoz eustea lortu du.
Proiektu horretan oinarrituta, gorputzari oinarri
metaboliko gisa gantza erabiltzen irakatsi diote. Entrenamendu bereziak
prestatu dizkiote, eta dieta bereziak entrenamendu horietarako,
hainbat gantz-motarekin. Entrenamenduen azken aldera, berriz, karbohidratotan
aberatsa zen dieta ezarri zioten.
Elikaduraren jarraipena ohikoa da eliteko kirolean,
batez ere lehiaketari begira. Kirolariei aste osorako dietak ematen
zaizkie, eta, batzuetan, elikaduraren bidez lortu ezin dena substantzien
bidez ematen zaie.
Elikadura zaintzeaz gain, kontrolak ere maiz
egiten dira goi-mailako kirolariekin, testak: ahalegin-probak, gaitasun-neurketak,
erresistentzia-probak, elastikotasuna neurtzeko saioak, gaitasun
torazikoaren gorabeheren azterketak, abiadura-probak, jauzi egiteko
gaitasunaren neurketak...
Test horien helburua entrenamenduek eta dietak
kirolariarengan duten eragina neurtzea da. Metodo zientifikoan oinarritutako
probak izaten dira. Kirolariak egoera jakinetan jarrita, ordenagailuen
eta hainbat gailu elektronikoren laguntzarekin informazio ugari
pilatzen dute. Medikuak han egoten dira probak irauten duen denbora
guztian, batetik gerora aztertu beharreko odol-laginak legez beraiek
jaso behar dituztelako eta, bestetik, arazoren bat gertatuz gero
laguntza emateko.
Test batzuk kirolaria hobeto ezagutzeko erabiltzen
dira, ahalegin-probak. Makinei konektatuta egiten dira, seriez osatuta,
eta apurka-apurka intentsitatea igotzen. Horrelako probetatik kirolariari
buruzko hainbat informazio ateratzen dute: maila anaerobikoa eta
aerobikoa non dauden, maiztasun kardiakoa... Gero, baieztapen-testak
ere egiten dira, muga zehatzetan aplikatuta. Azkenik, entrenamenduetako
kontrolak egiten dira, hobekuntzarik dagoen edo ez jakiteko.
| Elkarlana kirol-federazioekin |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Entrenamendu eta ariketa egokituak
egiten dira, landu nahi denaren arabera. (Argazkia: HTZ-FADURA). |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Hobekuntza Teknikorako zentroetan, kirolariak
trebatzeaz gain, ikerketa-proiektuak ere egiten dituzte. Teknikariek
burutzen dituzte, medikuen laguntzarekin.
Proiektu guztiak zentroen eta kirolfederazioen
artean egiten dira. Federazioetako teknikariekin helburuak jartzen
dira lehenik. Gero, aurreazterketak egiten dira: zentrora joan daitezkeen
kirolarien maila, kondizioak, eta entrenamenduetako baldintzak.
Horren arabera, lana planifikatzen da.
Batzuetan federazioetako teknikariek ez dute
entrenamenduetarako laguntzarik behar izaten, alor hori eurek betetzen
dute. Azterketa fisiologikoak egitea baino ez dute behar izaten,
beren lanerako erabilgarriak izan daitezkeen laborategiko datuak
ateratzea eta kontrolak egitea, jakiteko errendimendua hobetzen
ari den ala ez.
Euskadiko piraguismo-federazioarekin, esate
baterako, era horretako proiektu bat dute. Piraguismo-taldekoek
beren aldetik egiten dituzte entrenamenduak, eta Fadurara balorazioak
egitera joaten dira. Indarraren balioak kontrolatzen dituzte, isokontrolen
bidez. Tresna berezi batekin potentzia, abiadura, dezelerazioa...
neurtzen dituzte denboran zehar, jakiteko gehienezko potentzia zein
egoeratan lortzen den.
Horrekin kirolaria zenbateraino ematen ari den
jakiten da, eta zer hobetu behar duen gehiago eman ahal izateko,
gehiago ematea badu behintzat. Testekin balio horiek ateratzen dira,
eta pertsona horri zer nolako entrenamenduak komeni zaizkion esaten
zaio entrenatzaileari, eta zer nolako entrenamenduak jasateko gauza
den. Entrenatzen jarraitu eta pare bat hilabetera proba berriz egiten
da, eboluzioa zein den ikusteko. Bi urte daramatzate proiektu horrekin
lanean.
Eliteko kirolean motorra gizakiaren gorputza
denez, kirolarien osasunarekin zerikusia duen hainbat ekintza egiten
dira horrelako zentroetan: historia medikoak, traumatologia txikia,
estimulazio-lanak... kirolarien jarraipena, labur esanda. Jarraipen
horretan garrantzi handia dute odol-laginek, horren ondorioz hartzen
baitira neurriak: bitaminak ematea, gantzak, elikadura aldatzea...
Elikaduraren gorabeherak, lehen ikusi denez,
oinarrizkoak dira kirolean. Kirolariek zer jaten duten, nola jaten
duten, eta zein ordutan jaten duten aztertzen da, hor akats ugari
egiten baita. Beti pentsatzen da garrantzitsua dela zer jaten den,
baina, egunean bi edo hiru entrenamendu egiten badira, jaten denak
baino garrantzi handiagoa du noiz jaten den, jaten dena ez bada
ondo banatzen arazoak sortzen direlako.
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Kontrolak une oro egiten dira,
odol-laginen bidez. (Argazkia: HTZ-FADURA). |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Zerbaitek huts egiten duenerako, laguntza ergogenikoak
erabiltzen dituzte, lege barruan dauden laguntzak. Askotan
uste da laguntzak oso gauza berezia direla, baina, esate baterako,
ura soilik emanda, ondo ematen bada, emaitzak hobe daitezke, baita
karbohidratoak, bitaminak, aminoazidoak, kreatina, gingsena, kafea...
emanda ere. Lege barruan dauden gauzak dira, eta zentzuz erabiltzen
badira errendimendua hobetzen lagun dezakete. Kafea lagungarria
da? Bai, baina gauez ez nuke emango, ondo lo egitea galarazten duelako
eta kirolariak ez duelako behar bezala atseden hartzen. Ondorioz,
hurrengo eguneko entrenamenduak ez dira onak.
Xabier Leibarren esanean, gaizki entrenatzetik
ondo entrenatzera, sarritan, aldea hiru-lau gauza txikitan egoten
da. Eliteko kirolean arrakastatik porrotera dagoen tartea ehunekotan
neurtzen da, eta hor gauza txiki askok dute eragina. Errendimendua
kate bat dela esan ohi da, eta kate horrek kate-maila ahularen indarra
duela. Aurreko lana dena ondo eginda egon daiteke, baina lehiaketaren
egunean, disgustu batek, katarrotxo batek, materialaren akats batek...
guztia aldatzen du. Gainera, kirolari batetik bestera alde oso txikia
dago. Edozein kiroletan, munduko 30.ak % 2 hobetzen badu, munduko
lehena bihur daiteke.
Kirol klasikoekin bezala egiten da lan kirol
berriekin; interes gehiagorekin, beharbada, aztertzeko gauza berri
ugari egon daitekeelako. Mendiko lasterketak adierazgarriak izan
daitezke. Kasu honetan proiektua osoa da, entrenamenduak ere Faduran
prestatzen baitira.
Federazioak bidalitako pertsona batekin hasi
ziren lanean duela bi urte. Iritsi zenean, banakako muga anaerobikoa
4 minututik gorakoa zen kilometroan; gaur egun, hiru pasatxokoa
da. Balio horrek dio Mari Mar Garciak, proiektua daraman
teknikariak entrenamenduen intentsitatea markatzen du, laktatoak
ematen du balio hori. Hortik zer entrenatu ateratzen da: erresistentzia
aerobikoa, potentzia... gorputzean zer landu. Kurba nahiko egonkorra
izaten da, baina une batean puskatu egiten da, gora egiten du, eta
hori izaten da muga. Hori maximora gerturatzea lortzen bada, esan
nahi du muga horretatik gertu entrenamendu-kargak errazago jasaten
direla. Hori lortuz gero, intentsitatea handiagoa izanda ere, nekea
txikiagoa izatea lortzen da, azido laktikoa ere gutxiago pilatzen
delako.
Kirolariari entrenamenduak aldatu dizkiote,
indarra ez baitzuen batere lantzen. Haren entrenamendua mendira
korrika egitera joatea ei zen. Nahiz eta bi ordu korrika egiten
aritu, bi ordu horiek intentsitate jakin batean egiten ez badira,
hobekuntzak ez dira nabaritzen; aldiz, ondo entrenatuz gero, hobekuntza
metabolikoak lortzen dira.
Oraingo entrenamenduetan potentzia anaerobikoa
hobetzen saiatzen ari dira, lan muskularrarekin batera. Mendiko
maratoietan aldatzek zerikusi handia izaten dute, eta hor bereziki
lan eszentrikoa sartu dugu, aldatz beherakoa. Denboraldian zehar
indarraren oinarria sortu dugu, indarra-erresistentzia lantzen hasieran
eta gero hipertrofia, giharretako pisua irabazteko.
Denboraldia prestatzeko eskiatzen ere egon zen,
lehiatzen baina entrenamendu gisara, indarra hartzeko eta altueran
lan egitera ohitzeko. Gero, lasterketak hasi direnean, indarra mantendu
eta indar espezifikoa lantzen da, aldapekin, zamatutako txalekoekin
aldatzetan ibiliz... nolabait lehiaketetan aurkitzen diren zailtasunetarako
entrenatuz.
Kirola bera ospetsu horietakoa ez izan arren,
kirolari horrek daraman entrenamenduen egutegia lagungarri izan
daiteke ikusteko goi-mailako prestakuntzaren beharrak nolakoak diren.
Denboraldian 6-7 maratoi izango ditu; hortaz,
lau astetik behin errepikatu egiten da entrenamendu-zikloa. Proba
bukatuta, erlaxazio-lana egiten du: giharrak luzatu, sauna, hidromasajea,
elektroestimulazioa eta abar. Egun batzuetara korrika egiten has
daiteke; ahal bada makinetan, belaunek ez sufritzeko. Errekuperazio-lana
bukatzen denean, odol-laginak hartzen zaizkio, eta 10 bat egun izango
ditu entrenatzeko.
Hemendik bi astera proba izango balu,
aste honetan 2 ordu inguruko korrika saioak egingo lituzke, hainbat
abiaduratan eta aldapak aldatzen... apur bat lehiaketan izango dituen
kondizioekin. Astebukaera aldera, ostiralean, adibidez, mendira
joango litzateke korrika egitera. Lehenengo ordu-laurden bat aldapan
behera, hanketako giharren atzealdea lantzeko; gero 20 minutuko
inguruko serieak egingo lituzke aldapan gora eta behera. Larunbatean,
berriz, bi orduko entrenamendua, tartean serie batzuekin, potentzia
anaerobikoa mantentzeko eta abiadura ez galtzeko. Eta igandean,
lehiaketa-erritmoan entrenatuko luke, simulazio labur batzuk eginda,
15 minutuko hiru serie lehiaketa-erritmoan eta tartean errekuperazio
serieak, beroketak, luzaketak...
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
|
 |
Sarritan, lehiaketetan sortzen
diren zailtasunetarako entrenatzen dira. (Argazkia: HTZ-FADURA). |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Hurrengo astea apur bat fintzeko izango omen
litzateke: errekuperazioa, atsedena, indarra landu mendian bertan,
eta indarra altuerako tresnetan, ohitzeko. Probaren bezperatan,
sentsazio onak bilatu beharko lituzke, trosta, erritmo-aldaketak...
eta asteburuan lehiaketa.
| Hemengo kirolen ikerketak |
 |
 |
 |
 |
 |
Oraindik elitekotzat har ez daitezkeen kiroletan
ere, zientzia eta ikerketa urratsak egiten ari dira. Faduraren kasuan,
hemengo kirolak aipagarriak dira. Pilotak, herri-kirolak eta arraunak
dute lehentasuna zentroan. Sokatirarekin, adibidez, hasita daude
lanean. Iaz abiatu zen proiektua, teknika lantzen batez ere. Sokara
egitea, sokan mantentzea, karga sortzea eta tira egitea landu dituzte.
Balorazioak egiten hasita daude, eta, Marrek
dioenez, oso datu interesgarriak daude. Sokatira oso kirol
teknikoa da, nahiz eta indarrekoa dirudien. Indarra hiru ardatzetan
aztertzen ari gara: bertikalean, horizontalean eta albokoan. Pertsona
batek hiru ardatz horietan zenbat indar egiten duen aztertzen ari
gara. Hortik balio erlatiboa ateratzen dugu, eta hori oso garrantzitsua
da, sokatiran garrantzi handia duelako pisuak. Ergometroarekin eta
grabazioekin ere gauza interesgarriak aterako ditugu. Balorazioak
banan-banan eta taldeka egin dituzte, indarra egiteko orduan oso
garrantzitsua baita aurrean eta atzean nor dauden jakitea.
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Sokatiraren inguruan guztia
ikertzeko dago oraindik. (Argazkia: HTZ-FADURA). |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Kirol jakin bati dagozkion proiektuez gain,
gai zehatzagoak ere lantzen dira ikerketaren bidez. Jauzi egiteko
gaitasuna adibide ona da. Izan ere, kirol askotan jauzia oso garrantzitsua
da. Hobekuntza Teknikorako zentroan, esate baterako, luzera-jauziko
eta jauzi hirukoitzeko kirolariekin azterketak egiten ari dira une
honetan, gero hori gainerako kiroletan ezartzeko. Xabier Leibarrentzat
atletismoak garrantzi handia dauka, hor egiten diren gauzetariko
asko abiadura, erresistentzia, jauzi egiteko gaitasuna...
kirol askotan erabil daitezkeelako. Txikikeriak, esan dezake
ezjakinak; kate maila ahularen indarra, berriz, horretan dakitenek.
|
Altuerako entrenamendua
arraunlarientzat
Test bat aurrez aurre. Bi arraunlarik,
Diego eta Javier Agirregomezkorta anaiek, altuerako egoera
simulatzen duen entrenamendua egin zuten. Agirregomezkortatarrak
arrauneko Euskadi Taldearen partaide dira gaur egun, aulki
mugikorrean. Goi-mailako kirolariak dira. Diegok dagoeneko
hartu du parte Joko Olinpikoetan, eta Javier prestatzen ari
da noizbait parte hartu ahal izateko.
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
|
 |
Altuerako testa. (Argazkia:
HTZ-FADURA). |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Hamabost egun lehenago altuerako beste
entrenamendu bat egin zuten. Beraz, probaren helburua ordutik
zerbait aldatu zen ala ez jakitea zen; alegia, altueran lan
egitera ohitzen ari ziren ala ez. Probak iraun zuen bitartean
arnastu zuten aireak 2.000 metroko altueran izan dezakeen
oxigeno-kantitatea zeukan. Proba 500 metroko serieekin osatu
zuten, serietik seriera eskakizun-maila handiagoarekin. Hau
da, seriea osatzeko gero eta denbora gutxiago egin behar zuten.
Beroketa-saioa gimnasioko airea arnastuz
egin bazuten ere, probarako oxigeno-maskarak jantzi zituzten,
oxigeno gutxiago duen airea arnasteko. Probari ekin aurretik,
Xabier Leibar medikuak belarri-gingilean ebakitxoa egin eta
odol-lagina atera zien. Leibarrek gauza bera egin zuen serie
bakoitzaren ondoren. Laktatoa neurtzen dugu, eta horrek
ematen digu intentsitatearen maila. Azido laktikoari
buruz bat-bateko informazioa lortzeko balio du odol-laginak,
baina baita gorde eta gero azterketa sakonagoak egiteko ere.
Laborategian hormonak nola dauden ikusten dute, EPO gehiago
ekoitzi duten jakin, analisi biokimikoak egin, burdin mailari
begiratu, eta balio arruntak aztertu.
Saioaren gorabehera guztiak ordenagailuz
kontrolatu zituzten une oro: zenbateko erritmoan zihoazen,
zenbat aurreratzen zuten paladako, zenbat geratzen zitzaien,
bihotz-taupadak eta abar. Informazio horri odol-laginarena
gehitu zieten, eta baita serie bakoitzaren bukaeran arraunlariek
ziotena ere. Nola zeuden adierazteko Borg-en eskala erabili
zuten, seriean egindako lana oso erraza, erraza, normala,
gogor samarra, gogorra eta abar iruditu zitzaien esanda.
Saioak iraun zuen bitartean, Borg-en eskala
osoa markatu zuten arraunlariek. Mantso-mantso abiatu ziren,
baina serietik seriera gehiago kostatu zitzaien lana burutzea.
Haien gorputzaren portaeraren berri ematen zuten tresnek eta
datuek horrela adierazten zuten. Leher eginda bukatu zuten,
arnasestuka. Dena den, hamabost egun lehenagoko proban baino
serie bat gehiago egiteko eta denborak hobetzeko gai izan
ziren. Gorputza altueran lan egitera ohitzen ari zitzaien
seinale, nonbait.
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Horrelako proben helburua
kirolarien errendimendua hobetzea da. (Argazkia:
HTZ-FADURA). |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Altuerako kondizioak simulatuz egiten
diren entrenamenduei, hipoxia-egoerako entrenamenduak esaten
zaie. Oxigenoaren garraioa eta errekuperazioa hobetzea du
helburu entrenamendu-mota honek; bi hitzetan esanda, errendimendua
hobetzea. Arraunlariekin ez ezik, pistako txirrindulariekin
ere egiten dituzte horrelako entrenamenduak Fadurako instalazioetan.
Izan ere, biak oxigeno-kontsumo handia eta errekuperazio bizkorra
behar duten kirolak dira. Horrelako probekin, errendimendua
gehitzeaz gain, Hobekuntza Teknikoko teknikariek kirolari
bakoitzean EPO naturalaren bilakaera nolakoa den jakin nahi
dute.
Deskribatutako altuerako testa eguneko
lehen lana izan zen bi arraunlarientzat. Segidan gimnasiora
joan ziren, indarberritze-lana egitera lehenik, eta giharrak
lantzera gero. Arratsalderako itsasadarrera joateko asmoa
zuten. Eguna joan eguna etorri, antzerako lana egiten dute
bi arraunlariek. Astean 15-16 entrenamendu-saio. Eliteko kirola
da hori. Arraunlariena ez ezik, gainerako kiroletan ari diren
eliteko kirolarien bizimodua ere lotua da. Helburua nolakoa,
halakoa egin beharreko lana.
|
|